
Larunbat honetan TEDx Pasaia Women ekitaldia egingo dute San Pedroko Ondartxon. Ehun pertsonentzako tokia dago, eta azkenekoak geratzen dira. Izena emateko ekitaldiaren webgunean sartu behar dute interesdunek.

Kirmen Uribe idazle ondarrutarrak Itsasoa nire literaturan goiburuko hitzaldia emango du bihar, ostegunarekin, udaletxeko areto nagusian. Euskara departamenduak antolatzen dituen Neguko Jardunaldien barruko ekimena da. Arratsaldeko zazpietan hasiko da hizketaldia eta sarrera denentzat libre izango da. Txomin Sagarzazu Kultura zinegotziak jardunaldien aurkezpenean azaldu zuen Uriberi nahi zuenaz hitzegiteko aukera eman zitzaiola baina, “bera ondarrutarra izanda, hitzaldia Hondarribian, eta bere obran itsasoak izanduen garrantzia edukita, itsasoaren gaia lantzeko eskatu genion”.

Hamarnaka herritarrek zarata atera zuten atzo murrizketekiko beren desadostasuna agertu eta bide batez, lan eta etxebizitza duina aldarrikatzeko. Plenoa bukatu arte itxaron zuten udaletxeko arkupeetan, botatzen zuen euri jasatik babestuz. Gero, ordea,...

Larunbatean, abenduak 1, Donostian bizi den Morella Muñoz-Tebar argazkilari venezolarrak prestaturiko Silentium goiburuko erakusketa inauguratuko dute kale Nagusiko Modotti arte galerian, 12:00etan. Natura hilaren kontzeptuari helduz, eguneroko objet...

Abenduaren 1a, larunbata, Hiesaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Gaia kalera aterako du Harri Beltza elkarteak, beste behin. Hala ere, prebentzioaren garrantzia gogorarazi du elkarteko presidenteak. Joseba Errekalde (Oiartzun, 1963) Harri Beltza elkarteko presidentea da. Urteak daramatza hiesaren aurka borrokan, eta GIB Giza Immuno-eskasiaren Birusa duten pertsonen integrazioa eta bizitza kalitatea hobetzeko lanean. Larunbata, Hiesaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Egoerak hobera egin arren, oraindik lana dago egiteke bere iritziz. Kalera ateratzen da hiesaren gaia abenduaren 1ean, baina urte osoan ere lanketa egiten duzue. Egia da abenduaren 1ekoa, baina argi dago honetan ari garen elkarteen lana urte osokoa ere badela, ezinbestez. Alde batetik, prebentzioa dago. Bestetik, kaltetuen bizitza kalitatea hobetzeko saiakera dago. Hori egunerokotasunean ematen da. Egun bakarrera mugatzea ekiditeko, udaberri-udako kanpaina jarri genuen martxan. Uztailaren 31ren inguruan kontzertua antolatzen dugu. Hiesaren gaia normalizatu da. Ez agian behar bezainbeste, ezta? Egia da, zerbait normalizatu dela. Baina bi ardatz izango lituzke normalizazio horrek. Batetik, ohitu egin garela. Horretan pena handiarekin esaten dut, ohitu garela, baina aldatu gabe. Ohitu egin gara hiesaz aritzera, hiltzen ez garelako. Horrek arazoari intentsitate handia kendu dio, eta beldurraren eragin handi bat ere kendu du. Baina ikasi al dugu? Erabat ez dugu ikasi bide horretan, oraindik urtero 200 pertsona [...]

