Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Denak elkarrekin emakumeen aurkako indarkeriaren aurka

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko helburuarekin, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Irungo kolektiboek eta udalak. Iragan ostiralean ere, Txingudi Antisexista (TAS) plataformak prentsaurrekoa eman zuen azaroaren 25aren mobilizazioen berri emateko. Tokiko gobernuko Gizarte Ongizate Arlotik gogora ekarri nahi izan dutenez, “2002tik 2011ra bitarte, 29 emakume hil zituzten Euskal Autonomi Erkidegoan genero indarkeriarengatik. Irunen inork ez ditu ahazten Nagore Laffageren eta Jasmin Rodriguezen heriotzak”. 2011. urtean Irungo Genero Indarkeriari buruzko Auzitegian –Irungo eta Hondarribiko kasuak biltzen dira bertan– 208 salaketa jarri eta 75 babes agindu eman zirela ohartarazi du udalak. Gizarte Ongizate, Hezkuntza eta Gazteria Arloak 83 emakumeri arreta eskaini zien genero indarkeria medio. Egitaraua: Azaroak 19, astelehena   Genero indarkeriaren prebentzioa nerabe eta gazte bikoteengan dokumentuaren aurkezpena udalaren eskutik. Udalaren Emakumea eta Berdintasuna Batzordearen weborrian eskura daiteke. Azaroak 21, asteazkena   Emakumeen aurkako indarkeria: eta nik zer egin dezaket? hitzaldia Yolanda Cervero hizlariaren eskutik. Argoiak elkarteak antolatu du solasaldia elkartearen egoitzan bertan –Bertsolari Uztapide kalea, 6–, 17:00etan.   Genero indarkeriaren aurkako dantza eta musika ekitaldia, Amaia KZn, 19:00etan. Azaroak 22, osteguna   Mariposas en el hierro –Tximeletak burdinean– dokumentala Oiasso Erromatarren Museoan, Gaurko Andreak elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Ikus-entzunezkoaren ondoren, Izaskun Moyuarekin eta Arantza Madiaragarekin solasaldia izango [...]

admin
Bidasoa
2012/11/19
Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren aurkezpena

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren aurkezpena

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko helburuarekin, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Irungo kolektiboek eta udalak. Iragan ostiralean ere, Txingudi Antisexista (TAS) plataformak prentsaurrekoa eman zuen azaroaren 25aren mobilizazioen berri emateko.

Tokiko gobernuko Gizarte Ongizate Arlotik gogora ekarri nahi izan dutenez, “2002tik 2011ra bitarte, 29 emakume hil zituzten Euskal Autonomi Erkidegoan genero indarkeriarengatik. Irunen inork ez ditu ahazten Nagore Laffageren eta Jasmin Rodriguezen heriotzak”.

2011. urtean Irungo Genero Indarkeriari buruzko Auzitegian –Irungo eta Hondarribiko kasuak biltzen dira bertan– 208 salaketa jarri eta 75 babes agindu eman zirela ohartarazi du udalak. Gizarte Ongizate, Hezkuntza eta Gazteria Arloak 83 emakumeri arreta eskaini zien genero indarkeria medio.

Egitaraua:
Azaroak 19, astelehena

  •   Genero indarkeriaren prebentzioa nerabe eta gazte bikoteengan dokumentuaren aurkezpena udalaren eskutik. Udalaren Emakumea eta Berdintasuna Batzordearen weborrian eskura daiteke.

Azaroak 21, asteazkena

  •   Emakumeen aurkako indarkeria: eta nik zer egin dezaket? hitzaldia Yolanda Cervero hizlariaren eskutik. Argoiak elkarteak antolatu du solasaldia elkartearen egoitzan bertan –Bertsolari Uztapide kalea, 6–, 17:00etan.
  •   Genero indarkeriaren aurkako dantza eta musika ekitaldia, Amaia KZn, 19:00etan.

Azaroak 22, osteguna

  •   Mariposas en el hierro –Tximeletak burdinean– dokumentala Oiasso Erromatarren Museoan, Gaurko Andreak elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Ikus-entzunezkoaren ondoren, Izaskun Moyuarekin eta Arantza Madiaragarekin solasaldia izango da. Emanaldiak: 10:30ean, 18:00etan eta 20:00etan.

Azaroak 23, ostirala

  •  Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea, Zabaltza plazan 19:00etan, Irungo Udaleko Berdintasun Batzordeak antolatuta.

Azaroak 25, igandea

  • Martxa Irungo San Juan Harria plazatik Hondarribiko San Pedro kaleraino, eguerdiko 12:00etan abiatuta. TASek antolatutako deialdia.

Azaroak 26, astelehena

  • Espido Freire idazlearen La flor del norte –Iparreko lorea– liburuaren inguruko kafe solasaldia, Uxoa elkartearen egoitzan –Gipuzkoa hiribidea, 12–, 17:00etan.

Azaroak 27, asteartea

  • Genero indarkeriaren aurkako borrokaren itzalargiak topaketa, Iraso Gizarte Zentroan –Ospitale Zaharra–, 18:00etan. Teresa Lanza eta Norma Vazquez emakumeen kontrako indarkerian adituak izango dira hizlariak.

Azaroak 29, osteguna

  • Princesas –Printzesak– filmaren emanaldia eta solasaldia Gaurko Andreak elkartearen egoitzan –Kale Nagusia, 12. Nabartenea eraikina–, 19:30etik aurrera. Gaurko Andreak elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako ekitaldia.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.