Irungo kirolaren jaialdia astelehenerako antolatu du udalak
Irungo Kirolaren Jaiaren berri eman du gaur Pedro Alegre Irungo Udaleko Kiroletako zinegotziak. Irungo kirolarien arteko topaketa egiteaz gain, Klub Onenaren saria, eta gizon eta emakumeen arteko Kirolarien Onenen saria banatuko ditu udalak. Topaketa 1...
Irungo Kirolaren Jaiaren berri eman du gaur Pedro Alegre Irungo Udaleko Kiroletako zinegotziak. Irungo kirolarien arteko topaketa egiteaz gain, Klub Onenaren saria, eta gizon eta emakumeen arteko Kirolarien Onenen saria banatuko ditu udalak. Topaketa 19:30ean abiatuko da, Amaia KZn.
Halaber, Londresko (Erresuma Batua) Joko Olinpikoetan lehiatutako Ander Elosegi, Juanjo Aranburu eta Julen Aginagalde kirolariak omenduko dituzte.
Futbolari gazteak
Irungo Udalak jakitera eman duenez, Real Unioneko, Mariñoko, Dunboa-Eguzkiko eta Behobiako futbol eskolako ikasleak ere omenduko dituzte asteleheneko topaketan. Guztira, 200 bat neska-mutilek parte hartuko dute.
Narizzeto antzerki taldea eta Badur taldea bestalde, giroa alaitzeaz arduratuko dira.

