Oiartzun Irratia entzun daiteke sakelakoan ere, Uhinbak izeneko aplikazioarekin
Android eta iOS gailuetan erabil daiteke; Antxeta Irratiak garatu zuen iaz, Berria Bekan jasotako laguntzarekin Oiartzun Irratia sakelakoetan ere entzun daiteke orain, Uhinbak izeneko aplikazioarekin. Android eta iOS sistema eragileak dituzten gailueta...
Android eta iOS gailuetan erabil daiteke; Antxeta Irratiak garatu zuen iaz, Berria Bekan jasotako laguntzarekin
Oiartzun Irratia sakelakoetan ere entzun daiteke orain, Uhinbak izeneko aplikazioarekin. Android eta iOS sistema eragileak dituzten gailuetan erabil daiteke aplikazio hori.
Uhinbak proiektua, euskal irratien sakelako tresna da. Antxeta Irratiak garatu zuen aplikazioa, iaz, Berria Bekan jasotako diru laguntzarekin, eta Fitbak enpresarekin elkarlanean.