Alkatea Elitxuko bizilagunekin bilduko da ostegunean
Alkatea auzoetan ekimena Elitxura iritsiko da hilaren 8an, ostegunarekin. Jose Antonio Santano alkatea Elitxu eta Lapitzeko bizilagunekin bilduko da auzoari eta hiriari buruz dituzten ideiak, kezkak eta iritziak entzun eta aztertzeko. Auzo elkartearen ...
Alkatea auzoetan ekimena Elitxura iritsiko da hilaren 8an, ostegunarekin. Jose Antonio Santano alkatea Elitxu eta Lapitzeko bizilagunekin bilduko da auzoari eta hiriari buruz dituzten ideiak, kezkak eta iritziak entzun eta aztertzeko. Auzo elkartearen egoitzan izango da bilkura, iluntzeko 19:45ean.
Hiritarren Informazio eta Parte Hartzearen arlotik jakinarazi dutenez, bilkurara hurbildu ezin duten auzokideek udalaren weborriaren bidez helarazi ahal dizkiete beren kezkak alkateari. Edozein modutan, Elitxun bildutako ondorioak tokiko gobernuaren webgunean argitaratuko dira.
Alkateak dagoeneko Larreaundi, Artiga, Belaskoenea, Behobia eta Dunboa bisitatu ditu.

