
Ez dira mailaz jaitsiko oraingoz EPLE eta Batzokiko. Hasteko, gomazko paletan ari den Batzokikok, Lehen Mailan mantentzea lortu du, Usurbili 25-11 irabazi ondoren. Joaneko partiduan, 25-16ko emaitzarekin galdu zuten, eta hori gailendu beharra zeukaten ...

Jaizkibel Hoteleko lan taldeak elkartasun afaria antolatu du abenduaren 15erako. Egun horretan, haien soldata eta afarian bildutako dirua Gipuzkoako Elikagai Bankura bideratuko dute, behar gehien duten eskualdeko familien artean banatzeko. Menuaren prezioa 30 euroan jarri dute, BEZa barne. Jaizkibel Hoteletik esan dutenez, “bizitzen ari garen egoera ikusita, Jaizkibel Hoteleko talde osoak okerren pasatzen ari direnei laguntza emateko bide bat bilatu nahi zuen”. Afaria abenduaren 15ean izango da, hotelean bertan, eta langileek 150 pertsona ingururentzako afaria prestatuko dute: “Bertako langileak izango dira ekitaldi guztia prestatzen, sukaldatzen, zerbitzatzen eta entretenitzen egongo direnak”. Gainera, ideiaren berri eman dutenean zenbait pertsonek laguntzeko prestutasuna agertu dute, eta zer edo zer eman nahi izan dute. Horrela, afariaren ostean zozketak egingo dituzte, hala nola, David de Jorgeren mantala bat. De Jorge bera izango da afarian eta, Jaizkibel hoteletik jakinarazi dutenez, “ezustekorik betetako afaria izango da”. Elkartasun menua Kantauriko txangurro entsalada sagar txirbilekin. Legatza bere goarnizioarekin. Azpizuna Emmental gazta gainerrea eta patata egosiarekin. Tarta etxean egindako izozkiarekin. Ardoak: Rioja Ederra (beltza) eta Rueda Quintaluna (zuria). Ura eta kafea. Prezioa: 30 euro, BEZa barne.

FUTBOLA Bigarren B Maila Lleida-Real Union 0-0 Erregional Ohorezko Maila Real Union B-Mondragon 3-1 Preferente Maila Mariño-Mundarro 1-1 Vasconia-Behobia 5-1 Emakumeen Euskal Liga Mariño-Santurtzi 2-0 SASKIBALOIA Emakumeen Liga Hondarribia Irun-Bembibre 57-50 Emakumeen Lehen Maila Erroibide Irun-Bera Bera 51-60 Gizonen Euskal Liga La Salle Astigarraga-Erroibide Irun 61-69 ESKUBALOIA Zilarrezko Maila Bidasoa Irun-Puente Genil 28-26 Lurraldeko Lehen Maila Irungo Gaztiak-Aloña Mendi 32-27 ERRUGBIA Espainiako Lehen Maila Irun RT-Belenos 19-22 MAHAI TENISA Gizonen Superdibisioa Arteal Santiago-Leka Enea Irun 4-2 Emakumeen Superdibisioa UCAM Cartagena-Leka Enea Irun 4-1 Gizonen Ohorezko Maila CAI Santiago-Leka Enea 4-3

FUTBOLA Ohorezko Maila Hondarribia-Trintxerpe 2-2 SASKIBALOIA Emakumeen Liga Hondarribia Irun-Bembibre 57-50 ESKUBALOIA Euskal Liga La Bacaladera-Trapagaran 38-16

Euskararen legeak 30 urte beteko ditu bihar, eta EHEk, urte horietan urratsak eman diren arren, sumisioan oinarritutako urteak izan direla salatu du. Horrez gain, euskara beste adar bat dela gaineratu du, eta «ez erdigunea». Hala ere, euskararen erab...

Errenteriako Udalak hainbat lokal dauzka Beraungo Jose Maria Usandizaga kalean, eta horiei irtenbide bat ematearren, bilera egingo du etzidamu, Merkatuzarren, 17:00etan. Zehazki, lau lokal dira, eta 8, 10, 12 eta 14 zenbakietan daude. Lokal horiek erab...

Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren harira, Cristobal Gamon ikastetxean ere toki bat egin nahi izan diote euskarari, eta aste osorako egitaraua prestatu dute. Egunero, esaterako, sarrera eta irteeretan eta patioan euskal musika egongo da jarrita txikienentzat. Horrez gain, 3. zikloko ikasleek karaokea egingo dute. Egun potoloena, astelehena izango da, abenduaren 3a. Mural handi bat egingo dute euskararen aldeko konpromisoa erakusteko, eta arratsaldean zabalduko dute patioan. Ekitaldian zehar, 2. zikloko abesti bat kantatuko dute, eta ondoren, 3. ziklokoek bertso bat abestuko dute. Amaitzeko denek elkarrekin Behin betiko abestuko dute. Egitaraua Asteartea 27: Sarrera eta irteeretan eta patioan euskal musika jarriko dute. 3. zikloko ikasleek karaokea egingo dute. Goizean zehar ere gelen arteko trukaketak egingo dituzte. Asteazkena 28: Sarrera eta irteeretan eta patioan euskal musika jarriko dute. 3. zikloko ikasleek karaokea egingo dute. Mandoegikoek ere ekintza bat izango dute. Goizean zehar ere gelen arteko trukaketak egingo dituzte. Arratsaldean, 2. mailako ikasleek karaokea edukiko dute. Osteguna 29: Sarrera eta irteeretan eta patioan euskal musika jarriko dute. 3. zikloko ikasleek karaokea egingo dute. Goizean zehar ere gelen arteko trukaketak egingo dituzte. Arratsaldean, 2. mailako ikasleek jolasak egingo dituzte, eta 1. mailakoek karaokea. Ostirala 30: Asteartea 27: Sarrera eta irteeretan eta patioan euskal musika jarriko dute. [...]

Etzi izango da,19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Hauxe da gai zerrenda: Aurreko batzarraldietako akten onarpena. Etxegabetzeen egoera larriaren aurrean Bilduk aurkeztutako mozioa. Behemendi elkartean udal ordezkaria aldatzeko proposamena. Oiartzng...

Lapurriturri informazio guneko denboraldiari bukaera eman zioten iragan astean, Behemendi Landa Garapenerako elkarteak eta Irungo Udaleko Ingurumen departamentuak. Onddo bilketa bat egitea izan zen azken jardueraren helburua eta iragan azaroaren 17an antolatu bazuten ere, eguraldi txarra medio, azaroaren 20ra atzeratu behar izan zuten. Aranzadi Zientzia Elkarteko mikologo batek gidatuta, izena eman zuten 20 lagunek onddo bilketari ekin zioten. Hegoa haizeak lagunduta, gibelurdinak bildu eta onddo toxikoak identifikatu zituzten parte hartzaileek. Horiek horrela, Lapurriturriko informazio gunea iragan apirilean martxan jarri zenetik, 644 bisita jaso ditu; horietatik 194 soilik irailean eman dira. Horrez gain, sei irteera antolatu ditu informazio guneak denboraldia bukatu arte eta 108 lagunek parte hartu dute horietan.

San Jose Langilea futbol zelaiko berrikuntza lanak bukatu ondoren, ate irekien jardunaldia antolatu zuen larunbatean Irungo Udalak eremua inauguratzeko asmoz. Pedro Alegre kirol zinegotziaz gain, Jose Antonio Santano alkatea eta udal gobernuko beste hainbat ordezkari izan ziren larunbatean Larreaundiko futbol zelaian.

Mertxe Trantxe historialariak irakurketa kluba gidatuko du bihar, Ikust Alaia liburutegian, 19:00etan. Eloy Moreno idazlearen El boligafo de gel verde –Gel berdezko boligrafoa– izango da parte hartzaileek jorratuko duten liburua.

Hamaika eragile sozialek eta hainbat sindikatuk mobilizazioak deitu dituzte bihar Irunen. Euskal Herria martxan lelopean, gaurtik abiatuta eta ostiralera arte Euskal Herri osoan izango dira deialdiak. Irunen, kontzentrazioa deitu dute eguerdiko 12:00etan, San Juan Harria plazan. Sindikatu eta eragileek egindako aldarrikapenen artean daude, besteak beste: enplegu duina, etxebizitza eskubidea, zerbitzu publikoak, eta fiskalitate justu eta progresiboa. Hala, Irungo Bilduren udal taldeak “babes osoa” adierazi nahi izan dio deialdiari eta kontzentrazioarekin bat egingo duela plazaratu du. Mobilizazioen bultzatzaileak Deialdiak luzatu dituzten sindikatuen artean daude, ELA, LAB, ESK, Stee-Eilas, Hiru, CGT-LKN eta CNT. Horrez gain, hamaika eragile sozialek bat egin dute aldarrikapenekin, tartean: Aht Gelditu! elkarlana, Sos Arrazakeria, Mugarik gabe, Eskuz esku, Bilgune Feminista…

El Cristo del secuestro liburuaren aurkezpena egingo du Cintia Palenzuela egileak, hilaren 28an, asteazkenarekin. “Desgertze baten inguruko testigantza” lantzen du egileak liburuan; umea galtzen duen ama baten testigantza zehazki. Aurkezpen...

