Herriko haurrak has daitezke Olentzero panpinak prestatzen
Hamasei urte bitarteko haurrek parte har dezakete Hondarribiko Haurren Olentzero lehiaketan. Dagoeneko izena eman dezakete Gazte Informazio Bulegoan (GIB); hilaren 14a baino lehenago pasatu behar dira bertatik eta izen-emate orria bete. Taldeek gutxien...
Hamasei urte bitarteko haurrek parte har dezakete Hondarribiko Haurren Olentzero lehiaketan. Dagoeneko izena eman dezakete Gazte Informazio Bulegoan (GIB); hilaren 14a baino lehenago pasatu behar dira bertatik eta izen-emate orria bete. Taldeek gutxienez zortzi partaide izango dute eta gehienez hamabost, eta partaide bakoitzak bere taldea zein den agerian eraman beharko du (irakurri oinarriak).
Hilaren 24an egingo dute Haurren Olentzeroen lehiaketa, goizez. Taldeek nahi duten ibilbidea egin dezakete beren Olentzero panpinarekin, baina 10:30etik 11:30era Santiago kaletik pasatu beharko dute, ordu eta leku horretan zain egongo izango baita epaimahaia. Parte hartzaileek panpina erakutsi eta Olentzero abestia kantatu beharko dute epaimahaiaren aurrean.
Ondoren, Gipuzkoa Plazan egingo da gabonsarien banaketa,12:30ean. Bertara agertu beharko dute talde guztiek, panpinarekin. Gabonsariak 80 eta 150 euro bitartekoak izango dira. Udaletik esan dutenez, “epaimahaikideek kontuan hartuko duten bakarra, Olentzero irudiaren kalitate artistikoa izango da, beti ere partaideen adina kontutan hartuz”.

