Nagore Indakoetxea eta Iker Larunbe, dantzaririk onenak Donibanen
Nagore Indakoetxea errenteriarra eta Iker Larunbe atarrabiarra izan dira, hurrenez hurren, Euskadiko Doinu Zahar Txapelketaren eta Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren irabazleak. Donibanen jokatu ziren bi txapelketa horiek larunbatean, Alkarkidek antolatu...
Nagore Indakoetxea errenteriarra eta Iker Larunbe atarrabiarra izan dira, hurrenez hurren, Euskadiko Doinu Zahar Txapelketaren eta Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren irabazleak. Donibanen jokatu ziren bi txapelketa horiek larunbatean, Alkarkidek antolatuta.
Bost mutilek hartu zuten parte, eta Ormatxulo, Aurkez aurke, Kontrapasa eta Zortzikoa dantzatu behar izan zuten, azken hori konposizio librekoa. Neskek, berriz, Ormatxulo eta Kontrapasa eskaintzeaz gain, Upelategi eta Hondarribi Handia dantzak ere eraman zituzten Donibaneko kiroldegiko oholtzara.
Nesken artean, bigarren puntuazio altuena Izar Etxeberria oiartzuarrak eskuratu zuen, eta hirugarrena Arantxa Ferreiro elgoibartarrak. Iker Sanz lezoarrak eta Aitor Asenjo elgoibartarra izan ziren, hurrenez hurren, zilarrezko eta brontzezko dominak lortu zituztenak.

