Izena eman daiteke Olentzero eta Gabon-Kanten jaialdirako
Abiatu dute Gabonetako Olentzero eta Gabon Kanten jaialdirako izena emateko epea. Udaleko Kultura departamentuaren ekimena da, “Olentzeroren irudia eta gabon kantak mantentzeko” xedea duena. Bi lehiaketetan gutxienez 20 herritarrez osatutako taldeek har dezakete parte, hamasei urtetik gorakoak denak —16tik beherakoek Haurren Olentzero Lehiaketan parte har dezakete—. Izena eman nahi dutenek Bezeroaren Arreta Zerbitzuaren (BAZ) bulegora joan behar dute hilaren 18ko 13:00ak baino lehen, eta eskaera orria beteta eraman. Hor, Gabon-Kanta Lehiaketan soilik parte hartu nahi duten edo Olentzero panpina ere aurkeztuko duten zehaztu behar dute. Hilaren 24an egingo da Gabon-Kanten eta Olentzeroen jaialdia, 17:45etik aurrera. Gauzak ongi, Gipuzkoa Plazan egingo da ekitaldia, eta eguraldi txarra eginez gero, udaletxeko arkupeetan burutuko dute. Talde bakoitzak bi gabon kanta abestuko ditu, bata Olentzero, eta bestea libreki aukeratuta. 400 euro bietan parte hartzeagatik Jaialdian parte hartu eta gero, taldeek ohitura izaten dute Alde Zaharretik zein Portutik abesten jarraitu eta Olentzeroren irudia paseatzeko, eta Gabon giro polita sortzen dute herriko kaleetan. Udaleko Kultura sailetik dei egin diete herritarrei ohitura gordetzen laguntzeko eta, horretarako, diru laguntzak banatzen ditu parte hartzen dutenen artean. Abestu eta panpina aurkezten duen talde bakoitzak 400 euro jasoko ditu eta Olentzerorik aurkezten ez dutenek 250 euro.
Abiatu dute Gabonetako Olentzero eta Gabon Kanten jaialdirako izena emateko epea. Udaleko Kultura departamentuaren ekimena da, “Olentzeroren irudia eta gabon kantak mantentzeko” xedea duena. Bi lehiaketetan gutxienez 20 herritarrez osatutako taldeek har dezakete parte, hamasei urtetik gorakoak denak —16tik beherakoek Haurren Olentzero Lehiaketan parte har dezakete—.
Izena eman nahi dutenek Bezeroaren Arreta Zerbitzuaren (BAZ) bulegora joan behar dute hilaren 18ko 13:00ak baino lehen, eta eskaera orria beteta eraman. Hor, Gabon-Kanta Lehiaketan soilik parte hartu nahi duten edo Olentzero panpina ere aurkeztuko duten zehaztu behar dute.
Hilaren 24an egingo da Gabon-Kanten eta Olentzeroen jaialdia, 17:45etik aurrera. Gauzak ongi, Gipuzkoa Plazan egingo da ekitaldia, eta eguraldi txarra eginez gero, udaletxeko arkupeetan burutuko dute. Talde bakoitzak bi gabon kanta abestuko ditu, bata Olentzero, eta bestea libreki aukeratuta.
400 euro bietan parte hartzeagatik
Jaialdian parte hartu eta gero, taldeek ohitura izaten dute Alde Zaharretik zein Portutik abesten jarraitu eta Olentzeroren irudia paseatzeko, eta Gabon giro polita sortzen dute herriko kaleetan. Udaleko Kultura sailetik dei egin diete herritarrei ohitura gordetzen laguntzeko eta, horretarako, diru laguntzak banatzen ditu parte hartzen dutenen artean.
Abestu eta panpina aurkezten duen talde bakoitzak 400 euro jasoko ditu eta Olentzerorik aurkezten ez dutenek 250 euro.

