Manex Urtasun irundarra Floridako Dania Jai Alai pilotalekuan egindako zesta punta binakako txapelketako bigarren atzelari onena izan da. Urtasunek 23 garaipen edo kiniela eskuratu ditu udako denboraldik iraun bitartean; maiatzean hasi eta iragan astean bukatu zen denboraldia, hain zuzen. Irundarrak azken partidara arte postu horretako lehen saria irabazteko aukera eduki zuen arren, azkenean bigarrena izan zen sailkapen horretan. Gotzon Enbil zumaiarrak eskuratu zuen lehenengo postua, baina hala ere, Urtasunek goi mailako pelotaria dela erakutsi du Floridako Dania Jai Alaien. Dania Jai Alai pilotalekua Miami hiritik hogei bat minutura dago. Urtasunek 2007. urtean erabaki zuen Ameriketako Estatu Batuetara joatea, eta Donibane-Lohizuneko pilotalekuan ikasitakoa bertan erakustera. Hala, Daniako koadroa osatzen duten 36 pilotarien artean txoko bat lortu du irundarrak.
Martindozenea gaztelekuak urte bukaera arteko jarduerak jakinarazi ditu aste honetan. Jarduerak 13 eta 25 urte arteko gazteei zuzenduta daude. Izena emateko epea ireki dute jada Martindozenea gaztelekuan eta Igazte bulegoan. Aurkeztutako jardueren arte...
Oiartzungo Zukgua prozesuaren bigarren atala hasiko dute etzi. Euskal Herriko ziklo politikoaz hausnartuko dute gazteek. Bestalde, lehen ataleko ponentzian Euskal Herriko herrietan egin dituzten emendakinak bozkatuko dituzte. Horretarako asanblada egin...
Dantzaz konpainiak Arte-an dantzaldia emango du larunbatean, Amaia KZn. Emanaldia arratsaldeko 20:00etan abiatuko da eta sarrerak 6,60 euroan salgai jarriko dira. Filgi Claverieren zuzendaritzapean ariko da konpainia. Dantzariak: Ane Anza Mendizabal, Emmanuel Dobby, Nuria Gimenez, Anna Jirmanová, Patricia Langa, Hugo Mercier, Guillermo Millán, Daniel Navarro eta Marina Scotto.
Etzi da irteeran parte hartzeko izena emateko azken eguna; goizetan pasatu behar da Gazte Izanak-en egoitzatik Gazte Izanak elkarteak erretiratuentzako irteera antolatu du hilaren 21erako. Arantzazura joango dira, 09:00etan ikastolatik aterata. Arantza...
Kontseiluaren Euskaraz Bizi Nahi Dut kanpainarekin batera, hainbat ekintzaz gain, leloa irudi gisa hartuta kamiseta atera zuten, eta agortu egin zen. Orain, baina, Lezoko Oroitzene, Oreretako Xenpelar eta Oiartzungo Intxixu AEK-ko euskaltegietan salgai...
Meatzaritza, basogintza eta abeltzaintza landuko dituzte parte hartzen dutenek, Alvaro Aragon historialariarekin Etzirako, Aiako Harria Parke Naturalean zehar bisita gidatu berezia antolatu dute, Aiako Harriko Altxor Historikoak: meatzaritza, basogintz...
Hilabetero moduan, Udal Txistulari Banda kaleak alaitzen ibiliko da igande honetan. Oraingoan Gabierrota eta Fanderiako kalean zeharkatuko ditu igande goizean. Xabier Vesgak zuzenduko ditu txistulariak, eta hainbat herri doinu joko dituzte.
Oiartzungo Irrien Lagunek haurrekin hiru saioko parte-hartzea prozesua antolatu dute, Oiartzungo haurrek zer nolako aisia nahi duten jakiteko. Jolasen, dantza eta kantuen bidez, eskalatuz… herria nola ikusten duten adieraziko dute bost eta 12 urte ar...
Beste aste batez Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak bilera eguna aldatu du astelehenetik ostiralera, “jende gehiago animatzeko asmoz”. Aste honetako bilera, beraz, bihar izango da, 19:00etan, Errenteria-Oreretako Herriko Enparantzan. Langabezi...
