Iaz bezala, aurten ere baserritar jantziak egiteko ikastaroa antolatu du Alkartasuna Dantza Taldeak. Bertan, jantzi berriak egiteko, edota etxekoak moldatzeko eta birziklatzeko aukera izango da. Hilaren 12an hasiko da ikastaroa, eta abenduaren 13an buk...
Iruñeko arroa inguratzeko antolatutako egitasmoaren azken etapa egingo du Jaizkibel Mendizale Taldeak datorren larunbatean, hilaren 10ean. Berriosuson hasiko dute ibilaldia eta Zabaldikan bukatu. 13,5 kilometroko ibilbidea da. Parte hartu nahi dutenek...
12:00etan atera dira Meipitik parte hartzaileak, eta plazara joan dira. Bidean, hainbat puntutan geratu dira abesteko, eta gero eta jende gehiago batu da.
Hondarribiko Hiruzta txakolin upategiak jakitera eman duenez, 65.000 bat litro ekoiztu dituzte aurten. Mahats-bilketa bukatutzat eman dute dagoeneko eta jasotako kopuruari esker 85.000 botil bilduko dituzte 2012ko uztarekin. Ana Martin upeltegiko enologoak gainera, “kalitate ezinhobeko” txakolina dela adierazi du. Mahats-bilketaren ondotik txakolinaren ekoizpen prozesuari ekingo diote orain Hiruztakoek. Hala, aurtengo klima “ohikotik” atera dela adierazi du enologoak. Izan ere, udaberria eta uda “oso lehorrak eta tenperatura altukoak” izan diren arren, mahastiaren garapena egokia izan da “aurreko neguko ur erreserbei esker”. “Udaberriko mahats-mordoek uzta ona izango zela adierazten zuten”. Ondorengo lehorteak medio, mahatsaren heltzea eta horren bilketa zertxobait atzeratu ziren, baina uda bukaerako klima aldaketak hezetasuna eta euri pixka bat ekarri zituen eta beraz, “mahatsaren garapen ezinhobea ekarri du”. Horiek horrela, aurtengo uztak “mahats kopuru handia sortu du, azukre aberastasun orekatuarekin, garraztasun baxuarekin eta heltze aromatiko bikainarekin”. Guzti horren emaitza izango da, “txakolin uzta ezinhobea”.
Ama Guadalupekoa Nazioarteko Judo Txapelketa jokatzen ari dira gaurkoan Jostaldi pilotalekuan. Hainbat herrialdeetatik etorritako gazteak -kadeteak, hain zuzen- lehiatzen ari dira kategoria ezberdinetan. Jostaldi pilotalekua jendez gainezka agertu da goizean zehar eta publiko zabalaren artean, judogi urdinak eta txuriak nagusitu dira. Hala, lehiaketa egun osoan zehar luzatuko da gaurkoan eta bihar, stage-a izango da goizeko 09:30etik aurrera. Halaber, podiumaren berri ere emango dute biharkoan.
Gurutzeko emakumeak, bazkaltzeko elkartuko dira gaur. 14:00etan jarri dut hitzordua, Toki-Alai tabernan. Bazkaldu ondoren, abesteko aukera izango dute, batzuek gitarrak eramateko asmoa baitute.
Jendaurrean legezko epea pasatu ondoren, lau ordenantza behin betiko onartuta geratu direla jakinarazi du Lezoko Udalak. Hauek dira ordenantza horiek: Uraren kudeaketa arautzen duena. Salmenta ibiltariarena edo azoka txikia arautzekoa. Gazte lokalak a...
Soinuenea Fundazioak, Herri Musika Bildumak izenburupean, Herri Musika Jardunaldien 11. aldia antolatu du. Jardunaldi horien barruan, erakusketa jarriko du udaletxeko areto nagusian: Ikusteko Musika-Entzuteko Artea. Hilaren 12an inauguratuko dute, 19:0...
Gazte Izanak Zahar Saridunen Elkarteak jakinarazi duenez, auzoetako ordezkari berriak hautatuko ditu hilabete honetan. Hau izango da egutegia: Hilaren 13an: Arragua eta Ugaldetxokoak. Hilaren 14an: Iturriotz eta Altzibarkoak. Hilaren 15ean: Karrika et...
Irungo Udalak bultzatutako parte hartze prozesuen harira, Cristina Laborda Mugikortasun zinegotzia eta Pedro Alegre Hiritarren Informazio eta Parte hartzerako zinegotzia Belaskoeneako bizilagunekin bildu dira aste honetan. Tokiko gobernuko zenbait teknikarik eta azpikontratatutako enpresa dinamizatzaile batek ere parte hartu zuten hitzorduan. Ehun bat auzokide hurbildu ziren Belaskoenea ikastetxearen eraikineraino eta lehenik eta behin, prozesu hauetan jarraituko den prozedura azaldu zieten udaleko ordezkariek. Dinamizazioa bultzatzeaz arduratutako enpresak talde txikitan banatu zituen parte hartzaileak eta teknika ezberdinak erabili zituen auzokideen iritziak eta proposamenak biltzeko. Hala, lau gai nagusien inguruan lan egiten zuten parte hartzaileek: hirigintza, garapen ekonomikoa, mugikortasuna eta zerbitzuak. Horiek horrela, bildutako ideiak aztertu behar dituztela adierazi zuen bilkuraren ondoren Pedro Alegre zinegotziak. Hurrengo hitzordua Artigako bizilagun elkartean izango dela oroitarazi dute tokiko gobernutik, hilaren 6an, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Kritikatutako prozesua EAJren eta Bilduren udal taldeek prozesu hauen kontra jo dute aste honetan, agerraldi ezberdinetan. Batetik, EAJko Xabier Iridoyk azpikontratatutako enpresak 21.000 euroko kostua duela salatu du. Bilduren udal taldeak bestalde, “prozesu parte hartzaileak informazio prozesuak” direla kritikatu du.
