
Ostegunero moduan, ipuin kontalariak bisitatuko du gaur haurren liburutegia, eta oraingoan, Ilargi betearen ipuinak entzuteko aukera izango da, 18:00etatik 18:45era bitartean. Saio hori 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago.

Errenteria-Oreretako sei gazte espetxeratzear diren honetan, Zine Txiroak gai hori landuko du igande honetako saioan, 18:00etan, gaztetxean. Hautsitako leihoa da aurkeztuko duen lana, eta euskal gazteriak jasaten duen errepresioa landuko dute lanean bertan eta baita horren ondoren izango den solasaldian. Istorioa hiru adin txikikoren atxiloketarekin hasiko da, kale borrokarekin lotura zutelakoan: Aitor, Cesar eta Zunbeltzen. Joaquin Navarro zuzendariaren hausnarketak ere azalduko ditu. Lan hori Eñaut Tolosa beasaindarrak eta Hammudi Al-Rahmoun katalanak zuzendu dute.