
Partida askotako asteburua izango da Fanderiako pilotalekuan, ohiko partidez gain, igandean, Gipuzkoako pala motzeko finalak jokatuko baitituzte, 09:30etik aurrera. Lau partida jokatuko dituzte. Lehenengoa, 22 urtez azpiko larruzko paletan: Oiangu, Lan...

Goxodenda tabernako Carlos Nuez eta David de la Calle sukaldariek bigarren postua lortu zuten atzo Valladoliden egin den 2012ko Espainiako Pintxo Txapelketan, Paella, paella gozoa (Paella, dulce paella) pintxoarekin. Sarien banaketa eta gero oso kontent zeuden biak: ”Sekulako poza da. Denbora luzez aritu gara pintxo hau sortzen, bere kontzepzioan, detaile guztietan… Gure lantokiaren historia islatzen du, goxokidenda izatetik jatetxea izatera pasatu baitzen”. Pintxo berberarekin Euskal Herriko Pintxo Txapelketan parte hartu zuten Nuez eta Dela Callek, baina ez zuten saririk jaso. “Ezin izan ginen Euskal Herriko Txapelketako finalean sartu baina konfiantza handia genuen gure pintxoan, eta eta lortutako saria oso garrantzitsua da guretzat”. Gran Sol jatetxeko ordezkariak ere izan dira Valladoiliden, Nekane Muñoz eta Txemi Artola. Ez zuten saririk jaso, baina pozik zeuden Hondarribiko beste ordezkariek bigarren postua lortu zutelako. “Berriro Hondarribia gastronomiaren gailurrean dago eta hori oso inportantea da”, esan zuten. Lehen saria, Madrilera Txapelketako irabazlea Neilton Marcelino de Olivera izan zen, Madrileko Baby Beef Rubaiyat jatetxekoa. Pan, queso y vino (Ogia, gazta eta ardoa) pintxoarekin parte hartu zuen De Oliverak. Bigarren lekuan, Goxodendakoekin batera, Cangas de Narcea herriko (Asturias) Blanco jatetxeko Pepe Ron geratu zen, Meji-blanco 2012 pintxoarekin.

Christian Vidal Therion taldeko gitarrajole argentinarrak gitarra clinic bat eskainiko du larunbat arratsaldean Trintxerpeko Alkateordetzan. 17:30ean hasiko da saioa, eta hamar euroko kostua izango du. Clinic bat aditu batek metodo eta teknikei buruz e...

Presoen eskubideen aldarria Behobia-Donostia lasterketan izango da. Horrela, Trintxerpeko Dax tabernaren parean zita jarri dute, 10:30ean. Lasterketa pasatu arte iraungo du elkarretaratzeak.

Larunbatean programazio berria aurkeztuko du Zintzilik irratia, eta horretarako, irratsaio berezia egingo du, 18:00etatik aurrera. Bi orduko iraupena izango du, eta denboraldiko saio zahar eta berriak jakinaraziko dituzte, eta baita aurtengo kolaboratz...

Alde Zaharreko eta Portu auzoko puntu ilunak zehaztu eta gero, leku horiek bisitatuko dituzte berriro, iluntzetan, emakumeentzat seguruak ez diren lekuak beste ikuspegi batetik aztertzeko. Portuko ibilbidea egingo dute lehenik. Gaur egingo dute, 18:00etan Emeki elkartetik abiatuta. Emeki elkartetik gogorarazi dute Hiri Debekatuaren Mapa tailer irekia dela eta dei egin diete herritarrei parte hartzeko. Orain arte egindako bi ibilbideetan bezala, gaur ere Murgibe enpresako teknikarien laguntza izango dute.

Egunotan mendiko auzoetako bide bazterrak garbitzen ari dira udala eta Behemendi Landa Garapenerako Elkartea. Guztira 70 kilometro inguru dira garbituko dituztenak, Arkoll, Zimizarga, Akartegi, Gornutz eta Jaitzubia auzoetan. Gregorio Berrotaran Hondar...

Hilaren 10ean Baionan egingo den preso eta iheslarien aldeko manifestazio nazionalera joateko autobusak jarriko ditu Hondarribiko ezker abertzaleak. 14:30ean irtengo dira Miramarretik, eta buelta 19:00etan izango da, gutxi gorabehera. Izena eman nahi d...