Elirale taldearen eskutik, Ninika antzezlana emango dute Errenteria Hiria Kulturgunean, ostiralean, 18:00etatik aurrera. Hilabetero haurrei zuzendutako antzezlan emanaldien barruan kokatzen da aste honetako ekitaldia. Zehazki, 4 urtetik gorakoentzat pr...

Bost oiartzuar ziren lehiatzekoak asteburuan Donibanen, Gipuzkoako Aurresku eta Doinu Zahar txapelketetan. Lehen postuetako bat Izar Etxeberria oiartzuarrak lortu du, bigarrena izan baita aurreskuan. Informazio gehiago, PASAIAKO HITZAn.

Futbol 7ko txapelketak lider argi bat dauka: Amets Pub. Atzoko jardunaldiaren ondoren, 1. mailako lehenengo multzoko puntan jarraitzen du. Beste lau multzoei dagokionez, 2. mailako lehenengo multzoan Orereta Iturgintza dago lehen tokian, bigarren multzoan, Euskal Genetik. 3. mailan, berriz, Patxi Urtxipia da lider lehenengo multzoan, eta Nothingan, bigarrenean. Emaitzak: 1. maila. Lehenengo multzoa: Pizza Sprint Altza – PC Byte: 4-3 Anaiak Berri – Askasibar Autoak: 4-1 Pasaiako Portu Agintaritza – Dorronsoro: 5-4 Vivaldi Otis – Amets Pub: 0-6 Inst. Saizar – Izargorri Zuketz: 2-5 2. maila. Lehenengo multzoa: Orereta Iturgintza – C. y car. Oiartzun: 10-3 Forest Pioneer – Irubide taberna: 2-2 Bar Rodri – Autoser. Beraun: 1-5 Visualgrafik.com – Bar Canada: 1-2 Stock Factory – CMC: 7-1 2. maila. Bigarren multzoa: Bacalaos Maite – Los Pitufos: 7-1 Gama – Golider.com: 7-2 Tolare – Asesoria Txingudi: 5-2 Jolastokieta – Euskal Genetik: 3-5 Traxx – Nu Flow: 5-7 3. maila. Lehenengo multzoa: Jabatos – Izar: 1-2 Vodka Juniors – Lemur taldea: 1-2 Patxi Urtxipia – Salami: 4-3 Peña Blaugrana – Itsasgora Montaiak: 5-2 Naranja Mecanica – Mimo’s Bi Kolore: 7-5 3. maila. Bigarren multzoa: Iparra Berri – Paki belar denda: 2-4 QQ & Robinsons Pub – Astarbe: 3-1 Laket – [...]

Unai Emery hondarribiarrak ez du Moskuko Spartak taldeko entrenatzaile izaten jarraituko, atzo kendu baitzuten kargutik, bere taldeak etxean Dinamoren kontra 1-5 galdu eta gero. Emaitza txarrengatik eta taldeak erakutsitako jokoarengatik hartu du eraba...

Murrizketen kontra elkarretaratzea egin zuten ostiral eguerdian Hondarribiko udal langileak. Urriaren 5ean elkartu ziren lehen aldiz, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek osatzen duten langile batzordearen deialdiari jarraituz. Madrilgo Gobernuak krisiari aurre egiteko hartutako neurrien kontra azaldu dira, eta udalari eskatzen dioten neurri horiek ez aplikatzeko. Ostiraleraro elkartzen jarraituko dutela esan dute.

Esteban Cresporen Aquel no era yo film laburra izan da, epaimahaikideentzat, Ikuskaren XIV. ekitaldiko onena. Larunbatean jakinarazi zuten erabakia, Trintxerpeko Alkateordetzan. Horrez gain, zuzendari onenaren saria Haritz Zubillagari (She’s lost...