Herriko bost kirolari eta talde omenduko dituzte Kirolan Galan
Hilaren 14an (larunbata) Kirolaren Gala egingo dute Errenteria Hiria Kulturgunean, 19:00etatik aurrera. Ekitaldiaren hirugarren urtea da, baina aurten bultzada berezia eman nahi izan dute herriko kirolari eta taldeek egin duten denboraldi “berezia” dela eta. Guztira, bost izango dira ekitaldi horretan omenduko dituzten kirolari edo taldeak: Touring kirol taldea, Ereintza Eskubaloia, Hibaika arraun elkartea, Mikel Odriozola ibilketaria eta Ane Santesteban txirrindularia. Gaur aurkeztu dute ekitaldia Julen Mendoza alkateak, Unai Unsuain Udal Kirol Patronatuko presidenteak eta Mikel Odriozola ibilketariak. Zentzu horretan, Odriozolak eskerrak eman ditu saria emateagatik, eta berezia dela aipatu du herrian halako aitortza jasotzea: “Ilusioa egiten du horrelako gala bat egiteak urtean egindako lana kontuan hartzeko”. Errenteria-Oreretan ere kirol maila handia dagoela nabarmendu du ibilketariak.
Hilaren 14an (larunbata) Kirolaren Gala egingo dute Errenteria Hiria Kulturgunean, 19:00etatik aurrera. Ekitaldiaren hirugarren urtea da, baina aurten bultzada berezia eman nahi izan dute herriko kirolari eta taldeek egin duten denboraldi “berezia” dela eta. Guztira, bost izango dira ekitaldi horretan omenduko dituzten kirolari edo taldeak: Touring kirol taldea, Ereintza Eskubaloia, Hibaika arraun elkartea, Mikel Odriozola ibilketaria eta Ane Santesteban txirrindularia.
Gaur aurkeztu dute ekitaldia Julen Mendoza alkateak, Unai Unsuain Udal Kirol Patronatuko presidenteak eta Mikel Odriozola ibilketariak. Zentzu horretan, Odriozolak eskerrak eman ditu saria emateagatik, eta berezia dela aipatu du herrian halako aitortza jasotzea: “Ilusioa egiten du horrelako gala bat egiteak urtean egindako lana kontuan hartzeko”. Errenteria-Oreretan ere kirol maila handia dagoela nabarmendu du ibilketariak.


