Presoen aldeko bizikleta martxa
Herenegun, euskal preso politikoen aldeko bizikleta martxa egin zuten herrian zehar, Oiartzungo Herri Bilguneak deituta. Parte hartzaileak, 10:00etan atera ziren Gurutzeko biribilgunetik Euskal Presoak Euskal Herrira ikurrekin, eta auzoz auzo herria ze...
Herenegun, euskal preso politikoen aldeko bizikleta martxa egin zuten herrian zehar, Oiartzungo Herri Bilguneak deituta. Parte hartzaileak, 10:00etan atera ziren Gurutzeko biribilgunetik Euskal Presoak Euskal Herrira ikurrekin, eta auzoz auzo herria zeharkatu zuten. Doneztebe plazan bukatu zuten ibilaldia. Herri bilguneak aurrez esana zuen «oso garrantzitsua» zela parte hartzea, «bereziki presoen egoerak kaleratzeko», eta hamarnaka herritarrek erantzun zioten dei horri.


