
Badaude finalistak bertsolari gazteen XXI. Xenpelar Sarietarako. Sei izango dira larunbatean Errenteria Hiria Kulturguneko oholtzara igoko diren bertsolariak: Aitor Urbieta eta Oier Aizpurua zarauztarrak, Gorka Maiz gabiriarra, Unai Gaztelumendi añorgarra, Peio Ormazabal arrigorriagarra eta Jone Uria getxotarra. Joan den asteburuan azken bi kanporaketak egin zituzten, eta horietan Unai Gaztelumendi nabarmendu zen. Guztira, 230,5 puntu lortu zituen añorgarrak, bigarrenari, Peio Ormazabali, 17,5 puntuko aldea ateraz. Berez, larunbatean kantatzekoa zen Gaztelumendi, baina ostiralean lehiatu zen, Iker Agirreren tokian. Hurrengo egunean, berriz, bere partez Mikel Artola aritu zen. Bigarren kanporaketan maila handia erakutsi zuten bertsolariek, eta lehen hiruen artean puntu kopuru handia lortu zuten. Esate baterako, bigarren sailkatuak, Ormazabalek, hirugarren kanporaketako irabazlearen puntu kopuru bera lortu zuen. Hirugarren kanporaketa, hain zuzen, Aizpuruak irabazi zuen, eta bigarren geratu zen Uria. Larunbateko lehian erabakiko da nork jantziko duen Xenpelar Sarien txapela. Ekitaldia antolatzen duen Xenpelar Bertso Eskolak Errenteria Hiria Kulturgunea ahalik eta gehien betetzea espero du, ez baitute jende gehiegi erakarri kanporaketetan: 20-30 lagun inguru. Sarrerak dagoeneko salgai daude Errenteria Hiria Kulturguneko lehiatilan, 3 euroan. Prezio horretan, ahalik eta jende gehien animatzea espero dute. Joatea erabakitzen dutenek, bertso saioaz gain, bertso eskolak Xabier Euzkitzeri egindako omenaldia ikusteko aukera izango dute. Euzkitzek 1983 eta 1984. urteetan [...]

Golden Apple Quartet taldeak mende laurdena bete du aurten, eta aretoz areto dabiltza horren haritik atera duten azken lana aurkezten. Igande honetan Errenteria-Orereta bisitatuko dute Érase una vez… Los Golden lana aurkezteko. Emanaldia 20:00et...

Azaroko udalbatzarrean Errenteriako Udala Alkateen Itunera atxikitzea onartu zuen Udalbatzak aho batez. Ingurumen Saila “pozik” agertu da erabaki horrekin, eta itun hori tokiko energia iraunkor baten alde hartutako erabaki garrantzitsua del...

100m2 antzezlana antolatu du, gazteleraz, Txalo produkzioak iganderako, hilaren 9rako. Juan Carlos Rubiok zuzendutako emanaldia Amaia KZn izango da 20:00etatik aurrera, eta Miriam Diaz-Aroca, Maria Luisa Merlo eta Miguel Vigil edukiko ditu antzezle gisa. Pertsonen arteko harremanen eta norberaren bakardadearen gaineko antzezlana da 100m2. Etxebizitza saldu duen 85 urteko andre baten eta maizter berria izango den emakumearen inguruko istorioa taularatuko du Rubio zuzendariak. Lolaren, 85 urteko andrearen, etxebizitza leku “interesgarri” batean kokatuta dago eta Sarak, jabe berriak, ezarritako baldintza guztiak betetzen ditu: “Prezio baxua, zabala, argitsua, eta mendilerroa ikus daiteke bertatik”. Hala eta guztiz ere, Lolak ezarritako baldintza bakarra errespetatu behar du, eta horren arabera, etxearen jabea hiltzen den arte Sarak ezingo ditu bere gauzak etxebizitza berrira lekualdatu. Osasun handiko andrea Sarak etxebizitza erosi zuenean, Lolak bihotzeko bi ebakuntza jasan zituela esan zion higiezinen agentziako ordezkariak. Gainera, tabako pakete oso bat erretzen du egunero, eta “aurrean jarritako guztia edaten du”. Hala, etxea erostea erabakitzen du Sarak; hala ere, zenbait ezusteko hartuko ditu bidean. Sarrerak 12,80 euroan salgai jarriko dira leihatilan, eta 8,40 euroan 65 urtetik gorakoentzat eta gazte txartela dutenentzat.

Erakusketa estreinatuko dute bihar Mikelazulon, Raul Santestebanen azken lanekin: Tanteos. Koadro sorta horretan ez du gai eta teknika konkretu bat erabili artista nafarrak, Euskiyo-es aurreko lanean egin bezala. Hor, hain zuzen, euskal eta japoniar ku...

San Tomas Eguneko txosnen zozketaren emaitzak ezagutarazi zituen atzo Irungo Udalak. Kultur, kirol, gazteria eta hezkuntza, eta gobernuz kanpoko erakundeen artean egin zen zozketa, eta txosna lortu dutenak izan dira, besteak beste: Ametsa Abesbatza, Emakumea eta Zinea kultur elkartea, Erroibide saskibaloi kluba, Motor elkartea, AEK eta Pausumedia.

Hilero moduan odola emateko elkartasun keinua egitera animatu ditu errenteriarrak Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak. Gaur egingo dute urteko azken saioa, 18:30etik 20:30era, Beraungo anbulatorioan. Adinez nagusia izatea da baldintza bakarra.

