Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako egunaren harira, iritzia eman dute Bilduk eta EBk

Bilduren udal taldeak eta Ezker Batua-Berdeak alderdiak azaroaren 25eko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren inguruko iritzia jakitera eman dute. Bilduren kasuan, udal gobernuak onartutako deklarazioan abstenitu izanaren arrazoien nondik norakoak azaldu ditu Oinatz Mitxelena bozeramaileak. Hala, taldekidearen aburuz, “halako egun batean deklarazio bat egitea ez da nahikoa. Azaldutakoaren arabera, ez daude onartutako testuaren aurka, baina Irungo errealitatea islatzen ez duela uste dute. “Testu oso orokorra da eta bertan agertzen diren hitz batzuekin egia da ez gaudela ados”, adierazi du. “Herritarrei konpromisoa hartzeko eskatzen zaie, udalak konpromisorik ez duenean hartzen”. Izan ere, udal gobernuak hartutako konpromisoak “orokorrak eta zehaztapenik gabekoak” direla uste du. Horiek horrela, lehenik eta behin, Berdintasun arlo bat eratu beharko litzakeela uste dute Bilduko zinegotziek. Behin baino gehiagotan luzatutako eskaera dela azaldu du Mitxelenak, eta “errepikatzen” segituko dutela ohartarazi du. Saiatu programa eta Alardea Gipuzkoako Foru Aldundiak garatutako Saiatu programa bertan behera utzi izana leporatu diote Bildu udal taldeko zinegotziek udal gobernuari, “eta kezkaz hartzen dugu”, gaineratu dute. Hala, Emakumeen arloa, emakumeen txokoa… garatzeko proposamenak egiten jarraituko dutela adierazi dute. Bestalde, Alardeaz ere mintzatu da bozeramailea. “Irunen badago emakumeen kontrako eraso bortitz bat Alardearekin. Emakumeen eskubideak ez dira bermatzen eta hori ere beti edukiko dugu gure ahotan. Konponbidearen [...]

admin
Bidasoa
2012/11/22

Bilduren udal taldeak eta Ezker Batua-Berdeak alderdiak azaroaren 25eko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren inguruko iritzia jakitera eman dute. Bilduren kasuan, udal gobernuak onartutako deklarazioan abstenitu izanaren arrazoien nondik norakoak azaldu ditu Oinatz Mitxelena bozeramaileak.

Hala, taldekidearen aburuz, “halako egun batean deklarazio bat egitea ez da nahikoa. Azaldutakoaren arabera, ez daude onartutako testuaren aurka, baina Irungo errealitatea islatzen ez duela uste dute. “Testu oso orokorra da eta bertan agertzen diren hitz batzuekin egia da ez gaudela ados”, adierazi du. “Herritarrei konpromisoa hartzeko eskatzen zaie, udalak konpromisorik ez duenean hartzen”. Izan ere, udal gobernuak hartutako konpromisoak “orokorrak eta zehaztapenik gabekoak” direla uste du.

Horiek horrela, lehenik eta behin, Berdintasun arlo bat eratu beharko litzakeela uste dute Bilduko zinegotziek. Behin baino gehiagotan luzatutako eskaera dela azaldu du Mitxelenak, eta “errepikatzen” segituko dutela ohartarazi du.

Saiatu programa eta Alardea
Gipuzkoako Foru Aldundiak garatutako Saiatu programa bertan behera utzi izana leporatu diote Bildu udal taldeko zinegotziek udal gobernuari, “eta kezkaz hartzen dugu”, gaineratu dute. Hala, Emakumeen arloa, emakumeen txokoa… garatzeko proposamenak egiten jarraituko dutela adierazi dute.

Bestalde, Alardeaz ere mintzatu da bozeramailea. “Irunen badago emakumeen kontrako eraso bortitz bat Alardearekin. Emakumeen eskubideak ez dira bermatzen eta hori ere beti edukiko dugu gure ahotan. Konponbidearen aldeko apustua egiten dugu eta hori beste eskakizun bat da”.

Bukatzeko, TASek deitutako martxarekin bat egiteko eskatu du taldekideak.

Berdeen iritzia
Ezker Batua-Berdeak udal taldearen Manuel Millan bozeramaileak tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeen egoera salatu du medioetara bidalitako prentsa ohar baten bidez. Azaroak 25eko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, “emakumeen aurkako tratu txarrak eta indarkeria Bidasoan etengabe ematen den egoera” dela salatu du Millanek.

Bozeramailearen hitzetan, “Irunen salaketek gora egiten dute urtero eta ikerketa guztien arabera, krisi ekonomikoak eragin zuzena dauka goranzko joera horretan”. Hala ere, “egia da, bikote edo familia arteko tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeek geroz eta gehiago salatzen dutela egoera”.

Horiek horrela, gizarteari dei egin dio Millanek “emakume horien alde egiteko, eta salatzen zein beren bizitzak berreraikitzen laguntzeko” eskatu du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.