Herenegun egin zuen lehenbiziko bilera Ingurumen Aholku Kontseilutik sortu den Hondakinen Batzordeak. Udalak jakinarazi duenez, lehen bilera horretan, “askotariko adin, iritzi eta auzotako pertsonak” elkartu ziren Merkatuzarren. Udalaren ar...

David de la Callerekin bikote eginez, Espainiako Pintxo Txapelketako bigarren saria lortu du Carlos Nuez Goxodendako sukaldariak Valladoliden, Paella, dulce paella pintxoarekin. Pozik sariarekin? Bai, oso. Pintxoa sortu genuenean oso gustura geratu ginen, konfiantza handia genuen pintxoarekin eta orain saria iritsi zaigu. Euskal Herrikoarekin alderatuta, nolakoa da Espainiako Txapelketa? Euskal Herrikoan hiru aldiz egin behar duzu pintxoa, bi aldiz kanporaketetan eta, finalera iritsiz gero, beste behin. Espainiakoan behin prestatu behar duzu eta, listo, lasai geratzen zara. Maila handiko pintxoak izan al dira? Bai, maila handia izan da. Txapelketa honen berezitasuna zera da, bizpahiru mokadutxoetan jan daitekeen pintxoa baloratzen dutela, eskuekin hartu daitekeena, pintxo handiagoak baztertuz. Gurea oso landua da, baina txikia eta jaten erraza, eta epaimahaiak hori baloratu duela uste dugu. Pintxo kontzeptuala da zuena, goxokidendak jatetxe izan arte izan duen bilakaerari omenaldia… Guretzat inportantea da hori nabarmentzea, kontzeptoa. Orain jatetxea dena goxotegia izan zen hasieran eta ondoren taberna, jatetxea baino lehenago. Horregatik pintxoa hiru keinuz osatuta dago: erroskila, kafea eta paella mokadutxoa. Hilabeteak behar izan genituen pintxoa prestatzeko; holako gauzak ezin dira azken momentuan prestatu. Zer diote bezeroek? Asko gustatzen zaie. Davidek [De la Calle] dio sukaldaritza ona edo txarra dela, ez dagoela erdiko biderik. Pintxoa ona bada denei [...]

Fanderiako auzo elkarteak antolatutako eskualdeko pintura eta marrazki lehiaketako irabazleak aukeratu ditu dagoeneko epaimahaiak. 6-9 urte arteko mailan Paula Sotillosentzat izan da lehenengo saria, eta Haritz Aranbururentzat bigarrena. 10-14 urte art...

Itzatu antzerki talde errenteriarrak Panteras del 69 antzezlana aurkeztuko du etzi, 19:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. Santiago Moncadaren Entre mujeres antzezlanaren egokitzapen bat da, eta antzinako ikasle izan ziren emakumeen topake...

Metalezko haize musika tresnak garbitzen eta mantentzen ikasteko tailerra eskainiko du Ramon Vega Oterok datoren astelehenean, hilaren 12an. Musika Eskolako entsegu aretoan izango da, (103 gela, lehen solairuan), 19:30etik hasita. Musika Eskolatik esan...

Joan den asteburuan XXI. Ama Guadalupekoa Nazioarteko Judo Txapelketa egin zuten Jostaldi pilotalekuan. Kadete Mailako Kopako proba zen, Euskal Herrian egiten den bakarra. Guztira, hainbat herrialdeetako (Euskal Herria, Kataluinia, Espainia, Portugal, Italia, Frantzia, Moldabia eta Bulgaria) 360 kirolari elkartu ziren eta publikoak erantzun bikaina eman zuen, kiroldegiko harmailak goraino betez. Konpetizioari dagokionez, etxeko judokek maila ona erakutsi zuten: Amets Sarasuak urrezko domina lortu zuen —lezoarra da baina Ama Guadalupekoan entrenatzen da—, Lidia Yarzak, Nekane Quiñonesek eta Iker Otegik zilarra, eta Maialen Ramos gazteak brontzezkoa. Andoni Gorrotxategik eta Martxel Eizagirrek bosgarren postuan bukatu zuten eta, horrekin, beraiek ere kadeteen rankinerako puntuak pilatu zituzten. Nazioarteko saioak Txapelketa probestuz, Frantzia, Moldabia, Bulgaria eta Tenerifetik etorritako kirolariek Ama Guadalupekoa taldeko instalazioetan entrenatu ziren joan den astean. Hondarribiko klubetik adierazi dutenez, “entrenamendu hauek oso baliagarriak izaten dira hondarribiarren lehiatze maila handitzeko”.

