Hilaren 15era arte aurkez daitezke lanak Pinturas Iztietaren lehiaketara
Pinturas Iztieta saltokiak berriro egin du deialdia, dagoeneko hamazazpigarrenez, antolatzen duen pintura lehiaketan parte hartzeko. Dagoeneko aurkez daitezke lehiarako lanak hilaren 15era bitartean. Ohi bezala, haur, gazte zein helduei zuzenduta dago ...
Pinturas Iztieta saltokiak berriro egin du deialdia, dagoeneko hamazazpigarrenez, antolatzen duen pintura lehiaketan parte hartzeko. Dagoeneko aurkez daitezke lehiarako lanak hilaren 15era bitartean.
Ohi bezala, haur, gazte zein helduei zuzenduta dago lehiaketa, eta helduek, esaterako, 150 eta 350 euroko sariak izango dituzte jokoan. Haur zein gazteentzako saria, berriz, olio margoekin maletin bat izango da. Saririk lortzen ez dutenen artean afaria zein materiala zozkatuko dute.
Epaia hilaren 26an jakinaraziko dute, eta lanak hilaren 8tik urtarrilaren 7ra arte egongo dira jarrita dendako erakusleihoan.

