Kyle Field-en Little Wings eta Naica ariko dira bihar Psilocybenean
Little Wings indie banda, Kyle Field abeslariaren proiektua da. Bederatzi disko kaleratu dituzte orain arte baina lehen aldia da gurean jotzen dutela. AEBetako folkaren barruan harri bitxia da Little Wings, baina bere frontman-a ez da batere promozioaren maitale eta horregatik gutxitan atera dira biretan; hori bai, atera direnean izen handiko artisten ondoan atera izan dira. “Kyle Field, Devendra Banhart edo Will Oldham bezalako izen potoloen alboan ibilitakoa da eta Bonnie PrinceBilly edota Damien Juradoren zaleei gustatzeko modukoa da”, esan dute Psilocybeneako arduradunek. Musika alternatiboa egiten dute, baina beren ezaugarri nagusia melodia suabe ederrak dira, zuzeneko berotasunean entzulegoa txundituta uzteko modukoak. Aurretik etxeko talde batek joko du, Naica banda elektro-akustikoak. Aurten Fish Taco izeneko diskoa kaleratu du Hondarribiko boskoteak Psilocybinarekin, Mendeluko musika aretoko disketxearekin.
Little Wings indie banda, Kyle Field abeslariaren proiektua da. Bederatzi disko kaleratu dituzte orain arte baina lehen aldia da gurean jotzen dutela. AEBetako folkaren barruan harri bitxia da Little Wings, baina bere frontman-a ez da batere promozioaren maitale eta horregatik gutxitan atera dira biretan; hori bai, atera direnean izen handiko artisten ondoan atera izan dira. “Kyle Field, Devendra Banhart edo Will Oldham bezalako izen potoloen alboan ibilitakoa da eta Bonnie PrinceBilly edota Damien Juradoren zaleei gustatzeko modukoa da”, esan dute Psilocybeneako arduradunek.
Musika alternatiboa egiten dute, baina beren ezaugarri nagusia melodia suabe ederrak dira, zuzeneko berotasunean entzulegoa txundituta uzteko modukoak.
Aurretik etxeko talde batek joko du, Naica banda elektro-akustikoak. Aurten Fish Taco izeneko diskoa kaleratu du Hondarribiko boskoteak Psilocybinarekin, Mendeluko musika aretoko disketxearekin.

