Euskal Herria cuna del Tantra —Euskal Herria Tantraren sehaska— liburua aurkeztu du aste honetan Imanol Bixentek (Irun, 1958). Bilduma osatzen duten lau liburuetatik lehena da, eta bertan, historian zehar emandako migrazioak errepasatzen ditu egileak, tantrara iritsi arte. Izan ere, haren ikerketen arabera, euskal kulturaren eta tantraren artean lotura hertsia dago. Zertan datza lehen liburu honek? Migrazio-genetikaren gainekoa da. Genetikak aplikazio ugari ditu, eta mutazio-genetika horietako bat da. Hori Cro-Magnongo gizakiaren migrazioei aplikatuz gero, migrazio-genetika esaten zaio. Proiektu Genografikoa azken 11 urtean esparru honetan garatu den proiekturik garrantzitsuena da, mundu osoa kontuan hartzen baitu. Spencer Wells estatubatuarrak zuzentzen du proiektua, eta mundu osoko genetistek parte hartu dute, leku guztietako lagunei odola ateratzen eta horien DNAren mutazioak aztertzen. Datu horiei esker, Cro- Magnongo gizakiak kristo aurretik 70.000. urtean Afrika utzi zuenetik migrazio bideak zeintzuk izan ziren jakin dezakegu. Liburua hiru ataletan banatua dago. Bai, lehen atalean informazioa bildu eta laburtu dut. Irakurleak hori jakin behar du bigarren atalera iristen denerako. Glaziazioa, genetika, migrazioak eta glotokronologia lantzen ditut. Azken hori, Morrish Swadeshek 1950. urte inguruan asmatutako ikerketa linguistikorako metodo bat da. Horri esker, estatistika eta matematika ekuazioak erabiliz, hizkuntzen arteko senidetasuna ezagutu daiteke. Era horretan, Swadeshek hizkuntza guztiak 12 taldetan bildu zituen; horien [...]
Jon del Olmo Oiartzungo gazteari Karrera Bukaerako Sarien XXXVI. ekitaldian sarietako bat emango diote. Sari horiek, fakultate edo unibertsitate eskoletako karrera bakoitzeko ikasketa-agiri onena lortu duten gipuzkoar ikasleei ematen dizkiete. Elektron...
Ondas sarien epaimahaiak Jon Sistiaga kazetari irundarra saritu du aste honetan. Telebistako Estaldura Berezi eta Informatiboaren Saria jaso du Sistiagak. Bertan, eguneroko berrietatik kanpo gelditzen diren gaiak lantzen ditu kazetariak. «Era nahiko p...
Pedro Alegre Kirol zinegotziak eta Aitor Leal Comarca Aldea Klubeko kirolariak Hasi korrika ekimena aurkeztu dute gaur goizean. Taldean korrika egitera ateratzea da ekimenaren helburua. Horiek horrela, astean hirutan Dunboako bidegorrian finkatu dute hitzordua eta Lealen gidaritzapean ateratzen dira interesatuak korrika egitera. Ibilbideak 45 minutu eta ordu bete artekoak dira. Izena emateko interesa duten lagunek Hasi korrika ekimenaren weborrian egin dezakete.
Garazi Elortza: Esperientzia Eskolako koordinatzailea. 50 urtetik gorako ikasleekin aritzen da Elortza. Denek, baita berak ere, asko ikasten dute eskoletan, nahiz eta ikasketarik ez izan. Garazi Elortza (Orio, 1977) Esperientzia Eskolako koordinatzailea da. Iaz hasi zen egitasmoarekin Oiartzunen, bi hilabetez. Aurten, ikasturte osokoa izango da eskola. 50 urtetik gorako pertsonek emateko asko dutela argi du, eta Esperientzia Eskolara animatu ditu. Has gaitezen hasieratik. Zer da Esperientzia Eskola? 50 urtetik gorako pertsonentzat prestatutako eskola bat bezalakoa da. Ikasgai batzuk dituzte, eta horietatik zertxobait ikasten dute. Ez da izaten sakontzeko aukerarik, baina ideia bat hartzeko bai. Oiartzunen, bereziki, ikasgaiak ikasleek eurek hautatutakoak dira. Iaz bi hilabeteko hasierako esperientzia izan zenuten. Orduko ikasleek aukeratutako ikasgaiak dira? Bai, hori da. Eta zein dira? Honakoak aukeratu dituzte: musikaren historia, artearen historia, coaching, filosofia, mandalak, memoria tailerra, Euskal Herriko historia, osasun onurak eta prebentzioa… Astean zehar izaten dira eskolak. Bai, hori da. Asteazkenetan elkartzen gara bi orduz, 09:30etik 11:30era, Haurtzaro Ikastolan. Nik koordinatzen ditut, baina astero ezberdinak dira, eta aditu bat etortzen da; irakasleak, psikologoak, fisioterapeutak, musikariak… Gaiaren arabera. Nolakoak izaten dira eskola horiek? Hizlaria etortzen da, eta hitzaldi moduko bat ematen du. Hori entzun ondoren, bakoitzak gai horrekin zerikusia duen bere esperientzia kontatzen du. Pertsona [...]
