Postreak egiteko tailerra, Casa Aramendian
Postre tipikoak izaten dira garai honetan, eta supermerkatuan erosi beharrean, etxean egitea proposatu du Casa Aramendiak. Zentzu horretan, Gabonetako postreak egiteko ikastaroa antolatu du. Hilaren 11tik 13ra izango da, 18:00etatik 20:00etara Biteri k...
Postre tipikoak izaten dira garai honetan, eta supermerkatuan erosi beharrean, etxean egitea proposatu du Casa Aramendiak. Zentzu horretan, Gabonetako postreak egiteko ikastaroa antolatu du. Hilaren 11tik 13ra izango da, 18:00etatik 20:00etara Biteri kalean daukan dendan.
Lehenengo tailerrean mazapan eta turroiak egiten irakatsiko dute. Bigarren tailerrean, berriz, trufak egiten ikasiko dute ikasleek, eta azkeneko egunean, errege opila. Informazio gehiago 688 63 43 03 telefono zenbakian.