Irrien Lagunen egitasmoan, parte hartze prozesua hasiko dute haurrekin
Oiartzungo Irrien Lagunek haurrekin hiru saioko parte hartze prozesua antolatu dute, Oiartzungo haurrek zer nolako aisia nahi duten jakiteko. Dagoeneko 150 haurrek izena eman dute. Saioak hiru larunbatetan egingo dira, 17:00etan: bihar, 17an eta 24an. ...
Oiartzungo Irrien Lagunek haurrekin hiru saioko parte hartze prozesua antolatu dute, Oiartzungo haurrek zer nolako aisia nahi duten jakiteko.
Dagoeneko 150 haurrek izena eman dute. Saioak hiru larunbatetan egingo dira, 17:00etan: bihar, 17an eta 24an. Txikienak (5 urtekoak) Manuel Lekuona Bibliotekan elkartuko dira; LH 1. eta 2. mailakoak, Haurtzaro Ikastolan; LH 3. eta 4. mailakoak Abaraxka ludotekan, eta LH 5. eta 6. mailakoak udaletxeko areto nagusian.
Abenduaren 2an, berriz, Elorsoro kiroldegian Irrien Lagunen jaialdia izango da.

