Alkateen Ituna onartu delako pozik agertu da Ingurumen Saila
Azaroko udalbatzarrean Errenteriako Udala Alkateen Itunera atxikitzea onartu zuen Udalbatzak aho batez. Ingurumen Saila “pozik” agertu da erabaki horrekin, eta itun hori tokiko energia iraunkor baten alde hartutako erabaki garrantzitsua del...
Azaroko udalbatzarrean Errenteriako Udala Alkateen Itunera atxikitzea onartu zuen Udalbatzak aho batez. Ingurumen Saila “pozik” agertu da erabaki horrekin, eta itun hori tokiko energia iraunkor baten alde hartutako erabaki garrantzitsua dela nabarmendu du.
Europako Batzordeak klima aldaketa eta energia arloan sustatutako itun horrekin udalerriek konpromisoa hartzen dute CO2 isurketak %20 murrizteko, hori lortzeko energia eraginkortasuna %20 hobetzeko, eta udalaren energia eskaeraren %20 berriztagarrien bidez hornitzeko. Orain arte 3.700 udalerrik bat egin dute Europan, eta zortzik, Gipuzkoan, itunarekin.
Ingurumen Sailak nabarmendu duenez, atxikipen hori udalak orain arte egin dituen politiken jarraipen bat izan da, aurretik ere jasangarritasun arloan hainbat ekintza egin dituztelako.
Herrian eman diren hainbat proiektu gogorarazi ditu, horietako asko EEE Energiaren Euskal Erakundea, Cadem (EEEren barruan dago) eta IDAE Espainiako Energia Aurrezteko Institutuarekin: isolamenduak, eguzki energia erabiltzen duten plakak…