Pasaiak eta Beasainek golik sartu gabe bukatu zuten larunbateko partida. Norgehiagoka nahiko parekatua izan zen hasieratik, eta zelai erdiko jokoa nagusitu zen, atezainei arazorik sortu gabe. Pasaiak, erdilarien artean baja asko eduki arren, lan txukuna egin zuen, baina goierritarren esperientziak geldiarazi zuen. Bigarren zatian antxotarrek presio are handiagoa egin zuten, baina emaitzarik ez zuten lortu, nahiz eta azkeneko minutuetan hiru aukera izan zituzten. Donibane, bide okerretik Donibane Eskubaloiak denboraldiko bosgarren partida galdu zuen larunbatean Lezon, Tolosaren kontra (27-36). Puntu bakarrarekin, sailkapeneko azkeneko postuan dira arrosak.

Datorren astelehenean, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Horren harira, Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak bando bat argitaratu du, euskaraz bizitzearen garrantziaz eta horren aldeko aldarria eginez. Datorren larunbatean Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolatuta, Euskaraz bizi nahi dugu lelopean manifestazioa egingo dute Donostian. Anoeta estadiotik irtengo da martxa, 17:00etan. Pasaiako alkateak, “udalaren ordezkari naizen aldetik”, bat egin du Donostiako manifestazio deialdi horrekin. “Euskaldunon euskaraz bizitzeko nahia eta eskubidea errespetatzearen alde egonik”, adierazi du alkateak, “deialdi horrekin bat egiten dut. Herritarroi ere mobilizazioarekin bat egiteko deialdia egiten dizuet”. Gainera, euskarazbizinahidut.org webgunean atxikimendua egitera gonbidatu ditu herritarrak Pasaiako alkateak. Horrez gain, aste honetan Euskaraz bizi nahi dut leloa duen banderatxoa etxeetako balkoietan jartzeko deialdia luzatu du; berak hori egin duela jakinarazi du. Ikur hori webgune horretan bertan eska daiteke, edo bestela Kontseilura deituta (943 59 12 00 da telefono zenbakia). Pasaiako Udalaren bidez ere lor daitezke banderatxoak, eta Pasaiatik bertatik mugitu gabe, lau barrutietan eskura daitezke, hiru euroren trukean: Udal Euskaltegian, Trintxerpen; Antxoko Txirrita AEK euskaltegian eta San Pedroko eta Donibaneko liburutegietan. Euskaraz aritzeko deia Ekimen zehatz horiek aurrera eramateaz gain, hizkuntza bera egunerokotasunean erabiltzeko eskatu du Amaia Agirregabiriak: «Urte osoan bezala, egun hauetan are gehiago, euskaraz gozatzera animatu nahi zaituztet. [...]

Pasaiako zentral termikoak aste honetan izango du azken lan eguna, data zehaztu gabe, Espainiako Industria Ministerioak Iberdrolari ixteko baimena eman ondoren (orain dela sei hilabete eskatu zuten). Erabakia hilaren 21ean hartu zuen gobernuak, hilabet...

Amets egiteagatik amesgaizto bukaezin batean sartu gintuzten demokraziaren izenean. 2008ko apirilaz geroztik atximur egiten diogu gure azalari amesgaizto honetatik esnatzeko, baina esna gaudela diote gure begi zabalduek. Sinestea zaila den arren, errealitatea da bizi izan dugun guztia. Demokraziaren izenean atxilotu gintuztenek, demokraziaren izenean torturatu gintuzten bost egun luzez. Baina gu omen gara gaizkileak gazte eta independentista izateagatik. Horrek ematen dio beldurra etsaiari, euskal gazteria antolatuta ikusteak. Horregatik utzi zuten legez kanpo Segi gazte erakundea. Beldurragatik. Euren txotxongilo nahi gaituzte eta ametsak ez izatea. Euren zapalduak izaten segitzea eta gure ametsei muzin egitea. Baina euskal gazteria ez dago prest mutu, gor eta itsu egoteko; gu ez gara geldirik egongo zuen jazarpenaren aurrean. Horregatik epaitu gaituzte, amets egiteagatik eta amets horiek errealitate bihurtzeko bidea zabaltzeagatik. Antolatu eta borrokatzeagatik espetxeratu gaituzte. Ez gara lehenak izan, ez eta azkenak ere, zoritxarrez etsaiaren atzaparretan erori garenak. Itsaso geldiezin honen tanta bat baino ez gara. Lau urte pasatu dira, eta honek ez du amaierarik. Hasieran hiru geratu ginen sumariotik at, epaiketaren ostean beste 11 geratu gara aske. Hori esan digute, aske gaudela batzuk. Baina hori ez da egia. Batzuk ez gara aske sentitzen. Sei lagun gaude espetxeratuak izateko arriskuan. Espetxera joan gaitezke Euskal Herria sozialista baten [...]

