Durangaldera joango dira Itsastarrak-ekoak
Itsastarrak eta Mendi Zaleak taldeek irteera egingo dute igande honetan. Durangaldera joango dira urteko egutegia bukatzeko asmoz (07:00etan hartuko dute autobusa). Dimatik irtengo dira, Mañaria aldera, eta bidean Leungane eta Mugarra gainak zeharkatu...
Itsastarrak eta Mendi Zaleak taldeek irteera egingo dute igande honetan. Durangaldera joango dira urteko egutegia bukatzeko asmoz (07:00etan hartuko dute autobusa). Dimatik irtengo dira, Mañaria aldera, eta bidean Leungane eta Mugarra gainak zeharkatuko dituzte, baita Baltzolako leizeak ere. Nahi dutenak zuzenean joan daitezke Mañariaraino. Izena emateko: 943 39 07 26, 943 39 60 55 edo 943 29 60 29ra deitu.

