San Juango arraunlariak omenduko dituzte
Denboraldi osteko omenaldia egingo diete hurrengo asteburuan, hilaren 10ean, San Juango arraunlariei. Santiago plazan izango da ospakizuna, 19:00etatik aurrera (eguraldi txarra eginez gero, pilotalekuan egingo dutela jakinarazi dute). Ez da ekitaldirik...
Denboraldi osteko omenaldia egingo diete hurrengo asteburuan, hilaren 10ean, San Juango arraunlariei.
Santiago plazan izango da ospakizuna, 19:00etatik aurrera (eguraldi txarra eginez gero, pilotalekuan egingo dutela jakinarazi dute).
Ez da ekitaldirik faltako. Hala, urte osoko argazki eta bideoak ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek, eta doan afaltzeko aukera izango dute. Giroa alaitzeko musikarik ez faltako ospakizunean, eta, ohi bezala, sari banaketarik zein bedeinkapenarik ez da faltako.