TrukeAdos Bidasoa aurkeztu zuten ekimeneko kideek atzo iluntzean Kabigorri Ateneoan. Denbora banku bat da ekimena eta pertsonen arteko kolaborazioa bultzatzeko erreminta bat dela azaldu zuten. “Pertsona eta kolektiboen arteko zerbitzuen elkartrukean datza TrukeAdos”, esan zuten. “Gaur egun, diruak ez dauka zentzurik, elkartruke hauetan benetan balio duena denbora da”. Hala, dirua soilik materiala erosteko erabili behar dela azaldu zuten bultzatzaileek eta elkartrukerako erabiliko den neurri bakarra “ordu erdia” izango dela azaldu zuten. “Elkartrukeek ordu beteko iraupena edukiko dute gehienetan, baina hala ere, ordu erdia erabiliko dugu oinarri gisa”. Era horretan, “zerbitzuak, ezagupenak eta aisia” elkartrukatzea da helburua eta bide batez, “pertsonen eta kolektiboen arteko harremanak indartzea” ere bilatzen dute. Funtzionamendua TrukeAdos Bidasoa webgune bat da. Bertan parte hartzeko, komunitateren batean izena eman behar du interesatuak edo bestela, komunitate bat eratu. Soilik horregatik, 10 ordu jasotzen ditu komunitateko kide berriak eta egindako trukeen arabera, orduak gehitzen eta galtzen joaten da. Hortik abiatuta, norberak nahi duen zerbitzua eskaini dezake eta interesatzen zaizkion zerbitzuetara ere jo dezake.
Hezkuntzan egindako murrizketen harira, elkarretaratzea egin zuten atzo Elizalde Herri Eskolako hainbat irakasle eta gurasok. Aurtengo lehena izan zen eta euriak ez zuen lagundu, baina hemendik aurrera hilaren azken ostegunetan elkartzeko asmoa dute, z...
Ekologistak Martxan, Eguzki eta Haritzalde taldeek, inguruko babes gerrikoa ere zabaltzea nahi dute Aiako Harria Parke Naturaleko muga eta inguruko babes gerrikoa zabaltzea nahi dute Ekologistak Martxan, Eguzki eta Haritzalde Naturzaleen Elkartea talde ekologistek. Eta hala eskatu diote Eusko Jaurlaritzari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta inguruko udalei (Irun, Oiartzun, Errenteria, Astigarraga, Donostia eta Hernani). 1995ean izendatu zuten Aiako Harria parke natural. Orduko hartan, talde ekologistek gogorarazi dutenez, hainbat gauza hartu zituzten aintzat izendapena emateko: «Habitat naturalak, fauna, flora, geologia eta paisajea». Izan ere, Aiako Harrian, babesturiko hainbat habitat daude, baita mehatxatutako landare eta fauna espezie ugari ere. Garai hartan, baina, «lur jabetza hartu zen kontuan mugak finkatzeko orduan, lur pribatuak saihestuz». Aiako Harriak 6.913 hektareako azalera du egun, eta horren %80 publikoa da (gainontzekoa pribatua). Muga horiek, «ez dute batere koherentziarik», hiru taldeen iritziz. Kanpoan geratutakoak Ekologistek nabarmendu dute, batetik, hegoaldeko muga (Nafarroarekin muga egiten duena) naturala eta gutxi gorabehera lineala den bitartean, iparraldekoa «labirinto» suertatzen dela. Bestetik, gogorarazi dute, muga horietatik kanpo utzi zituztela hainbat habitat: «Habitat motak ez ziren aintzat hartu, lur eremuaren jabetzak pisu gehiago izan baitzuen. Hala, toki batzuetan babesa eman zaie pistei edo pinu landaketei, kanpoan utziz aldameneko habitatak, hariztiak edo ibar basoak». Baserri eremua ere [...]
