Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Topoa Antxotik lehen aldiz pasatu zenetik ehun urte, abenduaren 5ean

Antxok duen berezitasunetako bat da barrutia erdibitzen duen topoa. Hilabete barru, abenduaren 5ean, beteko dira 100 urte estreinakoz tren batek bertako burdinbidea gurutzatu zuela. Horren harira, Antxotarrok Historia Mintegiak hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen egunetarako. Lehenengoa gaur arratsaldean izango da. Burdinbidearen Euskal Museoaren zuzendari izandako Juanjo Olaizolak hitzaldia emango Kultur Etxean, 19:30etik aurrera. Olaizolak Topoaren ehun urteko historia izango du hizpide, Topoa: ehun urte Gipuzkoaren zerbitzura izeneko hitzaldian. Azpiegituraren historiari buruzko solasaldiaren ondoren, Olaizolak topoaren garapenari buruzko iritzia emango du, Altza-Antxo-Galtzaraborda zatian izango duen eraginari buruzkoa hain zuzen. Izan ere, barrutiko Eskalantegi kaleko etxeen azpitik pasatuko litzateke burdinbide berria. Horrez gain, Antxoko azoka zaharreko geltokia, Molinao erreka azpitik trena pasatzea eta Galtzarabordara igoera ere aztertuko ditu hizlariak. Euskal Herriko burdinbidearen inguruko gaietan aditua da Olaizola, eta hainbat artikulu eta liburu argitaratu ditu. Azpeitiko Burdinbidearen Museoan hainbat postu bete ditu: zuzendaria, kudeatzailea, lokomotora gidaria, interbentorea, geltokiko arduraduna… “Eusko Jaurlaritzako egungo Garraio Sailak kaleratu zuen arte”, Antxotarrok-ek esan duenez: “Epaitegi batek berriro jarri zuen bere tokian”. Antxotarrok Historia Mintegiko kideentzat, topoak paper garrantzitsua bete du mende honetan zehar, “Donostia eta Irun [Hendaia barne] arteko gizartea egituratu zuen nolabait garraio azpiegiturak”. Gaurko hitzaldiaz gain, datorren ostiraletik aurrera (hilaren 17ra arte), erakusketa jarriko dute [...]

admin
Bidasoa
2012/11/06

Antxok duen berezitasunetako bat da barrutia erdibitzen duen topoa. Hilabete barru, abenduaren 5ean, beteko dira 100 urte estreinakoz tren batek bertako burdinbidea gurutzatu zuela. Horren harira, Antxotarrok Historia Mintegiak hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen egunetarako.Topoa Antxotik pasatzen, 1958an

Lehenengoa gaur arratsaldean izango da. Burdinbidearen Euskal Museoaren zuzendari izandako Juanjo Olaizolak hitzaldia emango Kultur Etxean, 19:30etik aurrera. Olaizolak Topoaren ehun urteko historia izango du hizpide, Topoa: ehun urte Gipuzkoaren zerbitzura izeneko hitzaldian. Azpiegituraren historiari buruzko solasaldiaren ondoren, Olaizolak topoaren garapenari buruzko iritzia emango du, Altza-Antxo-Galtzaraborda zatian izango duen eraginari buruzkoa hain zuzen. Izan ere, barrutiko Eskalantegi kaleko etxeen azpitik pasatuko litzateke burdinbide berria. Horrez gain, Antxoko azoka zaharreko geltokia, Molinao erreka azpitik trena pasatzea eta Galtzarabordara igoera ere aztertuko ditu hizlariak.

Euskal Herriko burdinbidearen inguruko gaietan aditua da Olaizola, eta hainbat artikulu eta liburu argitaratu ditu. Azpeitiko Burdinbidearen Museoan hainbat postu bete ditu: zuzendaria, kudeatzailea, lokomotora gidaria, interbentorea, geltokiko arduraduna…

“Eusko Jaurlaritzako egungo Garraio Sailak kaleratu zuen arte”, Antxotarrok-ek esan duenez: “Epaitegi batek berriro jarri zuen bere tokian”.

Antxotarrok Historia Mintegiko kideentzat, topoak paper garrantzitsua bete du mende honetan zehar, “Donostia eta Irun [Hendaia barne] arteko gizartea egituratu zuen nolabait garraio azpiegiturak”.

Gaurko hitzaldiaz gain, datorren ostiraletik aurrera (hilaren 17ra arte), erakusketa jarriko dute Kultur Etxean bertan. Antxotarrok-ek adierazi duenez, “topoari buruzko dokumentu grafiko garrantzitsuena” da erakusketa, eta trenak Antxo eta Molinao inguruan zein Oarsoaldea eta Bidasoa eskualdeetan duen eragina azaltzen du. Argazkiez gain —”batzuk oso kuriosoak dira”—, burdinbideari lotutako beste hainbat material ere ikusi ahal izango dira. Erakusketa kentzearekin batera bukatuko dira historia eragileak antolatutako mendeurren ospakizunak.

Lehen ekitaldia, baina, iraila bukaeran egin zuten, San Fermin Txikietan. Gure Zumardian haur eta helduentzako trena jarri zuten, “arrakasta handiarekin”, ilara luzeak osatu baitzitutzen bertan ibili nahi zutenek. Horretarako Bidasoko Burdinbidearen Lagunekin aritu ziren lanean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.