
Judozaleek hitzordu paregabea dute asteburu honetan, Ama Guadalupekoa Nazioarteko XXI. Judo Txapelketari esker. Jostaldi pilotalekuak hartuko ditu norgehiagokak, gaurtik igandera bitartean. 1996 eta 1998 urte artean jaiotako gazteek, kadeteek hain zuzen, parte hartuko dute txapelketan. Lehenik eta behin, parte hartzaileak pisatuko dituzte, zein multzotan lehiatuko diren jakiteko. Hala, pisatze ez ofiziala 18:00etatik 19:00etara bitartean egingo dute eta ofiziala, aldiz, 19:00etatik 21:30era. Horren ondoren, ez da aldaketarik emango lehiaketan, baja emateko ez bada, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Borroka bihar hasiko da Kategoria guztiak erabaki ondotik, bihar hasiko da judoken arteko benetako lehia. Norgehiagokak 10:00etan abiatuko dira Jostaldi pilotalekuan, eta egun osoan zehar luzatuko direla jakinarazi dute. Nazioarteko Judo Federazioaren arauen arabera epaituko dituzte lehiak. Hala, bakoitzak lau minutuko tartea edukiko du arerioa garaitzeko. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, puntuak gehitzeko gutxienez norgehiagoka bat irabazi behar da. Horrez gain, judogi txuria eta urdina eramatea ezinbestekoa izango da. Etzi, podiuma Ama Guadalupekoa Nazioarteko XXI. Judo Txapelketa bukatzeko asmoz, stage-a izango da etzi 09:30etik 12:30era bitartean. Horren ondotik, behin betiko irabazleak zein diren jakinaraziko dute.

Real Union B Ohorezko Erregional Mailako bigarren postura (behin-behinean) igo da, atzo arratsaldean Errenteria-Oreretako Don Bosco ikastetxeko zelaian lortutako garaipenari esker. Txuribeltzek 0-1 gainditu zuten Trintxerpe, eta orain bigarren postuan ...

Trintxerpeko eta San Pedroko Herrirak deituta, presoen eskubideen eta etxeratzearen aldeko elkarretaratzea egingo dute astelehenean, Trintxerpeko azokaren parean. 19:30ean jarri dute hitzordua, eta astelehenero egiteko asmoa dute.

FUTBOLA Bigarren B Maila Real Union-Logroñes Ig. 17:00 Erregional Ohorezko Maila Trintxerpe-Real Union B. Bukatuta: 0-1 Erregional Preferentea Behobia-Urnieta Lar. 17:30 Munibe-Mariño. Bukatuta: 0-2 Emakumeen Euskal Liga Mariño-Barkaldo Lar. 17:30...

Gran Sol eta Goxodenda tabernak Valladoliden izango den Espainiako VIII. Tapa eta Pintxo Lehiaketan parte hartuko dute, astelehenetik asteazkenera bitartean. Gran Sol, Tomate entsalada krabarroka pastelarekin, tigre otarrainxka, gazpatxoa eta tomate airearekin izeneko taparekin lehiatuko da. Goxodendak bestalde, Paella, gozoa paella pintxoarekin parte hartuko du txapelketan. Nekane Muñozek eta Txemi M. Artolak defendatuko dute Bixente Muñoz Gran Soleko sukaldariak diseinatutako tapa. “Proposamena tapa omentzeko modu bat da. Alfontso X. Jakintsuaren garaian sortu zen tapa, errege horrek ardo potea urdaiazpiko xerra batekin estaltzea eskatu zuenean”, azaldu dute ordezkariek. Goxodendako David de la Calle eta Carlos Nuñezek Euskal Herriko VII. Pintxo Lehiaketan aurkeztutako pintxoa aurkeztuko dute Valladoliden. Berrikuntzaren Saria irabazi zuen bikoteak Hondarribiko lehiaketan.

Hondarribiko Udaleko Kirol Sailak jakinarazi duenez, Hondartza kiroldegiaren alboan dagoen skate parkea itxita egongo da azpiegituretan eragindako kalteak konpondu arte.

Domu Santu Eguna zen atzo, hildako senideak gogoratzeko eguna. Hala, atzo, Oarso Bidasoko kanposantuak lorez gainezka ageri ziren. Eguerdi aldera izan ziren bisita gehienak hilerrietan (irudian, Oiartzungoa), ondoren jende askok baliatzen baitu eguna f...