Fanderiako auzo elkarteak antolatutako eskualdeko pintura eta marrazki lehiaketako irabazleak aukeratu ditu dagoeneko epaimahaiak. 6-9 urte arteko mailan Paula Sotillosentzat izan da lehenengo saria, eta Haritz Aranbururentzat bigarrena. 10-14 urte art...
Itzatu Antzerki Taldearen Panteras del 69 obra ikusteko aukera izango da bihar, 19:30ean, Errenteria Hiria Kulturgunean. Santiago Moncadaren Entre mujeres lanaren adaptazio bat da, eta garai batean elkarrekin ikasitako emakume batzuen bilera bat kontat...
Irun Zuzenean ekimena musika eskaintza berri batekin itzuliko da asteburu honetan. Horren barruan, Los Straitjackets taldeak kontzertua emango du, Amaia KZn, igandean. Big Sandy eta Pontani Sister taldeak ere agertokian ariko dira talde nagusiaren aurr...
2012ko balantzea egin eta 2013ko aurrekontuak aurkeztuko ditu Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak, ostegunean, 19:00etatik aurrera, Reina aretoan. Herritar guztiei irekia dago ekitaldi hori. Azkenekoz, irailaren 24ean izan ziren aldundiko ordez...
Hondarribiko Bilduren Udal Taldeak udal gobernuaren hizkuntza politika kritikatu du. Bildutik gogorarazi dute udalak 2011-2015 Euskara Biziberritzeko Plan Estrategikoari lotzeko asmo trinkoa erakutsi zuela baina, haien iritziz, “eguneroko kudeaketan Euskarak merezi eta behar duen tratamendua ez du zaintzen”. Koalizioak hainbat adibide jari ditu, hala nola, herritarrei bideraturiko komunikazioetan erdera gailentzen dela, ekaineko Erdi Aroko Azokan euskararen presentzia txikia izan zela edota Portu auzoko obrei buruzko esku orrietan La Marina azaltzen dela: “Hiriko auzo baten izen ofiziala ez da errespetatzen, ‘Portu auzoa’ jarri ordez, ‘La Marina’ agertzen da”. Portuko lanen lehen fasea izan zenean ere ‘La Marina’ jarri zuten errepideko seinaleetan, eta, kritiken ondoren, udalak zuzendu zituen kartelak, eta ‘Portua’ jarri zuen ‘La Marina’-ren ordez. Horretaz guztiaz gain, Euskara Biziberritzeko Plan Estrategikoari “jarraipen eskasa” antzematen diote Bildukoek: “Euskara Batzordeetan aipatzen ez den gaia da eta plan horrek finkatzen dituen helburuak nekez beteko dira lan horri ez bazaio ardura eta kemen berezia ematen”. Horregatik, “herrian euskararen erabilera gero eta eskasagoa” delako, udalari neurriak hartzeko galdegiten diote.
2008ko apirilaren 18an sartu ziren gure etxeetan eta gauez, inpunitate osoz, eraman zizkiguten seme-alabak, zeinengatik bizitza pentsatu gabe emango baikenuke. Euskal Herriko preso politikoen zerrenda luzea osatzera joango diren Oreretako gazteen guras...
Datorren larunbatean, hilaren 17an, Giriziak antolatutako Herri Eskalada Txapelketa jokatuko dute Elorsoroko rokodromoan. Prestakuntza lanak direla eta (bideak muntatu eta desmuntatu behar dituzte), hilaren 25a arte eskalada-murruak ez dira erabilgarri...
Agerraldia egin dute hainbat oiartzuarrek, eta Sortu alderdiaren eratze prozesuaren berri eman dute. Euskal Herriko beste herrietan bezala, Oiartzunen ere hasiko dute prozesu hori. Jakinarazi dutenez, “ezker abertzaleak antolatzeko modu berri bat...
Atzo arratsaldean Kuba izan zuten mintzagai Mikelazulon. Elkartea lepo bete zen Kubaren egungo egoeraren gainean hitz egiteko, eta bertan parte hartu zuten Mariela Castro Raul Castro Kubako presidentearen alabak eta Carlos Tablada Ekonomia Zientzieta...
Erdialdeko denda bateko jabeek HITZA-ri jakinarazi diotenez, herenegun 200 euroko billete faltsu batekin engainatu zituzten dendan. Ez da lehen aldia halakorik gertatzen dela, Iztietan ere saiatu direla jakinarazi baitiote HITZA-ri.
Telleri Alde ikastetxeak, hilabetero moduan bidezko merkataritzako postua jarriko du Xabier Olaskoaga plazan. Bihar goizean zehar egongo da jarrita, 10:00etatik 14:00etara.