Antxoko Basari Elkarteak Asteburu Mikologikoa antolatu du etzi eta igandea bitartean. Ekimenaren XII. ekitaldia izango da egingo dutena. Larunbat goizean perretxikoak hartu beharko dituzte parte hartzaileek (taldeetan edo banaka har daiteke parte). Jasotakoak Antxoko Azokara eraman beharko dituzte 13:00etatik 14:00etara bitartean. Elkarteak jakinarazi duenez, nahi duten guztiek har dezake parte bertan, ez da elkarteko kide izan behar nahi eta nahi ez. Natura errespetatu Basarik parte hartzaileei eskatu die “naturarekiko begirunea” edukitzeko. Horrela, antolatzaileek nahi dute Azokara ahalik eta espezie gehien eraman daitezen, “baina betiere, ale bat espezie bakoitzeko”, hori bai, jangarriak ez badira; bestela espezie bakoitzetik bat baino gehiago eramatea gomendatzen dute, “igandean banatuko diren pintxoetarako ahalik eta gehien edukitzeko”. Perretxiko txikienentzako “ontzi egokiak” eramatea gomendatzen du Basarik, handiek ez zapaltzeko. Bildu ostean, sailkapena egingo dute arratsaldean, Aranzadi zientzia elkarteko hainbat kidek lagunduta. Sailkapen hori ikustera edonor joan daitekeela adierazi dute antolatzaileek. Hori guztia larunbatari dagokionez. Igandean, berriz, erakusketa egingo dute Gure Zumardian. Horrez gain, perretxikoekin egindako pintxoak banatuko dituzte Basari elkartean. Onddo sorta ederrena eramaten duenari saria emango diote Gure Zumardian, 13:30etik aurrera.

Usurbil Judo Taldean ari den Xabier Cazorla lezoarrak urrezko domina lortu zuen asteburuan Hondarribian egin zen 17 urtez azpiko Espainiako Kopan. Azken konbatearen ondoren oso pozik agertu zen lezoarra, lehen aldiz igo baita Espainiako rankinerako pu...

Hilaren 25ean elkartasun bazkaria egingo dute Klink Elkartean, Kalean Kantuz ekitaldiaren ondoren. Bertan bazkaldu nahi duenak Kai Alde goxodendan edo Alzaga Urdaiazpikoak saltokian eros ditzake txartelak, 20 euroan. Pertsona bakoitzeko Klinkek 10 euro...

Hondarribia Arraun Elkarteak leku berria izango du ontziak gordetzeko. Joan den asteko osoko bilkuran udalak erabaki zuen Iridoy ontziolaren lokala alokatzea, eta egun arraun elkarteak okupatzen duen lokaleko jabeekin kontratua ez luzatzea. PSE-EE abstenitu egin zen, eta gainontzeko udal taldeek (EAJ, Bildu, Hamaikabat eta PP), alde bozkatu zuten. Lokal berria «handiagoa, merkeagoa eta erosoagoa» dela baieztatu zuen gobernu taldeak. Eraikin berriaren azalera 600 metro koadrokoa da, 275 metro koadroko solairuartea du, eta kanpoaldean beste 875 metro koadroko eremua du. Aitor Kerejeta alkateak azaldu zuenez, «arraun elkartearentzat leku paregabea da, eta udalarentzako oraingoa baino merkeagoa». Izan ere, egun 3.584 euro ordaintzen baditu hilero, lokal berriaren alokairua 2.500 eurokoa izango da. Hil honetan sinatuko duten kontratua zazpi urte artekoa da, eta udalak eraikina erosteko aukera izango du, milioi bat euroan, salmenta aukera gauzatu arte alokairuagatik ordaindutako dirua kenduta. Oposizioko talde nagusiak, Bilduk, alde bozkatu zuen, baina Ibai Labaien bozeramailearen esanetan, «zapore gazi-gozoarekin» egin zuten hori. «Guretzat gai interesgarria izan zitekeen, baina beste behin hutsuneak daude proposamenean». Hainbat gabezia aipatu zituen Labaienek, besteak beste, udal arkitektoaren txostena falta zela. Alkateak emandako azalpenek ez zituen Bildukoak asebete, baina alde bozkatzea erabaki zuten azkenean. Bilduk eraikin berrirako kirol plangintza osatuago bat galdegin zuen, biltegi hutsa [...]