2012 urteko Euskararen Eguna iristear da eta egitarau oparoa antolatu dute hamaika eragilek abenduaren lehen asteburuan. Abenduak 1 08:30. Mendi ibilaldi neurtua EKTren egoitzatik abiatuta. Ibilaldia 10:00ak arte luzatuko da eta 2 euroren truke gosa...
Bertsolari gazteak hartzeko prest dago Errenteria-Orereta. Datorren ostiralean, hilak 23, hasiko dira XXI. Xenpelar Sarien kanporaketak, eta horietan hemezortzi gazte ariko dira nor baino nor lehian. Hiru kanporaketa jokatuko dituzte, eta sei bertsolari sailkatuko dira finalerako, kanporaketa bakoitzetik bi. Finala abenduaren 8an izango da Errenteria Hiria Kulturgunean, 18:00etan. Azken urteetan bezala, aurten ere Ereintza elkarteak eta Xenpelar Bertso Eskolak antolatu dute txapelketa, eta atzo Naroa Perez eta Julian Albisturrek eman zituzten horren gaineko xehetasun guztiak. Hemezortzi bertsolarik parte hartuko dute 21. aldian. Albisturrek azaldu zuenez, horiek aukeratzerako garaian, parekidetasuna eta lurraldetasuna kontuan hartu dituzte. Hain zuzen, hemezortzitik sei izango dira emakumeak, eta jatorriari dagokionez, bederatzi gipuzkoarrak, hiru bizkaitarrak, eta Araba, Lapurdi eta Nafarroako bina. Horien artean, ordezkari bat izango du bertso eskolak: Haritz Casabal pasaitarra. Xenpelar Bertso Eskolako irakaslea da, eta eskolari txapel bat eman dion bakarra: aurten irabazitako Lizardi Saria. Jada gazteen artean erreferente bihurtu den txapelketa horretan “Euskal Herri osoko bertsolaritza esparru osoa hartu” nahi izan dutela jakinarazi zuen Albisturrek. Sariketa bi urtero egiten dute, eta ohi denez, aurreko urteetan txapeldun izan den bertsolari bat omenduko dute, eta aurten Xabier Perez Euzkitze-ri egokitu zaio. “Bertsotan gutxitan aritzen da, eta kulturgunera joaten direnek aukera izango dute entzuteko”, zehaztu zuen [...]
Irun Ekintzan-ek sektore-mahaiak eratu ditu dagoeneko, gaur goizean jakitera eman denez. Hiru dira denera mahaiak eta iragan hilabetean egindako 57 proposamenak aztertzen hasiko dira azaroa bukaeran. Agerraldian izan dira besteak beste, Mondragon Unibertsitateko Bidasoko kanpuseko Luxio Ugarte dekanordea, Bidasoko Emaus Fundazioko June Polo arduraduna eta Irungo Udaleko Miguel Angel Paez Ekonomia Sutapenerako zinegotzia. Horiez gain, Adegiko eta Lanbideko, eta CC.OO, UGT eta LAB sindikatuetako ordezkariak ere bertan izan dira. Horiek horrela, hiru dira eratutako sektore-mahaiak. Batetik, Mondragon Unibertsitateak eta Algon enpresak zuzendutako enpresa eta ekintza arloa dago. Bestetik, Emausek eta Bidasoa IEFPSek gidatutako kualifikazio eta lanbide sarbiderako alorra, eta bukatzeko, Irungo Udaleko Ekonomia Sustapenerako arloak eta Gipuzkoako Merkataritza Federazioak kudeatutako lurralde sektore-mahaia dago. Azaroaren bukaeratik aurrera ekingo diote eragileek urrian aurkeztutako proposamenak aztertzeari. Formazioa, autoenplegua eta ekintzaileei sostengua ematea daude, besteak beste, proposamenen artean.
Oiasso Erromatar Museoak Egiptoko Misterioak tailerra antolatu du etzi, igandearekin, udazkeneko agendaren baitan. Saioa goizeko 11:00etan abiatuko da eta familiei zuzenduta dago.
Gaztaina Proisa Fest ekimena egingo dute bihar, goizetik goizaldera. San Pedroko espazio kulturalaren aldeko jaialdia izango da, eta egun osoan zehar gaztainak banatuko dituzte. Goizean hasiko da jaialdia. Horrela, 11:30erako bigarren eskuko azoka egin...
Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2013ko aurrekontu proposamenaren berri eman zuten atzo Martin Garitano Ahaldun Nagusiak eta Juan Carlos Alduntzin kabinete buruak, Reina aretoan. Era berean, hara agertu ziren herritarren planteamenduak jaso zituzten. Horrez...
