Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Kataluniatik kazetari talde bat etorriko da zubian, pintxoak dastatzeko

Gastronomia arloko Herrialde Katalanetako kazetari talde batek Irun eta Hondarribia bisitatuko du ostiral eta larunbatean, enogastronomia sustatzeko Basquetourrek antolatutako ekimen baten barruan. Hilaren 6tik 9ra Euskal Herrian izango dira, eta gastronomia eta ardoarekin harremana duten leku turistikoak bisitatuko dituzte, horien artean Hondarribia eta Irun. Gure eskualdera ostiral arratsaldean iritsiko dira eta Hondarribiko Jaizkibel hotelean egingo dute lo. Ostiral arratsaldean Irun bisitatuko dute. Ola sagardotegian izango dira, sagardoaren prozesua ezagutzen. Ondoren hiri erdialdea bisitatuko dute. San Juan plaza inguruan mokadutxo bat jateko aukera izango dute. Afaria Olaberria auzoan egingo dute, Trinkete Borda jatetxean. Hondarribian, ostiralean lo egiteaz gain, larunbat arratsaldean izango dira. Gipuzkoan zehar mugituko dira larunbatean, goizean Donostian eta Getarian, eta arratsaldean Tolosan. Eguerdian, Hondarribiko pintxoak ezagutzeko aukera izango dituzte, Alde Zaharrean hasi eta Portu auzoan bukatuko den bisitaldian. Hiria ezagutzeaz gain, Gran Sol eta Goxodenda tabernetan aterako dizkiete pintxoak jateko. Araban eta Gipuzkoan Eskualdera etorri aurretik Araban izango dira kazetari katalanak, besteak beste, Errioxako ardoak dastatzen eta inguruan sortu duten turismoa ezagutzen. Ostegunean izango da hori, eta ostiralean, Behe Bidasoara etorri baino lehenago, Gasteizen izango dira. Arabako hiriburuko tabernetan zerbitzen dituzten pintxoak eta ardoak dastatuko dituzte. Hala, Alde Zaharreko Aldapa kaleko Toloño ostatu ospetsuan izango dira pintxoez osaturiko hamaiketakoa hartzen. [...]

admin
Bidasoa
2012/12/04

Gastronomia arloko Herrialde Katalanetako kazetari talde batek Irun eta Hondarribia bisitatuko du ostiral eta larunbatean, enogastronomia sustatzeko Basquetourrek antolatutako ekimen baten barruan. Hilaren 6tik 9ra Euskal Herrian izango dira, eta gastronomia eta ardoarekin harremana duten leku turistikoak bisitatuko dituzte, horien artean Hondarribia eta Irun. Gure eskualdera ostiral arratsaldean iritsiko dira eta Hondarribiko Jaizkibel hotelean egingo dute lo.

Ostiral arratsaldean Irun bisitatuko dute. Ola sagardotegian izango dira, sagardoaren prozesua ezagutzen. Ondoren hiri erdialdea bisitatuko dute. San Juan plaza inguruan mokadutxo bat jateko aukera izango dute. Afaria Olaberria auzoan egingo dute, Trinkete Borda jatetxean.

Hondarribian, ostiralean lo egiteaz gain, larunbat arratsaldean izango dira. Gipuzkoan zehar mugituko dira larunbatean, goizean Donostian eta Getarian, eta arratsaldean Tolosan. Eguerdian, Hondarribiko pintxoak ezagutzeko aukera izango dituzte, Alde Zaharrean hasi eta Portu auzoan bukatuko den bisitaldian. Hiria ezagutzeaz gain, Gran Sol eta Goxodenda tabernetan aterako dizkiete pintxoak jateko.

Araban eta Gipuzkoan
Eskualdera etorri aurretik Araban izango dira kazetari katalanak, besteak beste, Errioxako ardoak dastatzen eta inguruan sortu duten turismoa ezagutzen. Ostegunean izango da hori, eta ostiralean, Behe Bidasoara etorri baino lehenago, Gasteizen izango dira. Arabako hiriburuko tabernetan zerbitzen dituzten pintxoak eta ardoak dastatuko dituzte. Hala, Alde Zaharreko Aldapa kaleko Toloño ostatu ospetsuan izango dira pintxoez osaturiko hamaiketakoa hartzen.

Basquetourrek antolatutako bisita igandean amaituko dute Kataluniako gastronomia arloko kazetariek. Goierrin izango dira igandean; Delikatuz Zentroko arduradunekin bilduko dira eta Idiazabaldo gazta ekoizten duen gaztandegi batean izango dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.