Txingudiko Zerbitzuak-ek Erlea proiektua aurkeztuko du egunotan Bartzelonan garatzen ari den Smart Thinking Congress-en. Mundu osoko Smart Cities —hiri adimentsuak— sareko 300 bat lagun parte hartzen ari dira kongresuan, eta uraren kudeaketaren gainean esperientziak partekatzea eta azken berritasunak aztertzea da bilkuraren helburua. Bidasoko Txingudiko Zerbitzuak erakundeak, Erlea. Uraren kudeaketa eraginkorra txostena aurkeztuko du bertan. “Uraren zikloa modu sakon eta iraunkorrean kudeatzeko orduan nazioarte mailako puntako esperientzia” dela nabarmendu dute. Txostenaren nondik norakoak Erlea. Uraren kudeaketa eraginkorra txostena ur hornidura, saneamendu sareak, hondakinen bilketa eta bide garbiketaren kudeaketa eredu berri bat da. Eredu horretan, arlo guztien kudeaketa bateratua egiten da, eta hori, dagoeneko Irunen eta Hondarribian garatzen ari den kudeaketa sistema da. Zenbait aurrerapeni esker, “hornidura eta saneamendu sareen funtzionamendua denbora errealean eta era zehatzean ezagutzeko aukera ematen du Erleak, eta horri esker, isuriak murriztea eta energia aurreztea lortzen da”, azaldu dute Txingudiko Zerbitzuak-etik.
Santiagotarrak-eko palista gazteenak Bizkaiko eskola arteko txapelketaren bigarren proban lehiatu ziren asteburuan. Haurrek emaitza onak lortu zituzten. Hala, AK1 modalitateko lehen bost postuak Santiagotarrak-entzat izan ziren; Telmo Fernandez lehena izan zen.
Irritxoen Eguna eta gero sortutako ika-mika dela eta, festaren elkarte antolatzaileak, Landarek, herritarren kexak entzuteko eta azalpenak emateko prest agertu da. Landareko zuzendaritzak atzo agerraldia egin zuen, batik bat “azalpen bat emateko ...
Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatuta, artisau gaztari buruzko saioa izango da igandean Arditurriko Interpretazio Zentroan. 11:00etan hasita, Ramon Lizeaga artisauak saio teoriko bat emango du, antzinako eran gazta nola egiten den azalduz. Ondoren, gaz...
Herri musikari lotutako bildumei buruz jardungo dute; parte hartzeko aurrez izena eman behar da Herri Musika Bildumak. Goiburu hori dute 11. Herri Musika Jardunaldiek. Etzi hasi eta igandera arte iraungo dute (egitaraua behean). Aurten jardunaldiei Herri Musika Bildumak izenburua zergatik jarri dieten azaldu dute antolatzaileek: «Izenburuak esaten duen bezala herri musikari lotutako bildumen nondik-norakoak aztertuko dira Soinueneak, Irungo Ikusteko musika-Musica para ver-ekin, Museu del Pueblu d’Asturies-ekin eta Iruñeko Ortzadar Euskal Folklore Elkarteakin elkarlanean antolatutako jardunaldietan». Oiartzungo Udalak eta Eusko Jaurlaritzak babestu dituzte ekimenak. Parte hartzeko interesa dutenek, aurrez izena eman behar dute. Horretarako formularioa Soinuenea Fundazioaren webgunean dago: www.herrimusika.org. Bestalde, herenegun, Jose Luis Loidi eta Lourdes Yarzaren Ikusteko Musika-Entzuteko Artea erakusketa inauguratu zuten. Hilaren 24era arte dago zabalik, 17:00etatik eta 19:30era, udaletxeko areto nagusian. Egitaraua Etzi, hilak 16 19:30ean, udaletxeko areto nagusian. Kepa Ugarte eta Juan Mari Beltranek 2008an egindako HM Txokoa Oiartzunen DVDaren proiekzioa: «Lan horretan irudi eta hotsen bitartez Soinuenearen sorrera, bilakaera eta egungo jardueren aurkezpen orokorra ageri dira». Etzidamu, hilak 17 10:30ean, udaletxeko areto nagusian. Mintegia. 10:30ean: Aurkezpena. 11:00etan: Ikusteko Musika bildumaren historia. Jose Luis Loidi eta Lourdes Yarza. 11:45ean: Xixongo Museoko bilduma. Alfonso Fernandez. 12:45ean: Gure herri musikaren hots eta irudiak-Ortzadar Taldeko Herri Musika Bildumak. Ortzadar [...]