Irungo Udalbatzak gehiengo sinplearekin onartu zuen 2013 urteko zergen igoera asteazkenean. PSE-EEren udal taldeak PPko hiru zinegotzien botoekin lortu zuen zergen igoera aurrera ateratzea. Izan ere, Alderdi Popularreko kideak zergen igoera orokorraren alde egon arren, Ondasun Higiezinen Gaineko Zergak aurreikusitako bigarren etxebizitza hutsen kasuan %50eko igoeraren aurka agertu ziren. Hori dela eta, PPko hiru zinegotzik aldeko botoa eman zuten eta beste biak aldiz, abstenitu. Era horretan, mozioa aurrera ateratzea lortu zuten PPk eta PSE-EEk. Horiek horrela, abuztuko KPIren %2,7ko igoera alpikatzeko proposamena egin zuen Miguel Angel Paez Irungo Udaleko Ogasun zinegotziak. BEZaren igoeraren aurreko KPI aplikatzea proposatu zuen tokiko gobernuko kideak, “eta ez iraileko edo urriko %3,4koa edo %3,5ekoa”. Zergen igoera orokorraren alde agertu zen orduan PP, baina ez ordea xehetasun batekin: bigarren etxebizitza hutsen kasuan jabeek %50eko igoera ordaintzea Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga dela eta. Hala eta guztiz ere, igoera orokorra aurrera ateratzen lagundu zuten popularrek eta beren desadostasuna agertzeko edo, hiruk alde bozkatu zuten eta bik, kontra. Horren ondorioz, PSE-EEren 9 zinegotzien eta PPko hiruen botoek 12 boto gehitu zituzten; 11 zinegotzik kontrako botoa eman zuten eta PPren bi zinegotzi abstenitu ziren. Gainontzeko udal taldeak, aurka Bildu, EAJ eta EB alderdiak zergen igoeraren aurkako jarrera berretsi zuten. Batetik, [...]

Hilabeteroko zita daukate odol emaileek datorren astean. Asteartean (hilaren 6an) eta asteazkenean (hilaren 7an) ekintza hori egiteko aukera izango dute: Reina aretoan asteartean, eta Beraungo anbulatorioan asteazkenean, 18:30etik 20:30era, bi egunetan...

Pasaiak lortu du ligako hirugarren garaipena lortzea. Hori bai, ozta-ozta, azken minutuan sartu baitzuten garaipenaren gola (2-3), Durangoko Cultural taldearen kontra. Bigarren zatian izan ziren partidako gol guztiak. 58. minutuan aurreratu ziren etxekoak, Borja Luisen bitartez. Bost minutu beranduago iritsi zen berdinketa. Alexek sartu zuen banakoa. Partida bukatzeko ordu laurden falta zela, aurretik jarri ziren berriro zuriurdinak, Borja Luisen bitartez berriro ere. Partida kontrolatuta zutela zirudienean, Igarki Arrondok biko berdinketa jarri zuen markagailuan, 86. minutuan. Pasaitarrek ez ziren horrekin konformatu, eta azkeneko minutuan Igarkik berak faltaz sartutako gol bati esker menderatu zituzten bizkaitarrak. Pasaiak denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuen horrela. Sailkapeneko hamabigarren postura igo da, beste hainbeste punturekin. Datorren jardunaldian Elgoibar jasoko dute Don Boscon. Gainontzeko emaitzak Erregional Ohorezko Mailan Trintxerpek ezin izan zuen Don Boscon Real Unoin B gainditu. Irundarrak 0-1 gailendu ziren. Lehen Erregionalari dagokionez, Pasaia Bren eta Sanpedrotarraren arteko derbia bana bukatu zen. Bestalde, Trintxerpe-Azkuene Bren eta Touring Bren arteko partida bihar jokatuko da, Trintxerren, 16:00etatik aurrera. Areto futboleko zein eskubaloiko Pasaiako taldeek datorren asteburuan itzuliko dira lehiatzera.

