Hilaren 25ean bazkaria egingo dute Klink-en, langabetuen alde dirua biltzeko
Hilaren 25ean elkartasun bazkaria egingo dute Klink Elkartean, Kalean Kantuz ekitaldiaren ondoren. Bertan bazkaldu nahi duenak Kai Alde goxodendan edo Alzaga Urdaiazpikoak saltokian eros ditzake txartelak, 20 euroan. Pertsona bakoitzeko Klinkek 10 euro...
Hilaren 25ean elkartasun bazkaria egingo dute Klink Elkartean, Kalean Kantuz ekitaldiaren ondoren. Bertan bazkaldu nahi duenak Kai Alde goxodendan edo Alzaga Urdaiazpikoak saltokian eros ditzake txartelak, 20 euroan. Pertsona bakoitzeko Klinkek 10 euro emango dizkio Caritas erakundeari, langabetuen alde egiten ari den kanpainarako.
“Bazkarira 100 lagun etortzea espero dugu, horrela, Caritasi 1.000 euro eman ahal izango dizkiogu”, esan du Josema Nogerasek, Klink Elkartetik.
Hilero, Damarritik abiatuta
Hileko azken igandetan antolatzen dute Kalean Kantuz, Udaleko Euskara zerbitzuaren laguntzarekin. Elkartzen direnek, euskal abesti tradizionalak abesten dituzte eta antolatzaileek kopiak banatzen dituzte, abesti behar dituzten doinuekin. Hasiera batean San Pedro kalean elkartzen ziren, baina duela hil batzuetatik Damarri plazan hasten dira abesten, Zumardiaren parean.

