Elkartasunaren bluesa
Hondarribiko Blues Jaialdiak elkartasun kontzertua antolatu du biharko (osteguna) Blues for Children goiburuarekin, Itsas Etxeko Auditoriumean. Ekitaldiarekin Behar Bidasoa Gobernuz Kanpoko Erakundeak Afrikan abian dituen proiektuentzat dirua bildu nah...
Hondarribiko Blues Jaialdiak elkartasun kontzertua antolatu du biharko (osteguna) Blues for Children goiburuarekin, Itsas Etxeko Auditoriumean. Ekitaldiarekin Behar Bidasoa Gobernuz Kanpoko Erakundeak Afrikan abian dituen proiektuentzat dirua bildu nahi dute. 19:30ean hasiko da eta bi taldek joko dute: Chicago Blues Reunion eta Travellin Brothers Big Band.
Hau ez da Blues Jaialdiak antolatzen duen lehen ekitaldi solidarioa. Aurtengo uztailan, jaialdiaren egunetan, Save the Children erakundearekin kolaboratu zuten, blues jaialdietara hurbiltzen den jendearen artean Afrikako zenbait herrietan duten beharretaz ohartarazteko helburuarekin.
Biharko kontzerturako sarrerak turismo bulegoetan eros daitezke eta kontzertua hasi aurretik, ordubete lehenago, Itsas Etxeko lehiatilan ere salduko dituzte. Sarreren prezioa 15 eurokoa da eta bildutako diru guztia Behar Bidasoari emango diote. Blues jaialditik deia luzatu dute “ahalik eta jende gehien kontzertura joateko”.
Antolatzaileek jakinarazi dute ‘0 lerroa’ martxan jarri dutela, kontzertura joan ezin baina diruz lagundu nahi dutenentzat. Horretarako Kutxa erakundearen edozein bulegora joan daitezke, eta Behar Bidasoa GKEren kontuan nahi duten diru sarrera egin dezakete.

