Atez atekoaren gaineko bigarren bilera sorta abiatu du udalak
Atez atekoaren gaineko bigarren bilera sorta abiatu du udalak
Hondakinen atez ateko bilketa sistema nola ezarri erabakitzeko bigarren bilera sorta abiatu du aste honetan udalak. Taberna, jatetxe eta elkarte gastronomikoetako kideekin egin zuen lehen saioa herenegun. Hilaren 19ra bitartean egingo diren saioetan hainbat erabaki hartu beharko dituzte herritarrek. Besteak beste, hondakinen bilketa ordutegia eta egutegiak zehaztu beharko dituzte; papera eta kartoia birziklatzeko edukiontzia atarietan jarri edo ez, edo zazpigarren egunean zein frakzio biltzea nahi duten .
Parte hartze prozesuaren bigarren zatia amaituta, bertan erabakitakoekin behin betiko bilketa eredua aurkeztuko du udalak urtarrilean egingo den batzar nagusian.
Hurrengo asteko bilerak:
- Hilak 10, astelehena. Merkatariak, Kultura Aretoan, 14:30ean. Altamira, Altzaten, 18:30ean.
- Hilak 11, asteartea. Gaintxurizketa-landa eremua, Irurtzun jatetxean, 18:30ean.
- Hilak 12, asteazkena. Kaxkoa-Alde Zaharra, Gezalan 18:30ean.
- Hilak 13, osteguna. Kaxkoa- Ijurko, Lizeoan, 18:30ean.
- Hilak 14, ostirala. Erretiratuak, Aiton Bordan, 15:00etan.