Nafarroa etorbideko Kutxaren bulego baten kontrako erasoa gauzatu dute gaur arratsaldeko 15:00ak aldera. Berri agentziek zabaldu dutenez, “burua estalita zuen lagun batek zerbait jaurti du kutxazainaren aurka”. Suhiltzaileak eta Ertzaintza berehala bertaratu dira eta sutea itzaltzeaz gain, trafikoa eta oinezkoentzako bidea moztu behar izan dituzte. Bestalde, entitate bereko kanpoaldeko kutxazaina bart gauean erretzen saiatu zirela ere adierazi dute berri agentziek, hala ere, ez zen kalterik izan. Aurrezki kutxaren aurkako pintadak ere agertu ziren.
Irungo Udaleko Cristina Labordak eta Pedro Alegrek, Mugikortasun eta Kirol zinegotziak hurrenez hurren, Igande Sasoi ekimena aurkeztu zuten atzo goizean egindako agerraldian. Ekimenaren lehen ekitaldia da, eta familiei eta adin guztietako lagunei zuzenduta dago. Hainbat kiroletan trebatzeko aukera emango diete parte hartzaileei igande goizean, Colon ibilbidean. Horiek horrela, lerro-patinekin eta skatearekin aritzeko aukera edukitzeaz gain, nordic walking izeneko diziplinan ere trebatu ahal izango dira bertaratzen direnak. Bastoi bereziak eta teknika zehatzak erabiliz oinez ibiltzean datza nordic walking delakoak. Era berean, txirrinda jinkana prestatuko dute antolatzaileek. Adin guztietara begira Tokiko gobernuko ordezkariek jakinarazi dutenez, “norberaren abilezia eta baldintza fisikoak edozein direla”, adin guztietako lagunen parte hartzea bultzatu nahi dute. Pedro Alegre zinegotziaren arabera, “igande goiz batean familiei zuzendutako alternatiba bat eskaintzea da helburua”. Hala, lehen ekitaldia ondo ateratzen baldin bada, datorren urtean berriz ere antolatu nahiko luketela azaldu dute ordezkariek. Hala, Igande Sasoi 11:00etan abiatu eta 13:00ak arte luzatuko da Colon ibilbidean. Jardueretan parte hartuko duten erakundeen artean, besteak beste, honakoak daude: Irungo Txirrindulari Elkartea, IM Training, A Rripar Txingudiko Skate Elkartea eta Bera Bera Klubeko lerro-patinatzaileak. Trafiko eta autobus aldaketak Igande Sasoi ekimena medio, udalerriko tokiko gobernuak jakinarazi du Colon ibilbidea erabat itxiko dutela 10:00ak eta 14:00ak artean. Gipuzkoa eta [...]