Fortuna Kirol Elkarteak antolatutako Behobia-Donostia hogei kilometroko maratoi erdia igande honetan izango da. 25.500 lagunek parte hartuko dute lasterketako kategoria guztietan. Elbarriak goizeko 10:00etan abiatuko dira; patinatzaileak 10:10ean, et...
Abaraxka ludotekan kazetaritza tailerra egingo dute bihar arratsaldean, 16:30etik 19:30era. Kazetariak bezala lanean ariko dira bazkideak, monitoreekin batera.
Eskola Pilota jardunaldia egingo dute etzi, Haurtzaro eta Elizaldeko pilotalekuetan, 16:00etatik aurrera. Gainontzeko kirolariek ezingo dituzte erabili frontoiak tarte horretan.
Gure herriko sei gazte espetxeratzeko arriskuan daude. Azken hamabost urteetan euskal herritar askoren aurkako salbuespen politikaren ondorioz daude egoera larri horretan. Joan den urtean epaituak izan ziren, eta sei urte inguruko kartzela zigorra ezarri zieten epaileek, gazte erakunde independentista bateko kideak izateagatik. Hain zuzen ere, zilegia ez ezik, legezkoa izan beharko lukeen jarduera politiko batengatik. Euskal Herrian benetako bake agertokia eta irtenbide demokratikoa lortzeko urratsak ematen ari diren garai honetan, gobernu espainiarrak eta gobernu frantsesak prozesu honen aurkako ekintza errepresiboak bultzatzen dituzte. Euskal Herriko herritarren eta erakunde politiko, sindikal eta sozial gehienek ez dute jokaera hori ulertzen, ezta harekin bat etorri ere. Oso larria da sei gazte hauek sei urteko espetxealdiaz zigortzea bere jarduera politikoagatik, eta edozein unetan beren etxetik eraman ditzakete, haien familiatik eta lagunartetik urrun. Hala ere, ez dugu salaketa hutsa egin nahi. Pauso bat haratago eman nahi dugu. Bidegabekeria honen aurrean, herritar guztien, jendarte osoaren babesa bilatu nahi dugu, ideiak eta proiektu politikoez gain, eskubide guztiak pertsona eta proiektu guztientzat izan behar direla uste baitugu. Madrilgo gobernua herritarren eskubide zibil eta politikoak etengabe ari da erasotzen une honetan eta eskubideen defentsan indarrak metatu behar ditugu, gobernua geldiaraziko badugu. Beraz, ezinbestekoa iruditzen zaigu gazte hauekiko elkartasun handiena lortzea, [...]
Urtero bezala, ikasturte honetan ere larunbatero Truk Txapelketa egingo dute Altzibarko Esku Garbia elkartean. Etzi izango da lehen saioa, 16:30ean.
Dantzazaleek Malandain Ballet Biarritzen entsegu publikoan parte hartzeko aukera izango dute, hilaren 21ean (asteazkena), 19:00etan, kulturguneko entsegu gelan, bigarren solairuan. Ekitaldia doan da, baina sarrera mugatua denez, aurretik asistentzia ko...
Zure Abenturaren Bila programaren saio berri bat izango da gaur arratsaldean, Amaia KZn (19:30). Oraingoan, Descenso del Nilo azul en Etiopía —Nilo urdinaren jaitsiera Etiopian— ikus-entzunezko lana aurkeztuko du Carlos Escribano jaitsierako parte hartzaileak. 2009. urteko azaroan Alex Ruiz nafarrak, Raul Morales granadarrak, Patxi Martinez de Maturana gasteiztarrak eta Carlos Escribano bergararrak osatutako piraguista taldeak Etiopiako lurrak zeharkatzen dituen Nilo Urdinaren lehen 600 kilometroen jaitsiera burutu zuten. Amaian proiektatuko duten ikus-entzunezkoak lau piraguisten jaitsiera irudietan biltzen du, eta piraguatik bertatik grabatuta dago. Etiopiako lurretan jaiotzen da Nilo Urdina ibaia, eta Sudanen segitzen du bere ibilbidea Khartum hiriburura iritsi arte. Bertan, Nilo Txuriarekin elkartzen da, Nilo ibaia osatzeko.
