
Itsas Solasaldiak ekimenaren saio bat egingo dute bihar arratsaldean Mater itsasuntzi museoan. Horrela, Rene Quinton ikerlariaren lana aztertuko dute, zehazki itsasoko uraren propietate osasuntsuen gainean egindakoa. Hitzaldia 19:30ean hasiko da.

Zure abenturaren bila programaren saio berri bat proiektatuko dute bihar, Amaia KZn. Oraingoan, Descenso del Nilo azul en Etiopia –Nilo urdinaren jaitsiera Etiopian– ikus-entzunezko lana aurkeztuko du Carlos Escribanok. Emanaldia 19:30ean hasiko da...

Larunbat arratsaldean manifestazioa egingo dute Baionan, Hurbildu bakera lelopean, euskal presoen eskubideen alde. Horretarako, autobusak irtengo dira Pasaiatik. Lau barrutietan eman daiteke izena: Antxon, Leunda eta Mimos tabernetan; Antxetan San Pedr...

Duela hilabete bat jakin ahal izan genuen Pasaia zela Gipuzkoako herri guztien artean per capita errenta txikiena duena, alegia, Gipuzkoako herririk pobreena. Hori horrela izanik harridura eta haserrea sorrarazi zizkidan jakiteak azken udalbatzarrean udal tasak % 8 eta 15 artean igotzea onartu zutela. Are haserretuago kontutan izanda gure eskualdeko beste udaletan ezarri dituzten igoerak zenbatekoak izan diren jakinda: Errenterian %3, eta Oiartzunen zergak %2,4 eta tasak %3,4. Alde nabarmena, alajaina! Bat-batean gogora etorri zitzaidan Europak erreskatatu berri dituen Greziako eta Portugaleko gobernuek krisialdiari aurre egiteko hartutako doitasun neurriak, izan ere, gure udalaren antzera bi herrialde hauek neurriz kanpoko zerga igoerak ezarri dizkiete euren herritarrei. Agerian utzi digu honek ezkerreko alderdi bat agintera iristen denean eskumako alderdien politika berbera hartzen duela ekonomia arloan. Nago, krisialdi latz honen testuinguruan berdin egingo zukeela Margaret Thatcherek agintean jarraitu izan balu: lehenik eta behin zergak eta tasak modu basatian igoko zituzkeen, horren jarraian ekingo ziokeen bestelako murrizketei. Hori da, laburtuta, neoliberalen formula krisialdiari aurre egiteko. Ez nuen uste Bildukoek, ezkerreko alderdia izanik, eta bere burua langile eta jende apalaren ordezkaritzat duenak horrela jokatuko zuenik, ez dakit ez ote zaien idortu beren sentiberatasuna krisia gehien astintzen duen herritarrekiko? Gero sinestaraziko digute behartuta egon omen direla neurri [...]

Udalak abenduaren 21eko San Tomas Egunari begira postua jartzeko asmoa dutenei jakinarazi die hilaren 16ra arte dagoela epea postua jartzeko eskaerak aurkezteko. Eskaera horiek udaletxean aurkeztu behar dira, erregistro orokorrean, baina horiek jasotze...

Hilaren 11n, igandearekin, brokante eta bilduma zaleak elkartuko dira Minatera kalean (Kirol kaian), 10:00etatik 14:00etara, erosi, saldu eta trukatzeko. Hileko lehen eta bigarren igandean jartzen dute bilduma eta brokante azoka, eta gainontzeko bi iga...

Zuloaga eta Itsasargi kaleetan egiten ari diren lanen harira, datozen bi asteetan ezingo da Arrantzale Auzora ibilgailuz sartu. San Pedro kale bukaera eta Zuloaga arteko loturan dabiltza langileak, zati horretako kanalizazioak aldatzen. Horregatik, Arr...

Urtero, azaroaren 1ean, ezker abertzaleak 1936ko gerran frankistek hildako gudariei eta oiartzuarrei lore eskaintza egin ohi die kanposantuan, gudarien omenez eraikitako monumentuan. Joan den ostegunean ere hala egin zuten. Ordukoa da irudia. Bertan ik...

Bi aste pasatu dira Arrandegi kaleko hogei bizilagun etxetik atera behar izan zituztela, luizi bat dela eta. Horren harira, Pasaiako Udalak Mendiola mendi hegaleko egoera zein den jakinarazi du. Horrela, bertako auzokideak etxera bueltatzeko momentua a...

Nafarroa Beherean ibiliko dira Urdaburu elkarteko mendizaleak hilaren 17an (larunbatean). Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroaren 5.etaparekin jarraituko dute, horrenbestez, eta Surzaiko lepotegi Azpegiko lepora arteko bidea egingo dute...

Santiagoko Deabruak elkarteak Beldurraren Pasabidea antolatu du larunbatean, azaroaren 10ean. Ohi bezala, Domu Santu eguna igaro eta hurrengo asteburuan antolatu dute ekimena. Aurtengoan, Santiagoko bidegorrian egin beharrean, Ficoba erakustazokako lehen pabilioian antolatzea erabaki dute elkarteko kideek. Aurtengo ekitaldia arratsaldeko 18:30ean abiatuko da. Sarrerak bi euroan salgai daude eta bihar arte erosi ahal izango dira Igazte bulegoan, 17:00etatik 19:30era bitartean.

Hondarribiko Txistulari Taldeak alborada joko du igande honetan, hilak 11, Alde Zaharra eta Puntal auzoetan, 08:00etatik aurrera. Igandero irteten dira herrio txistulariak alborada jotzera, aldiro ibilbide desberdian eginez. Hilaren 18an Alde Zaharra e...