Oiartzungo XII. Herri Eskalada Txapelketa jokatuko dute etzi Elorsoron
10:00ak arte da izena emateko tartea; sailkapenak goizean eta finalak arratsaldean jokatuko dituzte 10:00etan hasiko dira Oiartzungo XII. Herri Eskalada Txapelketa jokatzen etzi, Elorsoro kiroldegian. Egun osoko txapelketa antolatu du, beste behin, Giriziaren barruan dagoen Oiartzungo Eskalada Taldeak, udalaren laguntzarekin. Bi zati izango ditu lehiak: sailkapen fasea eta finala. 10:00etan hasiko dira sailkapen fasea jokatzen. Parte hartzaile bakoitzak maila ezberdineko zazpi bideren artean, bi aukeratu behar ditu. Maila bakoitzeko eskalatzaile onenak finalera pasatuko dira. Bost kategoria daude: 18 urtetik gorako gizonak; 18 urtetik gorako emakumeak; 14-17 urteko mutilak; 14-17 urteko neskak, eta 14 urtetik beherakoak. Azken talde horretakoek, berez, ez dute finala jokatzen. Hala ere, epaimahaiak erabaki dezake erakustaldiren bat egitea, antolatzaileen arabera: «Haurren artean maila handiko partaideren bat dagoela ikusten badute epaileek, arratsaldean 14-17 urteko finalean, erakustaldi moduan parte hartzeko aukera emango diote». Finalak jokatzen 16:30etik aurrera hasiko dira. Partaide bakoitzak bere kategoriarako prestatuta dagoen bidea igo beharko du. Maila guztietako kirolariak Antolatzaileek gogorarazi dutenez, maila guztietako eskalatzaileek parte hartzen dute txapelketan, «eta horrek agerian uzten du lehiaren herri izaera». Hala, parte hartu nahi dutenek, izena etzi eman behar dute, 09:00etatik 10:00etara, kiroldegian bertan. Haurrek 5 euro ordaindu behar dituzte parte hartzeko, eta 10 helduek. Hala ere, zalantzaren bat [...]
10:00ak arte da izena emateko tartea; sailkapenak goizean eta finalak arratsaldean jokatuko dituzte
10:00etan hasiko dira Oiartzungo XII. Herri Eskalada Txapelketa jokatzen etzi, Elorsoro kiroldegian. Egun osoko txapelketa antolatu du, beste behin, Giriziaren barruan dagoen Oiartzungo Eskalada Taldeak, udalaren laguntzarekin.
Bi zati izango ditu lehiak: sailkapen fasea eta finala. 10:00etan hasiko dira sailkapen fasea jokatzen. Parte hartzaile bakoitzak maila ezberdineko zazpi bideren artean, bi aukeratu behar ditu. Maila bakoitzeko eskalatzaile onenak finalera pasatuko dira.
Bost kategoria daude: 18 urtetik gorako gizonak; 18 urtetik gorako emakumeak; 14-17 urteko mutilak; 14-17 urteko neskak, eta 14 urtetik beherakoak. Azken talde horretakoek, berez, ez dute finala jokatzen. Hala ere, epaimahaiak erabaki dezake erakustaldiren bat egitea, antolatzaileen arabera: «Haurren artean maila handiko partaideren bat dagoela ikusten badute epaileek, arratsaldean 14-17 urteko finalean, erakustaldi moduan parte hartzeko aukera emango diote».
Finalak jokatzen 16:30etik aurrera hasiko dira. Partaide bakoitzak bere kategoriarako prestatuta dagoen bidea igo beharko du.
Maila guztietako kirolariak
Antolatzaileek gogorarazi dutenez, maila guztietako eskalatzaileek parte hartzen dute txapelketan, «eta horrek agerian uzten du lehiaren herri izaera».
Hala, parte hartu nahi dutenek, izena etzi eman behar dute, 09:00etatik 10:00etara, kiroldegian bertan. Haurrek 5 euro ordaindu behar dituzte parte hartzeko, eta 10 helduek.
Hala ere, zalantzaren bat dutenek, edo informazio gehiago nahi dutenek, eskalada taldearekin jar daitezke harremanetan, girizimendi[abildua]gmail.com helbide elektronikoan.
2000. urtetik
2000. urtean antolatu zuten Oiartzunen lehen aldiz txapelketa. 2006an ezin izan zuten antolatu, eta horregatik da XII.a aurtengoa. Urtez urte parte hartzaile eta ikusle gehiago ditu herri txapelketak. Eskalatzaile askorentzat ohitura bihurtu den lehia da. Oiartzungo Eskalada Taldeak, bestalde, 22 urte daramatza lanean dagoeneko.

