
Harria eta Danako jatetxeetako ordezkariek Valladoliden egingo den Espainiako VIII. Tapa eta Pintxo Lehiaketan parte hartuko dute astelehenetik asteazkenera bitartean. Harria jatetxeko Iñaki Barrosek Basatxerriko kokotxa eta tomate chutnya pintxoa aur...

Juan Arriolak eta Arkaitz Minerrek Hariari Tiraka izeneko disko berria kaleratu dute. Elkar-en webgunean topa daiteke, diskoaren izenburua bilatuta. Honela definitu du proiektua Elkarrek: “Juan Arriola eta Arkaitz Miner biolinjoleak proiektu ho...

Antxoko kantu jiran parte hartzen dutenek (edo hartu nahi dutenek) entsegua egingo dute asteartean, 19:00etatik aurrera. Jaizkibel elkartearen egoitzan izango da entsegua, eta ez Kultur Etxean.

KPIaren eta BEZaren araberako igoera aplikatu du, baina BEZaren zati bat udalak hartuko du bere gain 2013rako Ordenantza Fiskalak onartu zituzten herenegun Bilduko zinegotziek, urriko ohiko udalbatzarrean. Ordenantzak jasotzen dutenez, datorren urtean zergak %2,4 igoko dira eta tasak %3,4. EAJren bi zinegotziek aurka bozkatu zuten. Zergak %2,4 igotzeko, abuztuko KPIa hartu du kontuan udalak. Tasei dagokienez, horien igoera zehazteko, BEZa hartu behar da kontuan. Aiora Perez de San Roman alkateak plenoan zehaztu zuenez, «BEZaren irizpidea bakarrik aplikatuz, igoera gehiegizkoa izan ziteeken herritarrentzat». Hala, erdibideko erabakia hartu du gobernu taldeak, «eta igoeraren zati bat udalak hartuko du bere gain». EAJko Mikel Idiazabalek zehaztu zuten zergatik bozkatu zuten aurka: «Ez ditugu jarraitutako irizpideak ulertzen». Horrez gain, proposamen bat egin zuen alderdiak: «Elizaldeko hiru aparkaleku publikoetan, TAO jartzeko aukera aztertzea». EAJren arabera, Elizalden hiru aparkaleku itxietan doan aparkatzeko aukera izatea diskriminatzailea da beste auzoetako bizilagunekiko. Alkateak erantzun zion: «Orain arte ez dugu halakorik planteatu, baina aztertuko dugu». Catelsako langileek aurkeztutako mozioa onartu dute zinegotziek aho batez Catelsako langileen aurkeztutako mozioa ere landu zuten zinegotziek plenoan. Bilduko zein EAJko zinegotziek, Catelsa ixtearen kontrako mozioa onartu zuten, aho batez. Kepa Olaiz Catelsako Langile Batzordeko kideak, gainera, bizi duten egoera zehaztu azaldu zuen udalbatzarrean bertan: «Enpresa [...]

Hondakinen Batzordea hilabete honetan bertan martxan jarriko duela jakinarazi du Errenteriako Ingurumen Aholku Kontseiluak. Kontseilu horrek abian jarriko duen gaikako lehen batzordea izango da. Asteartean egingo dute lehenengo bilera, Merkatuzarren. 19:00etan hasiko du ibilbide berria Hondakinen Batzordeak, eta parte hartu nahi duen oro hurbiltzera gonbidatu dute kontseiluko kideek. Ingurumena lantzen duen kontseiluak, dagoeneko, hainbat saio antolatu ditu hiri hondakinen gainean eta adierazi duenez, “egindako bidea hutsean ez geratzeko”, egindako lanaren uzta jasoko du Hondakinen Batzorde berriak. Euren lanaren helburua, Errenteria-Oreretako hiri hondakin solidoen bilketa sistemak aztertu eta herriari onura handiena ekarriko dion eredua zein den ebaztea izango dela jakinarazi dute. Hausnarketa, iritzi trukaketa eta eztabaidarako gunea izatea da batzordearen asmoa. Bertako emaitzak errenteriarrei zein udalari berari helaraziko dizkiete. Orain gutxi Gipuzkoan dauden hondakin bilketa ezberdinak aztertu zituzten: atez atekoa, bosgarren edukiontziarena eta mistoa (organikoa jasotzen da atez ate). Esparru gehiago Ingurumen Aholku Kontseiluak gaikako beste batzorde batzuk eratu nahi ditu. Horrela, hiri hondakinenaz gain, energiarena, biodibertsitatearena, kutsadurarena, eta landa eremuarena eta elikadura garapenarena martxan jarri nahi ditu. Lan mahai horietan parte hartzeko deia egin du Ingurumen Kontseiluak. Izena emateko aitor[abildua]izadi21.net posta helbidera mezu bat bidali behar da, izena, abizenak, posta elektroniko helbidea eta telefono zenbakia adieraziz. Telefonoz ere eman [...]

