Eglantinsek lau puntuak ekarri ditu Eysinesetik
Eglantins taldeak garaipena lortu zuen atzo Eysines herrian (Okzitania), Akitaniako Ohorezko Promozio Mailako 4. jardunaldiari zegokion partidan (0-2). Garrantzi handiko garaipena izan zen. Izan ere, aurten Hendaiako taldeak duen lehen helburua mailan mantentzea izanik, sailkapeneko azken taldeekiko tartea handitzea lortu du Eglantinsek. Hiru dira oraindik partidarik irabazi ez duten taldeak, horien artean Eysines. Hendaiakoek bederatzi puntu dituzte, bi partida irabazi eta bat galduta. Goiz da jakiteko bakoitzaren lekua zein den, lau jardunaldi besterik ez direlako eta multzoko talde erdiek partida bat gutxiago dutelako, haien artean Eglantins. Lons da multzoko liderra, 16 punturekin, jokatutako lau partidetan garaile izan eta gero. Coqs Rouges taldeak ere partida guztiak irabazi ditu, baina bat gutxiago jokatu du.
Eglantins taldeak garaipena lortu zuen atzo Eysines herrian (Okzitania), Akitaniako Ohorezko Promozio Mailako 4. jardunaldiari zegokion partidan (0-2). Garrantzi handiko garaipena izan zen. Izan ere, aurten Hendaiako taldeak duen lehen helburua mailan mantentzea izanik, sailkapeneko azken taldeekiko tartea handitzea lortu du Eglantinsek.
Hiru dira oraindik partidarik irabazi ez duten taldeak, horien artean Eysines. Hendaiakoek bederatzi puntu dituzte, bi partida irabazi eta bat galduta. Goiz da jakiteko bakoitzaren lekua zein den, lau jardunaldi besterik ez direlako eta multzoko talde erdiek partida bat gutxiago dutelako, haien artean Eglantins.
Lons da multzoko liderra, 16 punturekin, jokatutako lau partidetan garaile izan eta gero. Coqs Rouges taldeak ere partida guztiak irabazi ditu, baina bat gutxiago jokatu du.