Hiriko lau puntu zehatzetan argiteria hobetuko dela eta, kontent agertu da EAJren udal taldea Xabier Iridoy bozeramailearen bidez. Lan horiek EAJk egindako osoko zuzenketa baten ondorio direla adierazi dute jeltzaleek. Lau puntu horiek Hiri debekatuaren mapak identifikatutako 42 guneen barruan daude. “Hiri debekatuaren mapak segurtasun eskaseko puntu gutxiago izan zitzan, gure arduratik lagundu genezakeela pentsatu genuen, eta horregatik aurkeztu genuen 10.000 euroko zuzenketa” adierazi du Iridoyk. “Berriki jakin dugu partida horri esker, 9.075 euroko obra esleitu dela hiriko 4 puntu zehatzetan argiztapena hobetzeko”, gaineratu du. Segurtasuna hobetzen baliagarria izango delakoan “pozik” agertu da jeltzaleen bozeramailea.

Emakume bat hilda agertu zen atzo Araian (Araba), eta hori salatzeko elkarretaratzea egingo dute, bihar, 19:30ean, Niessen merkataritza zentroaren atarian, Oarsoaldeko Mugimendu Feministak deituta. Aurten zazpi emakume hil dituzte Euskal Herrian gizone...

Gaur da udalak eta Ttur-tturrek antolatutako kantu eta jolas tailerrean izena emateko azken eguna. Hori egiteko Ttur-tturrekin (943 26 01 82) edo Intxixu AEK euskaltegiarekin (943 49 39 57) jarri behar da harremanetan. Bi saio izango dira: abenduaren 3...

Inoiz baino udalbatzar motzagoa izan zen atzoko. Gai ordena ikusita espero zitekeen, eta zinegotziak ez ziren gehiegi luzatu eztabaidatzeko zeuzkaten bost puntutan. Gairik garrantzitsuena etxe kaleratzeei buruzkoa izan zen, eta aurrera atera zen aho batez PSE-EEk egindako proposamena. Mozio horretan onartu zuten, hala nola, etxe kaleratzeak bi urtez etetea eskatzea eta alokairu sozialera bideratutako etxebizitza parke bat sortzea. Bilkuran azaldu ziren ere Stop Kaleratzeak taldeko kideak ere. Oro har, udalak hartutako jarrerarekin pozik agertu ziren, baina hainbat zehaztapen egin zituzten atzo onartutako hamar puntuko mozio horretan. Hala nola, Espainiako Gobernuaren jarrera salatzeaz gain, araudia urgentziaz aldatzeko eskatu zuten, eta etxebizitza ordainean ematea, eta horietan alokairu soziala ezartzea eskatu zuten. Espainiako Gobernuak araudia aldatuko ez balu, Gasteizko Legebiltzarrari etxebizitza eskumena galdegiteko exijitu diote. Udalari, zehazki, kaleratzeen ondorioz, hutsik geratu diren etxebizitzen errolda egiteko proposatu dio, batik bat Babes Ofizialeko Etxebizitzak kontuan hartuta. Errolda horren bidez, etxea galdu dutenak berriro bueltatu daitezkeela azaldu du, baita alokairu sozialaren eskaerari erantzun ere. Horrez gain, herrian kaleratzeak egin dituzten eta egiten ari diren bankuetatik funtsak kentzea, udaltzainek etxe kaleratzeetan ez parte hartzea, eta Eusko Jaurlaritzari Ertzaintza ez bidaltzea eskatzea, etxe kaleratzeak daudenean udalak eta zinegotziek zuzenean esku hartzea, eta azkenik, elikagaien banku bat sortzea. Eztabaidatu [...]

