Bigarren Mailako finala irabazi dute Martinez eta Irastorzak
Asteburu honetan, Oiarpeko Jon Irastorza eta Mikel Martinez oiartzuarrek, Gipuzkoako Txapelketako Helduen Bigarren Mailako finala irabazi dute. Ordu eta erdiko partida jokatu zuten Hernanin, Zegamako Azketa-Atxa bikotearen kontra. Partida gogorra eta polita izan zen, eta azkenean oiartzuarrek jantzi zuten txapelketa, 22-15 irabazita. Oiartzungo bikotea, finalera iristeagatik, Lehen Mailara ere igo da. Datorren urtean Lehen Mailan lehiatuko dira Martinez eta Irastorza.
Asteburu honetan, Oiarpeko Jon Irastorza eta Mikel Martinez oiartzuarrek, Gipuzkoako Txapelketako Helduen Bigarren Mailako finala irabazi dute. Ordu eta erdiko partida jokatu zuten Hernanin, Zegamako Azketa-Atxa bikotearen kontra. Partida gogorra eta polita izan zen, eta azkenean oiartzuarrek jantzi zuten txapelketa, 22-15 irabazita.
Oiartzungo bikotea, finalera iristeagatik, Lehen Mailara ere igo da. Datorren urtean Lehen Mailan lehiatuko dira Martinez eta Irastorza.