Tripoli-Kabul liburua aurkeztuko du Karlos Zurutuza kazetariak datorren ostiralean, hilaren 23an. 111 Akademiak bultzatutako Kilkerren soka IV egitasmoaren baitan antolatutako ekitaldia da hurrengo astekoa. Aurkezpena Kabigorri Ateneoan izango da, 19:00etik aurrera. Bultzatzaileek azaldu dutenez, “hiru liburu aurkezpen bilduko ditu 111 Akademiak 2012ko azaroan burutuko duen Kilkerren soka egitasmoaren laugarren faseak; betiko moduan, hiru egile, hiru bidaide eta hiru herri”. Horren arabera, Fernando Morillo izango da Zurutuzaren bidaide edota laguntzailea aurkezpenean eta Irungo saioaz gain, Tolosan eta Baionan ere egingo dituzte. Hala, liburua aurkeztuko duen idazleak bidaidea izango duela alboan azaldu dute 111 Akademiatik: “honek liburua aurkeztuko du, irakurle gisa liburuaren balorazio bat eginez, eta zubi lana burutuko du idazlearen eta bertaratzen diren irakurleen artean, bataren zein bestearen mezua suspertzen saiatuz”.
Ondartxo abesbatzak antolatuta, gaur hasiko Musika Abesbatzaren XXVII. ekitaldia. Zarautz Abesbatzak San Pedroko elizan emango duen emanaldiarekin hasiko da. Francisco Escudero konpositorea jaio zela ehun urte bete dira aurten, eta Escudero bertakoa zela eta, Zarauzko abesbatza ariko da. 20:00etan hasiko da emanaldia. Bihar, ordu eta toki berean, Errenteria-Oreretako Karnaba otxotea ariko da. 2009an sortu, 1995etik jardunean zegoen Eguzkilore otxotearen lekukoa hartuz. Azkenik, etzi, meza bukatu ondoren, Ricardo Ugarte eskulturgile sanpedrotarra omenduko dute. Aurten 70 urte bete ditu, eta bere ibilbide guztia aitortu nahi diote omenaldiarekin.
Hezizerb elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Errenteriako Udalak proiektu bat martxan jarri dute gazteek Oarsoaldeari dagokion ekimenetan parte har dezaten: Oarsoaldea, Etorkizunera BegiraDa Iragana Erreparatuz. Hala, datozen egunetan hainbat ekit...
FUTBOLA Bigarren B Maila Real Union-Amorebieta (lar. 18:00) Erregional Ohorezko Maila Beti Gazte-Real Union B (iga. 16:30) Erregional Preferentea Euskalduna-Mariño (iga. 12:15) Behobia-Usurbil (iga. 17:30) Emakumeen Euskal Liga Hernani-Mariño (iga. 1...
Irungo Udalak Hiriko Urrezko Dominak emango ditu bihar, 12:00etik aurrera, udaletxean bertan egingo duten ekitaldian. Irungo Txistulari Udal Taldeak irekiko du ekitaldia Alkate soinua musikarekin. Ondoren, Jaime Rodriguez Salisek eta Gipuzkoako Odol Emaileen Irungo ordezkaritzako ordezkariek jasoko dituzte Irungo Urrezko Dominak. Jose Antonio Santano alkateak adierazi duenez, dominen hartzaileek oso soslai “ezberdinak” dituzte: “Bat, Jaime Rodriguez Salis, pertsonala da; bestea, odol emaileena, kolektiboa”. Bi kasuetan “lan etengabea eta isila” egiten dutela onartu du Santano alkateak, baina “herritarren aitortza” merezi dutela nabarmendu du. Dominak aitortza gisa Jaime Rodriguez Salis Irunen jaio zen 1923. urtean. Jose Salis margolariaren biloba da, eta Dolores Salis eskultore eta idazlearen eta Luis Rodriguez Gal Luis de Uranzu-ren semea da. 1960eko hamarkadan sortutako Gaur taldean parte hartu zuen Rodriguezek. Halaber, Irungo erromatar aurkikuntzen bultzatzailea eta Hondarribiko Higerren egindako ur azpiko ikerketen zuzendaria izan zen. Horretaz guztiaz gain, Oiasso Erromatar Museoko eta Ama Xantalen ermitako bultzatzaileetako bat izan zen Rodriguez. Gaur egun, Arkeolaneko eta Luis de Uranzu taldeetako presidentea da, eta zenbait liburu ere idatzi ditu irundarrak. Odol Emaileen Elkartearen Irungo ordezkaritza, bestalde, 1970an sortu zen. 42 urtean 2.237 lagunek odola eman dute; 37.865 odol unitate hain zuzen.Hainbat sari jaso ditu ordutik, tartean, 1992an Espainiako Odol Emaileen Federazioak [...]
Hilaren 24an Gipuzkoar Aurreskuko Txapelketaren XXXII. ekitaldia eta Doinu Zahar Txapelketaren VI. ekitaldia jokatuko dituzte Donibaneko kiroldegian, 19:00etatik aurrera. Mutiletan, finalistak zeintzuk izango diren zehaztuta dago. Sei izango dira dener...
Etzi, Zine Txiroaren barruan, euskal gazteekiko errepresioa landuko dute Eñaut Tolosa eta Hammudi Al-Rahmounen Hautsitako leihoa dokumentalaren emanaldiarekin. 18:00etan hasiko da proiekzioa, gaztetxean, eta jarraian, solasalditxo bat egingo dute gai ...