Parrilla erabiltzea erraza dirudi. Sua ondo-ondo piztu, berotzen utzi, eta bertara jakia bota, egin dadin. Gatza bota, buelta eta buelta. Samurra dirudi, baina edozeinek ezin du edozein erara haragi on bat edo arrain on bat parrillan egin. Hortaz, sukaldaritza mota horretan onena nor den jakiteko Euskal Herriko Parrilla Txapelketa egingo dute Donostian, gaur hasi eta igandera arte. Bertan parte hartuko du Hondarribiko Kaialde erretegiko sukaldari Oscar Gonzalezek. Ja(ki)tea elkarteak antolatu du lehia, eta Trinitate plazan izango dira saioak, 20:00etatik aurrera. Gonzalezek badaki lan zaila izango duela, beste hogei sukaldarirekin lehiatuko delako, eta horrez gain, Euskal Herrian parrillaren tradizioa handia delako: «Oso zorrotz jokatu beharko dugu. Lan zaila dugu aurrean. Arraina eta haragia sukaldatu behar ditugu, legatza eta arkumea hurrenez hurren, hogei pertsonentzat, epaimahaiko kideak barne». Gonzalezek badu eskarmentua, ordea, parrilla lehiaketetan. Ona gainera. Izan ere, iazko Gastronomika kongresuaren barruko parrilla lehian onena izan zen hondarribiarra. Hura esperientzia «ona eta aberasgarria» izan zela jakinarazi du Kaialdeko sukaldariak. Errepikatuko al du?

Irun Iruten euskara elkartearen eta Irungo Udaleko Euskara ordezkari Fernando San Martinen arteko polemika sortu da azken asteetan. Tokiko gobernuaren eta elkartearen arteko hitzarmenen haustura izan da polemika horren ardatza. Irun Iruteneko presidente Joxetxo Arrietak (Irun, 1954) azaldu du elkartearen ikuspuntua, eta San Martinen adierazpenen ondorioz komunikabideetara jotzera “behartuak” sentitu direla adierazi du. Nola sortu da elkartearen eta udalaren arteko polemika? Guk lehen prentsaurrekoa egin genuen helburu bakar batekin: Irun Irutenek, nahiz eta lantalde profesionala desegin, era aktiboan segituko duela esateko. Egoera honetara iritsi gara, alde batetik, udalak ez duelako hitzarmena gurekin sinatuko. Eta bestetik, Irun Irutenek kudeatzen zituen egitasmoak, zerbitzu merkeena eskaintzen zuen enpresari esleituko zizkiotela esan zigutelako. Hori dela eta, guk ezin dugu berdin jarraitu, baina elkarte bezala bai jarraituko dugula. Handik gutxira, San Martin euskara zinegotziak adierazpen batzuk egin zituen. Batetik, eskerrak ematen zizkigun egindakoarengatik eta, bestetik, gure kontra jotzen zuen. Guk hori ez dugu ulertzen. Hitzarmena dela eta, beste elkarteak ere kontuan behar dituela esan zigun, eta egia da. Baina, bestetik, Irun Irutenek bere betebeharrak ez zituela bete ere esan zuen. Hala, erantzuteko beharra ikusi genuen. Onartzen dugu e-plaza programa ez genuela bete, baina ez zegoelako gure eskuetan. Beste guztia bete dugu. Beste gauza bat da, [...]

Bidasoak Barakaldoren kontra jokatuko du bihar arratsaldean. Partida 19:30ean hasiko da, Lasesarren. Irundarrek autobusa prestatuko dute. Bixera zenetik irtengo da, 17:00etan, partida bukatu ondoren itzultzeko. Izena emateko bulegotik pasatu behar da e...

Hondarribia-Irunek denboraldiko lehenengo garaipena lortu nahi du bihar Salamancan, 13:00etatik aurrera. Talde berdeak ez du erronka erraza izango, Perfumerias Avenida talde indartsuaren kontra jokatuko baitu. Iazko ligako txapeldunorde izan ziren Leon...

FUTBOLA Erregional Ohorezko Maila Ostadar-Hondarribia Lar. 17:45 SASKIBALOIA Emakumeen Liga Perfumerias-Hondarribia Irun Lar. 18:00 ESKUBALOIA Euskal Liga La Bac. Hondarribia-Urola Ig. 10:00

Bizikleta martxan parte hartzeko deia egin du Oiartzungo Herri Bilguneak:

Abenduaren 29an jokatuko dute Errenteria-Oreretan Gipuzkoako Gabon Abesti Sariketa. Egun, Ereintza elkarteak antolatzen du lehiaketa hori, eta aurtengoa 66. ekitaldia izango da. Ereintzak jakinarazi duenez, jada izena eman daiteke bertan parte hartzeko...