Ertzaintzak argitara eman duenez, atzo iluntzean piztutako sutea adintxikiko bost gaztek eragin zuten, petardoekin jolasten ari zirenean. Ezbeharra 19:45 aldera gertatu zen. Beira eta papera birziklatzeko edukiontziek su hartu zuten lehenbizi eta ondoan aparkatuta zegoen auto bat ere erabat kiskalita gelditu zen. Suhiltzaileak sutea gertatu zen lekura hurbildu behar izan zuten hori itzaltzeko. Txingudiko Zerbitzuak-ek gaur goizean aldatu ditu kiskalitako edukiontziak. Beiraren edukiontzia beste hiruen atzean kokatuta dago, farolaren ondoan hain justu. Farolan eta ondoko etxebizitzaren horman ikus daitezke soilik sutearen arrastoak.
Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloak, La Caixa fundazioarekin eta Izarbide elkartearekin elkarlanean adineko pertsonei zuzendutako tailerrak antolatu dituzte. Jendea 3.0 programaren baitan kokatzen dira tailerrak eta bertan parte hartu nahi duten lagunek, izena eman dezakete dagoeneko. Tailerrak Luis Marianoko zentroan eta Leka Eneako zainpeko etxebizitzetan garatuko dira. Osasunarekin lotutako tailerrak izango dira Luis Marianon garatuko direnak. Irribarre batekin esnatzea tailerra atsedenarekin lotuta egongo da. Hau da, lo egiterako garaian arazoak dituzten pertsonei zuzenduta dago, eta atseden hartzen ikasteko zenbait estrategia landuko dira bertan. Tailerra abenduaren 3, 4 eta 5ean izango da, 17:00ak eta 19:00ak bitartean. Luis Marianoko zentroak hartuko duen beste ikastaroa Zahartze aktiboaren garrantzia izango da. Bertan, gorputza eta garuna nola funtzionatzen duten aztertzeaz gain, nola zahartzen diren ere ikertuko dute parte hartzaileek. Zahartzearen ondorioak -gaixotasunak barne- ikustea eta bizimodu aktiboaren garrantziaz jabetzea dira xede nagusiak. Abenduaren 10, 11, 12 eta 13an garatuko da tailerra, 17:00etatik 19:00ak bitartean. Leka Eneako etxebizitzak Irakurle handiak tailerra antolatu du Gizarte Ongizate arloak Leka Eneako babespeko etxebizitzetan. Adineko pertsonen topagune izatea, eta komunikazioa eta gizarte harremanak lantzea dira tailer horren helburu nagusiak. Tailerra astelehenetan egingo da: azaroaren 5, 12, 19 eta 26an eta abenduaren 3 eta 10ean, goizeko 10:00etatik 12:00etara bitartean. Horiek horrela, [...]
Hamar talde lehiatzen ari dira Lakaxita gaztetxeak antolatutako III. Futbol Txapelketa Kulturanitzean. Denera, 70 bat lagun parte hartzen ari dira. Hala, adin txikiko zentro bateko eta adin nagusiko talde marokiar bana, kolonbiar talde bat, Italiar jatorriko gizon bat eta bertako hainbat eta hainbat gazte lehiatzen ari dira Pinudiko txapelketan. Halaber, goizean izandako ezbehar baten berri eman dute gaztetxeko kideak. Izan ere, argazkiak ateratzen ari zen lagun batek pilotakada jaso du aurpegian eta hortz bat hautsi du. Hala ere, goiza ezbehar gehiagorik gabe igarotzen ari da eta partiden ondotik, gaztetxera joango dira parte hartzaileak bazkaltzera. Hasiera batean, norberak bere ekarpena egin behar zuen arren, gaztetxean bertan bazkaltzeko zerbait prestatzea aurreikusi dute gazteek.
Errenteria-Oreretan 1943 eta 1944. urteetan jaio zirenek, jai eguna izango dute hilaren 17a. 12:30ean meza izango dute Madalena ermitan, eta 14:00etan bazkaltzera bilduko dira Lintzirin hotelean. Ondoren, dantzaldia izango dute. Jaian parte hartzeko in...
Estreinakoz Donibanen kantu jira egingo dute gaur. Meipitik irtengo dira, 12:00etan, eta Donibane kalera abiatuko dira. Kaleko toki esanguratsuenetan geratuko dira, eta Santiago plazan bukatuko dute, azken abestiarekin.