Hilaren 14an (larunbata) Kirolaren Gala egingo dute Errenteria Hiria Kulturgunean, 19:00etatik aurrera. Ekitaldiaren hirugarren urtea da, baina aurten bultzada berezia eman nahi izan dute herriko kirolari eta taldeek egin duten denboraldi “berezia” dela eta. Guztira, bost izango dira ekitaldi horretan omenduko dituzten kirolari edo taldeak: Touring kirol taldea, Ereintza Eskubaloia, Hibaika arraun elkartea, Mikel Odriozola ibilketaria eta Ane Santesteban txirrindularia. Gaur aurkeztu dute ekitaldia Julen Mendoza alkateak, Unai Unsuain Udal Kirol Patronatuko presidenteak eta Mikel Odriozola ibilketariak. Zentzu horretan, Odriozolak eskerrak eman ditu saria emateagatik, eta berezia dela aipatu du herrian halako aitortza jasotzea: “Ilusioa egiten du horrelako gala bat egiteak urtean egindako lana kontuan hartzeko”. Errenteria-Oreretan ere kirol maila handia dagoela nabarmendu du ibilketariak.

Lehenengo auzolanaren arrakastaren ondoren, bigarrena ere egingo dute herrian, Ergoien auzoan, hain zuzen. Bihar goizerako egin dute deialdia, eta helburua Auzokalte elkartearen ingurua txukuntzea izango da. Hala nola, haur jolasak jarri eta pilotale...

Little Wings indie banda, Kyle Field abeslariaren proiektua da. Bederatzi disko kaleratu dituzte orain arte baina lehen aldia da gurean jotzen dutela. AEBetako folkaren barruan harri bitxia da Little Wings, baina bere frontman-a ez da batere promozioaren maitale eta horregatik gutxitan atera dira biretan; hori bai, atera direnean izen handiko artisten ondoan atera izan dira. “Kyle Field, Devendra Banhart edo Will Oldham bezalako izen potoloen alboan ibilitakoa da eta Bonnie PrinceBilly edota Damien Juradoren zaleei gustatzeko modukoa da”, esan dute Psilocybeneako arduradunek. Musika alternatiboa egiten dute, baina beren ezaugarri nagusia melodia suabe ederrak dira, zuzeneko berotasunean entzulegoa txundituta uzteko modukoak. Aurretik etxeko talde batek joko du, Naica banda elektro-akustikoak. Aurten Fish Taco izeneko diskoa kaleratu du Hondarribiko boskoteak Psilocybinarekin, Mendeluko musika aretoko disketxearekin.

Langabeziak goranzko joeran segitzen du: %1,5 hazi da irailetik azaroaren bukaerara Irunen. Denera, %17,2koa da langabezia tasa, Bidasoa Bizirik-ek atzo plazaratutako datuen arabera. Hala, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) langabezia tasa baino altuago...

Irungo CAFeko langileek Beasaingo langileen protestekin bat egin dutela jakinarazi du gaur Xabier Zufiria Oarso Bidasoko LABeko metal arloko ordezkariak. Lan produkzioa gutxitu dela eta, sei hilabeteko lan erregulazio espedientea aplikatuko zuela jakit...

Hondarribiko Blues Jaialdiak elkartasun kontzertua antolatu du biharko (osteguna) Blues for Children goiburuarekin, Itsas Etxeko Auditoriumean. Ekitaldiarekin Behar Bidasoa Gobernuz Kanpoko Erakundeak Afrikan abian dituen proiektuentzat dirua bildu nah...

Pinturas Iztieta saltokiak berriro egin du deialdia, dagoeneko hamazazpigarrenez, antolatzen duen pintura lehiaketan parte hartzeko. Dagoeneko aurkez daitezke lehiarako lanak hilaren 15era bitartean. Ohi bezala, haur, gazte zein helduei zuzenduta dago ...

Irungo Kirolaren Jaiaren berri eman du gaur Pedro Alegre Irungo Udaleko Kiroletako zinegotziak. Irungo kirolarien arteko topaketa egiteaz gain, Klub Onenaren saria, eta gizon eta emakumeen arteko Kirolarien Onenen saria banatuko ditu udalak. Topaketa 1...

Nicolas Gerendiain elkarte errepublikarrak V. Gazte Literatur Lehiaketa Errepublikarran parte hartzeko deia egin du. “Balio errepublikarrak ezagutaraztea eta sustatzea” da xedea, besteak beste: “Berdintasuna, senidetasuna, askatasuna,...

Rentoks taldeak Kadete Mailako Euskadiko Softbol Txapelketa antolatu du larunbaterako. Beste hiru talde lehiatuko dira Errenteria-Oreretako taldearen kontra: Atletico San Sebastian, Lazkao eta Orioko OBB. Guztiek jokatu beharko dute guztien kontra, eta...

Herrirak bilgune zabala antolatu du gaurko, 19:00etan, Xenpelar Etxean. Hiru puntu nagusi aztertuko dituzte: urteko balantzea, Gabonak eta urtarrilaren 12ko mobilizazio orokorra.

Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxean Euskararen Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi egin zituzten herenegun. Goizean ikasle txikienek Patata Tropikala antzerki taldearen saioa ikusteko aukera izan zuten. Bigarren, hirugarren eta laugarren mailakoek Txan...