Auzoetako ordezkari berriak aukeratuko ditu Gazte Izanak elkarteak
Datorren astean hautatuko dituzte, asteartetik ostiralera, bina auzoko; 17:00etan bilduko dira egunero Gazte Izanak Zahar Saridunen Elkarteak jakinarazi duenez, auzoetako ordezkari berriak hautatuko ditu datorren astean. Hilaren 13an (asteartean), Arra...
Datorren astean hautatuko dituzte, asteartetik ostiralera, bina auzoko; 17:00etan bilduko dira egunero
Gazte Izanak Zahar Saridunen Elkarteak jakinarazi duenez, auzoetako ordezkari berriak hautatuko ditu datorren astean. Hilaren 13an (asteartean), Arraguako eta Ugaldetxoko ordezkari berriak hautatuko dituzte. Hilaren 14an (asteazkenean), Iturriotz eta Altzibarkoak. 15ean (osteguna), Karrika eta Ergoiengoak. Eta 16an (ostiralean), Gurutze eta Elizaldekoak. Bilerak 17:00etan izango dira.

