Euskara ospatzen Trintxerpen
Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxean Euskararen Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi egin zituzten herenegun. Goizean ikasle txikienek Patata Tropikala antzerki taldearen saioa ikusteko aukera izan zuten. Bigarren, hirugarren eta laugarren mailakoek Txan...
Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxean Euskararen Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi egin zituzten herenegun. Goizean ikasle txikienek Patata Tropikala antzerki taldearen saioa ikusteko aukera izan zuten. Bigarren, hirugarren eta laugarren mailakoek Txan magoaren magiarekin gozatu zuten, eta zaharrenek karaokea egin zuten. Arratsaldean olinpiadak eta askaria egin zituzten.