Goizean, 2013rako Ordenantza Fiskalei begira hartutako neurriak aurkeztu ditu gobernu taldeak. Julen Mendoza alkateak nabarmendu duenez, PSE-EErekin adostu dituzte, eta oso garrantzitsua da hori: “Ez baita gai puntuala bakarrik, oso gai garrantzitsua baizik. PSE-EEren borondatea nabarmentzekoa da, baita gobernu taldearena ere”. Zergak eta tasak %3 igoko dituzte datorren urtean orokorrean, “aurtengo iraileko KPIa baino gutxiago (%3,4koa izan baita)”. Baina, bost neurri hartu ditu udalak, “krisiaren zama guztia herritarren gainean eror ez dadin”. Mendozak gogorarazi duenez, “udalaren egoera kaskarra da”, baina hala ere, “herritarrek ere egoera zaila bizi dute eta udalak esfortzua egingo du herritarrek dena ordaindu ez dezaten”. Hauek dira Errenteriako Udalak hartuko dituen bost neurriak: Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga, Eraikuntza, Instalazio eta Obren (EIOZ) Gaineko Zerga, eta uraren eta estolderiaren tasak izoztuko dituzte. Ohikoak ez diren etxebizitzetan, %100 gainkargua proposatu dute, “etxebizitzen merkatuan eragin eta alokairua bultzatzeko”. Etxebizitza hutsen aurkako neurria litzateke. Udalaren kalkuluen arabera, Errenteria-Oreretan 1.500 etxebizitza huts inguru daude, %8a. Komertzio txikien jarduera bultzatzeko, hainbat puntu. Ez dituzte igoko negozioak irekitzeko lizentziak. Lokal komertzialetan obrak eta egokitzapenak egiteko, %33ko hobaria mantenduko dute. Azoka txikietan (Beraunen eta Zumardian) egoteko ordandu beharreko kopuruak izoztuko dituzte. Eta Mahaitxoak jartzeko tarifak “%1,5 bakarrik” igoko dituzte. Jarduera Ekonomikoaren Gaineko zerga ez dute [...]

Ola Sagardotegiak eskaintza turistiko berria aurkeztu du aste honen hasieran. Horren arabera, bi bisita gidatu mota eskainiko ditu sagardotegiak Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearekin, Irungo Udalarekin eta Bidasoa Bizirik Turismo Agentziarekin egindako lanari esker. Batetik, Ola bisita gidatua antolatu du sagardotegiak. “Ezagutu sagardoak Euskal Herriko kulturan izan zuen eta duen garrantzia. Ola Sagardotegiko XIII.mendeko burdinolari buruzko historia ezagutzeaz gain, Ola Sagardotegia barrutik ezagutzeko aukera ere izango da”. Ikus-entzunezko bat eta sagardo dastaketa ere eskainiko dira aukera honetan eta azkenik, bazkari zein afari batekin buka dezakete bisitariek. Bestetik, Ola bisita gidatu osoa eskaintzen du sagardotegiak. Horren arabera, sagardoaren prozesu osoa nola gauzatzen den ikus ahal izango du bisitariak, “sagastietatik hasi, tolarean jarraitu eta upeltegian bukatuko da sagardo dastaketa bat eginez”, jakinarazi du. Eskaintza berritzaile honen gaineko informazio gehiagorako Ola Sagardotegiaren blogera jo dezakete interesatuek. Sagardotegia Ola sagardotegia 1999an ireki zuten sagardotegi moduan, nahiz eta baserrian bertan aspalditik egiten zuten sagardoa. XIII. mendeko burdinola bat da eraikina, Arantzateko Burdinola izenez ezaguna. Burdinolaren kontra zegoen baserrian jaiotakoak da Iñaki Bengoetxea eta haren senideak. Hala, jaiotetxea eta burdinola berritu berritu ondotik, ekin zioten sagardoa egiteari.