Tximeleta taldeak hiru sari jaso ditu. Batetik, 3K kirol erakundeen kudeaketa hobetzeko proiektuei emandakoa; dagoeneko jaso du sari hori. Bestetik, Zilarrezko Bikain Ziurtagiria, hizkuntza kudeaketaren kalitatearen bermea da, eta joan den astean eman ...

Asteburuan ospatu dute Antxon Laurak Bat Egunaren bigarren zatia. Aurreko asteburuan Trintxerpen egin bezala, pintxo lehiaketa egin zuten ostiral eta larunbatean barrutian. Sei tabernak hartu zuten parte: Mimosek, Prost!-ek, Danik, Kamiok, Ekarrik eta...

Urteak egin zituen larunbatean Dublinen 1912an jaio zen Fionwala Ologhlen hondarribiarrak. Zenbaki borobila izanik, Aitor Kereketa alkateak emakumea zoriondu zuen hondarribiar guztien izenean. Sei seme-alaba eta 7 biloba ditu Ologhlenek eta modu ezinhobean ospatu zuen ehungarren irtebetetzea, familia giroan.

Jaizkibelen Baccharis halimifolia espezie inbaditzailea erradikatzeko lanen aurkezpena egingo dute gaur udaletxeko areto nagusian, 19:30ean. Ion Garin eta Anais Mitxelena Aranzadiko kideek emango dituzte azalpenak. Gainera, abenduaren 1ean, larunbatarekin, txango bat egingo dute landare horren erradikazio lanak non egingo dituzten ezagutzeko. Baccharis halimifolia landarea erradikatzeaz gain, Jaizkibel mendikoak berezkoak diren bi habitat berreskuartzea dute helburu: Cladium maricus formazioak eta bertan aurkitzen diren Thelypteris palustris landareak, eta Erica vagans landarearen kostako txilardiak. Aranzaditik zehaztu dutenez, Baccharis halimifolia landarea kostako habitaten kalitatea kaltetzen ari da eta dagoeneko eragin handia izan du Jaizkibelgo Cladium mariscus espezie endemikoaren formazioetan: “Jaizkibelgo flora eta habitaten aberastasuna paregabea da. 2470 hektareetatik %71a 26 formazio natural eta seminaturalez osaturik egonik, horietatik 12 interes komunitariokoak dira. Habitat horietako bat Cladium mariscus formazioak deritzona da, erkidegoan oso urria eta eremu murritza duena”. Larunbateko txangora joatea libre da, baina izena eman behar da aldez aurretik: Interesaturik daudenek 943 11 12 42 telefono zenbakira deitu edo posta elektroniko bat bidali behar dute, ostiraleko 14:00ak baino lehen.

Jai batzordeak bilera egingo du gaur arratsaldean, Antxoko azokan. Bilera 20:00etan hasiko dela jakinarazi dute antolatzaileek.

Herrialde Katalaneraino bidaiatu zuen Real Unionek igandean, Lleida Esportiu taldearen aurka lehiatzeko asmoz. Bi taldeek husnakoarekin bukatu zuten partida. Hortaz puntu bat gehiago eskuratuta itzuli ziren txuri-beltzak etxera. Hala, azken partidaren ...

Mariasun Landa idazle errenteriarra esku artean bi liburu dituela bueltatu da: Maitagarria eta desioa eta Marikanta eta inurriak. Lehenengoaren kasuan, Maite Gurrutxagak egin ditu ilustrazioak eta Elkar argitaletxearekin atera du; bigarrena, berriz, Jo...