Bitamine Faktoriak Kasual Friday antolatu du bihar arratsaldeko 20:00etik aurrera. Beatriz Churrucaren Agertu Artean desde Arteleku izenburuko erakusketa abiatuko du Faktoriak. Rubio bikotearen musika akustikoak lagunduko du aurkezpena.
Rafa Rueda abeslari eta gitar joleak kontzertua emango du etzi, larunbatarekin, Kabigorri Ateneoan. Emanaldia gaueko 23:00etan hasiko da. Mungiako (Bizkaia) musikaria Pilt taldean jotzen zuenean ezagutzera eman zuen bere burua. Geroztik, hainbat estilo...
Michel Marmier kiropraktikoak Bizkarreko minak saihestu goiburuko hitzaldia emango du heldu den asteko asteartean (hilak 20), Zuloaga Etxean, 18:30an. Antolatzaileek esan dutenez, adin guztientzako hitzaldia da, batez ere bizkarrezurran arazoak dituztenentzat interesgarria: “Hitzaldiaren ardatza bizkarrezurraren arazoen prebentzioa izango litzateke, baina ikutu beharreko gaiak anitzak izan daitezke”, esan dute. Hitzaldian “hiztegi argi eta erreza” erabiliko du Marmierrek eta hiru zatitan banatuko du. Lehen zatian, bizkarrezurraren gaineko kontzeptuak landuko dituzte: anatomia, funtzioak, nerbio sistema eta bizkarrezurraren arteko erlazioa, orno desorekak sartarazitako interferentzi neurologikoen fenomenoak, orno disten endekapena faboratzen duten faktoreak. Bigarren zatian, prebentzioa landuko du eta eguneroko bizimiodurako aholku praktikoak emango ditu. Hirugarren zatian, ondorioetaz ariko da Marmier, eta entzuleen galderei erantzungo die. Marmier Kiropraktikan doktorea da. Floridako (AEB) Unibertsitatean egin zituen ikasketak eta Kiropraktika Zentro bat du Donostian. Berari buruz informazio gehiago ezagutu nahi duenak, saludvertebral.com webgunea bistatu dezake .
Igandeko Irritxoen Egunak biharamun luzea utzi du, kexa ugari izan baitira festaren izaera ulertu ez zelako eta kiroldegian harmailetan zeuden ikusleak ezin izan zutelako kantxara jaitsi, gonbidatuak zeuden tokira. Landare elkartea izan da Irritxoen Egunaren antolatzaile bakarra, eta sortutako zurrumurru horien aurrean adierazi du herritarren kexak entzun eta azalpenak emateko prest dagoela. Herenegun egin zuen agerraldia elkarteko zuzendaritzak. “Ikusten genuen azalpen bat emateko beharra zegoela, nahiz eta gure eskuetatik kanpo dagoen gauza bat izan”, azaldu zuen Arkaitz Tolosa zuzendaritzako kideak. Herritarrek harmailetatik kantxara jaitsi nahi baina ez uztea arrazoitzeko Eusko Jaurlaritzak toki mugarekin jarritako trabak egin ditu erantzule. Lehenik eta behin, 1.200 ikusletara mugatu zuen tokia; alegia, espero baino 400 lagun gutxiagorentzako tokia baimendu zuen. Madrilgo La Arena aretoko gertakarien ondoren, oraindik eta gehiago zorroztuko zutela uste zuen antolakuntzak, baina azkenean, 1.460 lagunentzako tokia baimendu zuen, kantxan 300 lagun soilik egon zitezkeela zehaztuz. Zentzu horretan, zuzendaritzak 300 gonbidatuak kantxan jartzea erabaki zuen, eta gainontzekoak harmailetan. Erabaki horren ostean, zuzendaritzak asmoa zuen emanaldian zehar haurrei jaisten uzteko, baina ezin izan zuen burutu, Jaurlaritzako ikuskatzaileak zorroztasunez jokatu zutelako, eta ekitaldi guztian han egon zirelako. Horrek guraso ugariren haserrea piztu zuen, eta emanaldia eta gero erreklamazio orriak eskatu zituzten. Erreklamazioak udalari ere jarri [...]
Lehen Hezkuntzako Seigarren Mailakoak Arabako Espejon egon dira, «ingelesari bultzada ematen» Elizalde Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Arabako Espejo herrian ingeles barnetegia izan dute, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatu dituen Ingelesean murgiltzeko egonaldien barruan. Programak, ikasleek ikasgelatik kanpoko egoera komunikatiboetan eta ohiko komunikazio harremanetan, atzerriko hizkuntza erabiltzeko aukera izatea du helburu. Ikasleak irakasle natiboen gidaritzapean aritu dira egonaldian zehar, eta elkarren arteko komunikazioa ingelesez izan da erabata, eta motibagarria izan zedin, hainbat ekintza didaktiko antolatu dituzte. Elizaldeko arduradunek nabarmendu dutenez, ingelesaren ezagutza eta erabiltze maila hobetu dituzte ikasleek. Gaur egun atzerriko hizkuntzak jakiteak «berebiziko garrantzia du» Elizalde ikastetxeko arduradunen iritziz. Horregatik, ikastetxean atzerriko hizkuntzen ezagutza sustatu nahi dute.
