Ergoiengo Auzokalte elkartearen ingurua auzolanean atondu dute
Pilotalekua garbitu dute, haur parkea egiteko lurra prestatu dute, eta zikinkeria kendu dute Ergoien auzoko Auzokalte elkartearen ingurua txukuntzeko auzolana egin zuten atzo hamarnaka herritarrek. Ekimen horretan, auzokideez gain, herriko beste auzo batzuetako kideek ere parte hartu zuten. Urriaren 12an udalak eta herritarrek hitzartutako auzolanen lehen saioa egin zuten bidegorrian, eta urteko bigarrena izan zen Ergoien auzokoa. Bidegorrikoa lan handiagoa izan zen, herri mailakoa; atzokoan auzo zehatz batean egin beharreko lana izan zen, txikiagoa, eta beraz, partaideak eta lan orduak urriaren 12koak baino txikiagoak izan ziren. Hala ere, goiz-goizetik lan giroa suma zitekeen Ergoiengo zonalde horretan, hiru esparru zehatzetan banatuta: auzoko pilotalekua, auzokalte elkartearen beheko berdegunea, eta pilotalekuaren atzealdea. Auzolan Brigadako kideek koordinatu zituzten atzo ere lanak, eta udalak baliabide material eta teknikoak jarri zituen. Hala, pilotalekua presiozko ur txorrotadekin garbitu zuten boluntarioek; pilotalekuaren atzealdeko zelaian dauden zuhaixkak kimatu, eta zikinkeria kendu zuten. Azkenik, Auzokalte elkartearen behealdeko berdegunea haurrentzako parkea egiteko prestatu zuten, hondea makina txiki eta guzti. Data seinalatua Aurreko auzolana urriaren 12an egin zuten, Hispanitatearen Egunean. Atzo, Espainiako Konstituzioaren Eguna izan zen. Hortaz, aurrekoan bezala, auzolanean aritzeko data esanguratsua aukeratu zuten oiartzuarrek: helduak, gazteak, eta haurrak izan ziren lanean, emakume eta gizon, denak elkarrekin. Independentistak Sarearen zapi berdearekin [...]
Pilotalekua garbitu dute, haur parkea egiteko lurra prestatu dute, eta zikinkeria kendu dute
Ergoien auzoko Auzokalte elkartearen ingurua txukuntzeko auzolana egin zuten atzo hamarnaka herritarrek. Ekimen horretan, auzokideez gain, herriko beste auzo batzuetako kideek ere parte hartu zuten. Urriaren 12an udalak eta herritarrek hitzartutako auzolanen lehen saioa egin zuten bidegorrian, eta urteko bigarrena izan zen Ergoien auzokoa.Bidegorrikoa lan handiagoa izan zen, herri mailakoa; atzokoan auzo zehatz batean egin beharreko lana izan zen, txikiagoa, eta beraz, partaideak eta lan orduak urriaren 12koak baino txikiagoak izan ziren. Hala ere, goiz-goizetik lan giroa suma zitekeen Ergoiengo zonalde horretan, hiru esparru zehatzetan banatuta: auzoko pilotalekua, auzokalte elkartearen beheko berdegunea, eta pilotalekuaren atzealdea.
Auzolan Brigadako kideek koordinatu zituzten atzo ere lanak, eta udalak baliabide material eta teknikoak jarri zituen. Hala, pilotalekua presiozko ur txorrotadekin garbitu zuten boluntarioek; pilotalekuaren atzealdeko zelaian dauden zuhaixkak kimatu, eta zikinkeria kendu zuten. Azkenik, Auzokalte elkartearen behealdeko berdegunea haurrentzako parkea egiteko prestatu zuten, hondea makina txiki eta guzti.
Data seinalatua
Aurreko auzolana urriaren 12an egin zuten, Hispanitatearen Egunean. Atzo, Espainiako Konstituzioaren Eguna izan zen. Hortaz, aurrekoan bezala, auzolanean aritzeko data esanguratsua aukeratu zuten oiartzuarrek: helduak, gazteak, eta haurrak izan ziren lanean, emakume eta gizon, denak elkarrekin. Independentistak Sarearen zapi berdearekin lanean izan ziren hainbat kide.
Auzolanen helburua ez da bakarrik lan egitea. Herritarren arteko harremana estutzeko aukera ere bada, betiere herriaren onurarako. Hala egin zuten atzo, berriz ere, Ergoienen.


