Uraren eta zaborraren kudeaketa kritikatu du Eguzkik
Eguzki talde ekologistak eta antinuklearrak Behe Bidasoako uraren eta zaborren tasen igoera salatu du komunikabideetara bidalitako prentsa ohar baten bidez. Taldeak Txingudiko Zerbitzuak (Txinzer) enpresaren, eta Irungo eta Hondarribiko udalen aurka jotzen du komunikatuan. Lehenik eta behin, Txinzerrek egiten duen uraren kudeaketa kolokan jartzen dute ekologistek. Izan ere, kontsumorako eta zentral elektrikoei saltzeko ustiatzen dutela salatu du kolektiboak eta ondorioz, “kudeaketa gardena” egiteko eskatu du. Horrez gain, Jaizkibel mendian egiten ari diren zundaketak ere aipatzen ditu talde ekologistak eta horiek “denon onurarako edo gutxi batzuen irabaziak loditzera” zuzenduko ote diren argitzeko galdegin du Eguzkik. Atez atekoa eta edukiontzi marroia Eguzi taldeak zaborren kudeaketaren inguruan ere mintzatu da oharrean. “Udalen –Irungoa eta Hondarribikoa– eta Txinzerren informazio falta salatu nahi dugu”, adierazi dute, “ez baitute zaborren bilketa metodo ezberdinen, ezta atez ateko sistemaren berri eman nahi izan”. Hala, gaur egun erabilitako sistemen artean atez atekoa “berreskurapen eta hondakin berziklapenari dagokionez, erginkorrena eta iraunkorrena” dela ohartarazi du kolektiboak, eta Kanada, Australia, Austria, Italia eta beste hainbat herrialdeetan orain dela hainbat hamarkada erabiltzen den sistema dela nabarmendu du. Edukiontzi marroiak “%30eko berziklapenera” ez dela ailegatzen salatu du, atez atekoa “%80era iritsi daitekeenean”. Beraz, Txinzerrek berziklatzen eta berziklatzen ez duten bizilagunak berdin tratatzen dituela salatu [...]
Eguzki talde ekologistak eta antinuklearrak Behe Bidasoako uraren eta zaborren tasen igoera salatu du komunikabideetara bidalitako prentsa ohar baten bidez. Taldeak Txingudiko Zerbitzuak (Txinzer) enpresaren, eta Irungo eta Hondarribiko udalen aurka jotzen du komunikatuan.
Lehenik eta behin, Txinzerrek egiten duen uraren kudeaketa kolokan jartzen dute ekologistek. Izan ere, kontsumorako eta zentral elektrikoei saltzeko ustiatzen dutela salatu du kolektiboak eta ondorioz, “kudeaketa gardena” egiteko eskatu du. Horrez gain, Jaizkibel mendian egiten ari diren zundaketak ere aipatzen ditu talde ekologistak eta horiek “denon onurarako edo gutxi batzuen irabaziak loditzera” zuzenduko ote diren argitzeko galdegin du Eguzkik.
Atez atekoa eta edukiontzi marroia
Eguzi taldeak zaborren kudeaketaren inguruan ere mintzatu da oharrean. “Udalen –Irungoa eta Hondarribikoa– eta Txinzerren informazio falta salatu nahi dugu”, adierazi dute, “ez baitute zaborren bilketa metodo ezberdinen, ezta atez ateko sistemaren berri eman nahi izan”.
Hala, gaur egun erabilitako sistemen artean atez atekoa “berreskurapen eta hondakin berziklapenari dagokionez, erginkorrena eta iraunkorrena” dela ohartarazi du kolektiboak, eta Kanada, Australia, Austria, Italia eta beste hainbat herrialdeetan orain dela hainbat hamarkada erabiltzen den sistema dela nabarmendu du.
Edukiontzi marroiak “%30eko berziklapenera” ez dela ailegatzen salatu du, atez atekoa “%80era iritsi daitekeenean”. Beraz, Txinzerrek berziklatzen eta berziklatzen ez duten bizilagunak berdin tratatzen dituela salatu du Eguzkik. Izan ere, tasa “beren hondakinak murrizten saiatzen diren bizilagunekin diskriminatzailea” dela azaldu du. Hau da, aplikatutako tasak “berziklatzeaz arduratzen direnak zigortzen segituko ditu, berziklatzen ez dutenak saritzen dituen bitartean”.