Hilaren 23an hasiko dira bertsolari gazteen XXI. Xenpelar Sarien kanporaketak, eta aurten, hemezortzi gaztek parte hartuko dute Ereintza elkarteak eta Xenpelar bertso eskolak antolatutako lehiaketan. Hiru kanporaketa izango dira guztira, eta gainontzeko biak azaroaren 30ean (ostirala) eta abenduaren 1ean (larunbata) jokatuko dituzte. Kanporaketa guztiak Xenpelar Etxean izango dira, 19:30ean. Kanporaketa bakoitzean sei bertsolarik parte hartuko dute, eta bakoitzetik bi sailkatuko dira finalera. Hori, hain zuzen, abenduaren 8an (larunbata) izango da Errenteria Hiria Kulturgunean, 18:00etatik aurrera. Ekitaldi berean bi urtero egiten duten lehiaketa irabazi duen bertsolari bat omenduko dute, ohi moduan, eta aurten Xabier Perez Euzkitze-ri egokitu zaio. Bertso eskolaren omenaldi xumea jasoko du, eta bere hainbat bertso entzuteko aukera izango da. Hemezortzi bertsolariak aukeratzerakoan kontuan izan ditu Xenpelar bertso eskolak parekidetasuna eta lurraldetasuna. Hemezortzitik sei izango dira emakumeak, eta Euskal Herriko zenbait txokotatik etorritakoak. Gehienak gipuzkoarrak izango dira, bederatzi, gainontzekoak hiru bizkaitar eta bina nafar, arabar eta lapurtar dira. Etxeko ordezkari bat izango du bertso eskolak: Haritz Casabal pasaiatarra. Xenpelar bertso eskolan ikasia da eta bertako irakaslea, eta aurten, gainera, lehenengo txapela lortu du eskolarentzat: Lizardi Saria. Bertso eskolak aurreratu duenez, leku ezberdinetako, estilo ezberdinetako eta euskalki ezberdinetako jendea aurkitzen saiatu dira, talde anitza lortu eta Euskal Herri osoko bertsolaritza [...]
Luis Mariano Lirika Elkarteak opera emanaldia antolatu du heldu den asteburuan, Amaia KZn. Leoncavalloren Pagliacci eta Mascagniren Cavalleria Rusticana emanaldiak izango dira larunbatean eta igandean, arratsaldeko 19:00etik aurrera. Sarrerak 24 euroan...
Oraindik hilabete pasatxo falta dira Gabonetarako, baina Errenteria-Oreretako kaleak argiekin apaintzen hasi dira. Gaur goizean langile batzuk erdialdeko kaleetan ibili dira argiak jartzen.
EMTE Errenteriako Musika Taldeen Elkartea lanean dabil bere barruan dauden taldeak ezagutarazteko. Helburu horrekin antolatu du etziko kontzertu maratoia ere. Guztira, zortzi talde igoko dira Zumardian jarriko duten oholtzara, eta arratsaldetik gauera,...
Hilaren 24an Gipuzkoar Aurreskuko XXXII. ekitaldia eta Doinu Zahar Txapelketaren VI.a jokatuko dituzte Donibaneko kiroldegian, 19:00etatik aurrera. Lehenengoan parte hartuko duten sei gizonak zein izango diren zehaztuta dago, eta Antxoko Kultur Etxean ...
Bidasoko Kaleratzeei Stop plataformak kontzentrazioa deitu du bihar goizeko 10:00etan, Irungo Epaitegiaren aurrean. Juan Carlos Infanate irundarraren aurkako desjabetze prozesua martxan da dagoeneko eta bihar deklaratzera deitu du epaileak Infante (10:...
Hondarribiko Udaleko Nekazaritza sailak 143.000 euro gastatuko ditu landa eremuko zenbait errepide konpontzen, Gornutz, Arkolla, Zimizarga eta Jaitzubia auzoetan (ikus zein bide diren hondarribia.hitza.info-n). Nekazaritza arloko zinegotzi Gregorio Berrotaranek azaldu duenez “urtero auzo bakoitzeko bide bat berritzen saiatzen gara, egoera okerrenean dagoena”. Udalean nabaritu dute geroz eta gehiago erabiltzen direla auzo-bideak eta, horregatik, aurten ohikoa baino zati luzeagoan lan egiten ari dira: “Orain arte urtero 300-400 metro lineal egiten genituen eta aurten 1,3 kilometro konponduko ditugu”. Porlana edo asfaltoa erabiltzen ari dira. “Gune umeletan gehiago irauten du porlanak”, argitu du Berrotaranek. Berrituko dituzten bideak Bidegurutze-Balantoneatik bidegurutzera. 70 metro. Etxetxiki-bidegurutzetik Lekuona baserrira. 356 metro. Erdikoerrota. 203 metro. Soldadunea. 95 metro. San Telmorako igoera. 535 metro. Besteak. 50 metro.