Igande honetan Behobia-Donostia maratoi erdia Pasaiatik igaroko da, eta horregatik, bide mozketak egingo dituzte Trintxerpe eta San Pedron. 10:30etik 14:30era bitartean zirkulazioa mugatu egingo da Euskadi etorbidean. Trintxerpera eta San Pedrora sartu...
Lehen aldiz egingo dute hilaren 24an Bizilagunak ekimena. Europan urteak dira egiten dutela, eta aurten Gipuzkoan ere egingo dituzte bertako eta etorkinen arteko bazkariak, baita eskualdean ere, SOS Arrazakeriaren eskutik. Bizilagunak ekimenak “espazio bat” izan nahi du, “bertakoak eta etorkinak hobeto ezagutzeko”. Herenegun aurkeztu zuten ekimena Gerardo Carrere SOS Arrazakeriako kideak eta Ainitze Zabala dinamizatzaileak. Ekimen horretan ere ez zen falta izan bazkarian parte hartuko duen ordezkari bat: Lofti Boussouf. Jatorriz marokoarra da Boussouf, baina aspalditxotik bizi da Errenteria-Oreretan. Boussoufen iritziz, ekimen horrek bertako eta etorkinen arteko “izotzaldia urtzeko” balioko du: “Askotan galdera asko sortzen dira, baina ez da horiei erantzuteko aukerarik izaten”. Boussoufekin batera parte hartuko dute eskualdeko hainbat aurpegi ezagunek, euren familiarekin batera: Julen Mendoza Errenteriako alkateak, Xabier Pombo Pasaiako Ezker Anitzako zinegotziak eta Sorkun Rubio abeslariak. Prozesu guztian zehar dinamizatzaile baten laguntza izango dute, baita bazkarian zehar ere. Berak egingo ditu aurkezpenak egun horretan, eta behin lotsak kendu ostean, lanaz, ohiturez, egunerokotasunaz, arazoez eta beste zenbait gaiez hitz egitea da asmoa. Estereotipoak hautsiz Azken finean, iniziatiba horren helburu nagusia, “zuzeneko ezagutzaren bidez estereotipoak haustea da”, Carrerek azaldu duenez. Oraingoz, 60 bazkari egingo dituzte Gipuzkoan, horietatik hamabi eskualdean. Txekia, Eslovakia, Malta, Portugal, Italia, Hungaria eta Belgikan ere egingo [...]
Eskualdeko ikasleen erdia da kopuru hori; nesken parte hartzea ere goraka doa pixkanaka Oarsoaldeko lau udalek, 2012-2013 ikasturteko Eskola Kirolaren datu esanguratsuenak ezagutarazi dituzte. Horien artean nabarmenena honakoa da: eskualdeko lau herrietako ikastetxeetan 8-12 urteko 2.695 ikasle daude, eta horietatik ia erdiak egiten dute Eskola Kirola, 1.305ek. Ikasle horiek, 119 taldetan banatuta aritzen dira kirolean. Horietatik 64 Errenteria-Oreretakoak dira, 24 Oiartzungoak, 17 Pasaiakoak eta 14 Lezokoak. Horiek denak gidatzeko, 82 entrenatzaile ari dira lanean. Udalek nabarmendu dutenez, nesken parte hartzea «poliki bada ere», goraka doa urtez urte. Neska ikasleen%34,26k parte hartzen du Eskola Kirolean. Mutilen artean, berriz, datu hori %62,05ekoa da. Eskualdeko lau udalek nabarmendu dutenez, datu horiek argi uzten dute Eskola Kirola dela ikasleek eskolaz kanpo egiten duten jarduera nagusia. Udalek 14 urte inguru daramate Eskola Kirolaren kalitatea hobetzeko lanean: «Kirol eta euskara teknikarien lan mahai batek, Eskola Kiroleko koordinatzaileen bitartez gidatutako lanari esker, entrenatzaileen kirol prestakuntza eta euskararen ezagutza eta erabilera ahalbidetzen ari dira gaur egun».