Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Unai Gaztelumendi nabarmendu da Xenpelar Sarietako kanporaketetan

Badaude finalistak bertsolari gazteen XXI. Xenpelar Sarietarako. Sei izango dira larunbatean Errenteria Hiria Kulturguneko oholtzara igoko diren bertsolariak: Aitor Urbieta eta Oier Aizpurua zarauztarrak, Gorka Maiz gabiriarra, Unai Gaztelumendi añorgarra, Peio Ormazabal arrigorriagarra eta Jone Uria getxotarra. Joan den asteburuan azken bi kanporaketak egin zituzten, eta horietan Unai Gaztelumendi nabarmendu zen. Guztira, 230,5 puntu lortu zituen añorgarrak, bigarrenari, Peio Ormazabali, 17,5 puntuko aldea ateraz. Berez, larunbatean kantatzekoa zen Gaztelumendi, baina ostiralean lehiatu zen, Iker Agirreren tokian. Hurrengo egunean, berriz, bere partez Mikel Artola aritu zen. Bigarren kanporaketan maila handia erakutsi zuten bertsolariek, eta lehen hiruen artean puntu kopuru handia lortu zuten. Esate baterako, bigarren sailkatuak, Ormazabalek, hirugarren kanporaketako irabazlearen puntu kopuru bera lortu zuen. Hirugarren kanporaketa, hain zuzen, Aizpuruak irabazi zuen, eta bigarren geratu zen Uria. Larunbateko lehian erabakiko da nork jantziko duen Xenpelar Sarien txapela. Ekitaldia antolatzen duen Xenpelar Bertso Eskolak Errenteria Hiria Kulturgunea ahalik eta gehien betetzea espero du, ez baitute jende gehiegi erakarri kanporaketetan: 20-30 lagun inguru. Sarrerak dagoeneko salgai daude Errenteria Hiria Kulturguneko lehiatilan, 3 euroan. Prezio horretan, ahalik eta jende gehien animatzea espero dute. Joatea erabakitzen dutenek, bertso saioaz gain, bertso eskolak Xabier Euzkitzeri egindako omenaldia ikusteko aukera izango dute. Euzkitzek 1983 eta 1984. urteetan [...]

admin
Bidasoa
2012/12/05
Hirugarren kanporaketa

Jende gehien hirugarren kanporaketan bildu da

Badaude finalistak bertsolari gazteen XXI. Xenpelar Sarietarako. Sei izango dira larunbatean Errenteria Hiria Kulturguneko oholtzara igoko diren bertsolariak: Aitor Urbieta eta Oier Aizpurua zarauztarrak, Gorka Maiz gabiriarra, Unai Gaztelumendi añorgarra, Peio Ormazabal arrigorriagarra eta Jone Uria getxotarra. Joan den asteburuan azken bi kanporaketak egin zituzten, eta horietan Unai Gaztelumendi nabarmendu zen. Guztira, 230,5 puntu lortu zituen añorgarrak, bigarrenari, Peio Ormazabali, 17,5 puntuko aldea ateraz.

Berez, larunbatean kantatzekoa zen Gaztelumendi, baina ostiralean lehiatu zen, Iker Agirreren tokian. Hurrengo egunean, berriz, bere partez Mikel Artola aritu zen.

Bigarren kanporaketan maila handia erakutsi zuten bertsolariek, eta lehen hiruen artean puntu kopuru handia lortu zuten. Esate baterako, bigarren sailkatuak, Ormazabalek, hirugarren kanporaketako irabazlearen puntu kopuru bera lortu zuen.

Hirugarren kanporaketa, hain zuzen, Aizpuruak irabazi zuen, eta bigarren geratu zen Uria.
Larunbateko lehian erabakiko da nork jantziko duen Xenpelar Sarien txapela. Ekitaldia antolatzen duen Xenpelar Bertso Eskolak Errenteria Hiria Kulturgunea ahalik eta gehien betetzea espero du, ez baitute jende gehiegi erakarri kanporaketetan: 20-30 lagun inguru.

Sarrerak dagoeneko salgai daude Errenteria Hiria Kulturguneko lehiatilan, 3 euroan. Prezio horretan, ahalik eta jende gehien animatzea espero dute.

Joatea erabakitzen dutenek, bertso saioaz gain, bertso eskolak Xabier Euzkitzeri egindako omenaldia ikusteko aukera izango dute. Euzkitzek 1983 eta 1984. urteetan jantzi zuen txapela Xenpelar Sarietan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.