Errenteriako Udal Txistulari Banda, Xabier Vesgaren zuzendaritzapean, Alaberga auzoko kaleetan ibiliko da etzi goizean. Txistulariek, hainbat herri doinu eskainiko dizkiete bizilagunei.

1961. urtean jaiotako lezoarren bazkaria antolatzen ari dira datorren larunbaterako (hilaren 10erako). Sagarzulo jatetxean izango da, eta 14:00etatik 14:30era jarri dute elkartzeko tartea. Bazkariaren ondoren musika izango da. Parte hartu nahi dutenek, 55 euro sartu behar dituzte Euskadiko Kutxako honako kontu korronte zenbakian: 3035 0125 12 1251039311. Izena emateko azken eguna asteazkena da (hilaren 7a).

Pasaiako udal liburutegiek antolatzen duten Gabonetako Marrazki Lehiaketa abian da jada. 49. aldian parte hartu nahi duten 4 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoek, marrazkiak egiteko gai bakarra izango dute: Gabonak. Parte hartzeko udalerriko ikast...

Erregional Ohorezko Mailako Touringek Aloña Mendi taldea jasoko du bihar arratsaldean Fanderian, 16:30etik aurrera. Goiko postuei eutsi nahi die talde gorritxoak. Oñatiarrek baino bi puntu gehiago ditu. Beti Onak, berriz, Martuteneren kontra jokatuko...

Futbola Ohorezko Erregionala. Oiartzun-Tolosa 3-1 Emakumeen Bigarren Maila (Espainiako Estatua). Osasuna-Oiartzun 1-0 Lehen erregionala: Oiartzun-Beti Ona 3-2 Areto futbola Gipuzkoako Lehen Maila. Oiartzun-Zurt Taberna. Bihar, 18:30ean, Elorsoro kir...

Futbola Erregional Preferentea. Allerru-Santo Tomas L. 3-2 Lehen Erregionala. Allerru atsedenaldia. Emakumeen Liga (Gipuzkoa). Allerru-Intxaurdi 2-1 Areto futbola Gipuzkoako Lehen Maila. Gamon-Allerru. Bihar, 16:00etan, Beraungo frontoian. Saski...

Ezezagunok antzerki taldeak La felicidad de estar enferm@ –Gaixo egotearen poztasuna– gaztelerazko antzezlana emango dute igandean (20:00), Amaia KZn. Miren Etxeberria, Ana Perez eta Luisma Morenoren zuzendaritzapean ariko dira antzezleak. Lana, Carlos Sarrio dramaturgoaren Trastornos, Dialogos –Nahasmenak, Elkarrizketak– idazlanaren adaptazioa da. Umore kodea erabiliz, gaixotasun ezberdinak lantzen ditu idazleak.

Gemma Sebastian Bosquek Costuras visibles –Ageriko josturak– izeneko erakusketa abiatuko du azaroaren 4ean igandearekin, hilaren bukaerara bitartean. Hondarribiko saregileen inguruko argazki erakusketa osatu du Sebastianek, txuri beltzeko irudiak baliatuz. Modotti tailerrak hartuko du mostra bere baitan eta igandean, arratsaldeko 18:30ean inaugurazio ekitaldia izango dela jakinarazi dute. Gemma Zabaleta Bosque Mediterraneo itsasoaren ondoan jaiotako artista da. “Nire lehenengo argazkiak Bartzelonako kaian hartu nituen, aita zenarekin batera”. Aitak argazki kamera analogikoaren erabilera azaldu zion, eta “urteak joan eta urteak etorri jarraitzen dut itsasoa erretratatzen”.