Trafiko aldaketak eta autobus zerbitzu bereziak Domu Santu Egunean
Udalak jakinarazi duenez, Domu Santu Eguna dela eta, Blaia pasealekua guztiz itxita egongo da 08:00etatik 19:00ak bitartean gaur. Era berean, 3 autobus lineak kanposaturaino eskainitako zerbitzuaz gain, beste autobus bat ahalbidetuko du udalak. Gurutze...
Udalak jakinarazi duenez, Domu Santu Eguna dela eta, Blaia pasealekua guztiz itxita egongo da 08:00etatik 19:00ak bitartean gaur. Era berean, 3 autobus lineak kanposaturaino eskainitako zerbitzuaz gain, beste autobus bat ahalbidetuko du udalak. Gurutze Gorritik abiatuko da eta Zubiarre, Kolon ibilbidea, Luis Mariano, San Juan, Nafarroa etorbidea eta Blaia pasealekutik igaroko da zerbitzua. Lehen autobusa 09:00etan aterako da.