Kimche Mapu irrati maputxearekin Elkartasun uhinak besta antolatu dute Antxeta Irratiak, Askapenak eta Lakaxita gaztetxeak, hilaren 24an. Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, “irrati honek eta maputxe herriak oro har pairatutako errepresioa” ezagutzera ematea da bestaren helburua. Hala, irrati maputxeen inguruko dokumental batekin hasiera emango diote elkartasun saioari, arratsaldeko 17:00etan, Lakaxita gaztetxean. Ondoren, maputxe herriari buruzko hitzaldia burutuko dute (18:00). Iluntzean, elkartasun afaria izango da eta eguna bukatzeko Ddik eta Kalandos Koulos taldeen kontzertua ikusi ahal izango da.
Kukai dantza konpainiak antolatuta, Malandain Ballet Biarritzek entsegu publikoa egingo du, asteazkenean, 19:00etan, Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan. Sarrera doan da, baina tokia mugatua denez, joango direnek konfirmatu egin behar dute dant...
Aurtengo Magosto (gaztain denbora, galizieraz) ari dira ospatzen udalerrian, Daniel Castelao Fato Culturalek antolatuta. Ospakizuna atzo hasi zen, Trintxerpeko Karmengo Amaren parrokian egindako galizierazko mezarekin. Gaur arratsaldean, 19:00etatik au...
Luma aldizkariak Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen VI. Txapelketa antolatu du datorren larunbaterako, hilaren 24rako. Ola sagardotegian egingo dute hitz jokoa, eta izena emateko interesa duten lagunek azaroaren 20ra arte aukera izango dute. Iñaki Agirresarobe Luma aldizkariko zuzendariak eta lehiaketako antolatzaileak “hizkuntza langai hartzen duten probak” oso ohikoak ez direla onartu duen arren, Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako hitz gurutzatu zaleak lehiatuko direla jakinarazi du. “Garai argalak bizi baditugu ere, sariak ez dira nolanahikoak izango”, aurreratu du. Hala, lehen saria txapela eta 350 euro izango direla esan du, baina horrez gain, 20. postura arte banatuko ditu sariak Luma-k. Hitzekin jolasean Bi ordu eta erdiko lehiaren ondoren, Ainhoa Arregi bilbotarrak jantzi zuen iaz txapela. Aurten ere parte hartuko du bizkaitarrak baina, “aurkari indartsuak” edukiko dituela adierazi dute. Horiek horrela, parte hartzeko interesa duten lagunek www.xedera.com webgunearen bidez edo 943 63 08 83 telefono zenbakian egin dezakete. Bazkari eta lehiaketarako txartela 25 euro dira.
Datorren astelehenean aurkeztuko die aurrekontu proposamena udal gobernu taldeak gainontzeko talde politikoei, eta gaur PSE-EEk berak eramango duen proposamena aurkeztu du. Horren oinarriak, “lana sortzea eta laguntza sozialak bultzatzea” i...
Irun eta Hondarribiko elkarteak batzen dituen Txingudi Anti Sexista (TAS) plataformak Irungo San Juan plazatik Hondarribiko San Pedro kalera martxa egingo du hilaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean. Gaur goiza “gelditzeko eta urteko balantzea egiteko” probestu dute TASeko ordezkariek, eta mobilizatzeko 224 arrazoi daudela esan dute, horiek baitira aurten bi herrietan “indarkeria matxista” salatu duten emakumeak —208 Irunen eta 16 Hondarribian—. TASekoen ustez biolentzia kasuak orain direnak baino gehiago izango dira, “frogatuta dagoelako krisi garaietan tratu txarrek gora egiten dutela”. Eta salaketa jarri dutenez aparte, “beldurragatik, salatu gabe geratzen direnak” gogoan izan dituzte gaur Irungo San Juan plazan egindako agerraldian. Hain zuzen ere, bertatik, San Juan plazatik, Irun eta Hondarribia lotuko duen martxa abiatuko da hilaren 25ean, 12:00etan. “Ezin gara datu hauekin geldirik geratu”, esan du plataformaren izenean Amaia Oca Bilgune Feministako kideak. “Tratu txarrak jasaten dituztenak pertsonak dira eta pertsona horiek gure elkartasuna behar dute etahorregatik ibnor ezin da bere etxean geldirik geratu”, gaineratu du Ocak. Berarekin batera, Gaurko Andreak elkarteko Berta Susperregik irakurri dute hilaren 25eko martxarako deialdia. Txingudi Anti Sexista honakoek osatzen dute: Uxoak, Gaurko Andreak, Irungo Bilgune Feminista, Emeki Hondarribiko Emakume Taldea, LAB, ELA, CCOO, iasso 2000 auzo elkarteen koordinadora, Lakaxita gaztetxea, Irungo Antifaxistak, Nicolas Gerendiain elkarte errepublikarra, M15M [...]