Hirugarren adineko pertsonei zuzendutako tailerrak antolatu ditu Ongizate arloak
Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloak, La Caixa fundazioarekin eta Izarbide elkartearekin elkarlanean adineko pertsonei zuzendutako tailerrak antolatu dituzte. Jendea 3.0 programaren baitan kokatzen dira tailerrak eta bertan parte hartu nahi duten lagunek, izena eman dezakete dagoeneko. Tailerrak Luis Marianoko zentroan eta Leka Eneako zainpeko etxebizitzetan garatuko dira. Osasunarekin lotutako tailerrak izango dira Luis Marianon garatuko direnak. Irribarre batekin esnatzea tailerra atsedenarekin lotuta egongo da. Hau da, lo egiterako garaian arazoak dituzten pertsonei zuzenduta dago, eta atseden hartzen ikasteko zenbait estrategia landuko dira bertan. Tailerra abenduaren 3, 4 eta 5ean izango da, 17:00ak eta 19:00ak bitartean. Luis Marianoko zentroak hartuko duen beste ikastaroa Zahartze aktiboaren garrantzia izango da. Bertan, gorputza eta garuna nola funtzionatzen duten aztertzeaz gain, nola zahartzen diren ere ikertuko dute parte hartzaileek. Zahartzearen ondorioak -gaixotasunak barne- ikustea eta bizimodu aktiboaren garrantziaz jabetzea dira xede nagusiak. Abenduaren 10, 11, 12 eta 13an garatuko da tailerra, 17:00etatik 19:00ak bitartean. Leka Eneako etxebizitzak Irakurle handiak tailerra antolatu du Gizarte Ongizate arloak Leka Eneako babespeko etxebizitzetan. Adineko pertsonen topagune izatea, eta komunikazioa eta gizarte harremanak lantzea dira tailer horren helburu nagusiak. Tailerra astelehenetan egingo da: azaroaren 5, 12, 19 eta 26an eta abenduaren 3 eta 10ean, goizeko 10:00etatik 12:00etara bitartean. Horiek horrela, [...]
Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloak, La Caixa fundazioarekin eta Izarbide elkartearekin elkarlanean adineko pertsonei zuzendutako tailerrak antolatu dituzte. Jendea 3.0 programaren baitan kokatzen dira tailerrak eta bertan parte hartu nahi duten lagunek, izena eman dezakete dagoeneko. Tailerrak Luis Marianoko zentroan eta Leka Eneako zainpeko etxebizitzetan garatuko dira.
Osasunarekin lotutako tailerrak izango dira Luis Marianon garatuko direnak. Irribarre batekin esnatzea tailerra atsedenarekin lotuta egongo da. Hau da, lo egiterako garaian arazoak dituzten pertsonei zuzenduta dago, eta atseden hartzen ikasteko zenbait estrategia landuko dira bertan. Tailerra abenduaren 3, 4 eta 5ean izango da, 17:00ak eta 19:00ak bitartean.
Luis Marianoko zentroak hartuko duen beste ikastaroa Zahartze aktiboaren garrantzia izango da. Bertan, gorputza eta garuna nola funtzionatzen duten aztertzeaz gain, nola zahartzen diren ere ikertuko dute parte hartzaileek. Zahartzearen ondorioak -gaixotasunak barne- ikustea eta bizimodu aktiboaren garrantziaz jabetzea dira xede nagusiak. Abenduaren 10, 11, 12 eta 13an garatuko da tailerra, 17:00etatik 19:00ak bitartean.
Leka Eneako etxebizitzak
Irakurle handiak tailerra antolatu du Gizarte Ongizate arloak Leka Eneako babespeko etxebizitzetan. Adineko pertsonen topagune izatea, eta komunikazioa eta gizarte harremanak lantzea dira tailer horren helburu nagusiak. Tailerra astelehenetan egingo da: azaroaren 5, 12, 19 eta 26an eta abenduaren 3 eta 10ean, goizeko 10:00etatik 12:00etara bitartean.
Horiek horrela, izena emateko epea dagoeneko ireki du Ongizate arloak. Luis Marianoko tailerren kasuan, bertara jo edota 943626466 telefonora deitu dezakete interesatuek, astelehenetik ostiralera 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Leka Eneako kasuan, 943111521 telefono zenbakian harremanetan jar daitezke parte hartzeko interesa dutenak, astelehenetik ostiralera, 16:00ak eta 20:00ak bitartean.