Duela lau urte hasitako amesgaiztoa laster bukatuko den ala ez jakiteko zain daude Xabier Lujanbio (Errenteria-Orereta, 1986) eta Arkaitz Anza (Errenteria-Orereta, 1986). Espainiako Auzitegi Nazionalak sei urte eta sei urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri dieten herriko sei gazteetako bi dira. Gorenean jarritako helegitearen epaia itxaroten ari dira. 2008an atxilotu zintuzteten Segiko kide izatea egotzita, eta oraindik bukatu ez den prozedura batean sartuta zaudete. Nola baloratzen duzue? Arkaitz Anza: Hasiera batetik komunikabide batzuk sabotajeak egin genituela, eta izugarrizko kale borroka talde bat ginela saldu nahi izan zuten. Gero, ordea, epaiketan zehar ikusi ahal izan da Segiko kide izatea, militantzia politikoa, epaitzen dutela, eta inondik inora ez kale borrokako ekintzak. Argi dago euren helburua zela, prozesua hautsi eta gero, gazteen etorkizuna kolpatzea, eta horrela, eskualdez eskualde sarekadak egiten joan ziren. Egin zituzten hamar atxiloketak aurre ikerketarik gabe izan ziren, eta horren inguruan muntatu zuten operazioa. Hor argi ikusten da bost eguneko inkomunikazio garaia zertarako erabiltzen duten, torturapean euren fartsa horri forma emateko, eta nola probarik ezean erabiltzen dituzten presio eta torturapean sinatuarazi zizkiguten deklarazio eta autoinkulpazioa. Hori da duten froga bakarra. Xabier Lujanbio: Nire ustez sarekada horrekin ez dute lortu bilatzen zutena. Saldu zuten modu batean, baina azkenean ikusi zen gazte [...]
2012-2015 plan estrategikoari buruzko bilerak egiten ari dira egun hauetan, Torrekuan. Bihar, jarduera ekonomikoa (goizez) eta hiri antolamendua, mugikortasuna eta garraioa (arratsaldez) arloetako kideak elkartuko dira. Bilerak irekiak dira, baina part...
UGT eta CCOOk egindako greba orokorraren deialdiarekin bat eginez, gaur, 19:00etan, protesta zaratatsua egingo dute Herriko Plazan. Murrizketen kontra daudela adieraziko dute sukaldeko tresnak astinduz. Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak ere bat egin du d...
Arropa, liburuak, jostailuak, apaingarriak, etxeko tresnak… Egoera onean dauden objetuak erosi, saldu edo trukatzeko dituztenek, larunbatean Zabaltza plazan egingo den Merka2dasoa azokan izango dute horretarako aukera. Txingudiko Zerbitzuak erakundeak antolatzen du, erabilgarriak diren objetuak ahalik eta gehien berrerabiliak izateko. Finean, “gizartea, hondakinen sorrera murrizteko beharraz sentsibilizatzea” nahi du Txinzerrek Irunen zein Hondarribian antolatzen dituen Merka2dasoa azokekin. 2009an egin zuten lehen Merka2dasoa azoka eta ordutik izandako bilakaerarekin pozik daude Txingudiko Zerbitzuak-en: “Oso harrera ona izan du, dagoeneko saltokien eskaerak gainditu egiten baitu eskaintza. Herritarrak animatzen ditugu saltokiak hartzera edo azokara hurbiltzera, oso litekeena baita erabilgarri zaizkien objektuak prezio merkean topatzea”. Denentzat irekia Merkatuan parte hartzea librea da eta berdin berdin parte har dezakete elkarteak zein herritarrak. Izena eman besterik ez dute egin behar, txinzer.com webgunean formularioa beteta. 10:00etatik 14:00etara egongo da irekita azoka. Ohi bezala, tarte horretan saltzen egoterik ez duenak, 09:00etatik 10:00etara eraman behar ditu saldu nahi dituen objetuak, eta antolatzaileek jarriko dituzte salgai. Hori bai, jabeak ordubietan agertu beharko du, saldutakoaren trukean bildutako dirua jasotzeko. Kaleratzeei Stop plataformari laguntza Bidasoko M15 mugimenduak bigarren eskuko azokan parte hartuko duela jakinarazi du medioetara bidalitako prentsa ohar batean. Azokan lortutako irabaziak Bidasoko Kaleratzeei Stop plataformarentzat izango direla adierazi du eta Herri Ekimen [...]