Udan 9.300 erabiltzaile baino gehiago izan ditu Xorrolak
Abuztuan Xanisteban Jaietan bakarrik ematen du zerbitzua herri barruko autobusak; gero oporraldia du Udako hilabeteetan 9.364 erabiltzaile izan ditu Xorrola herri barruko autobus zerbitzuak, udalak jakinarazi duenez. Gogorarazi du ekainetik abuztura...
Abuztuan Xanisteban Jaietan bakarrik ematen du zerbitzua herri barruko autobusak; gero oporraldia du
Udako hilabeteetan 9.364 erabiltzaile izan ditu Xorrola herri barruko autobus zerbitzuak, udalak jakinarazi duenez. Gogorarazi du ekainetik abuztura izandako erabiltzaile kopurua dela hori: «Gogoan izan abuztuan xanistebanetan zerbitzua eskaintzen duela Xorrolak, baina gainerako egunetan oporraldia izaten du».
Lurraldebus txartela erabili daiteke Xorrola ordaintzeko ekainaren 6az geroztik. Eta dagoeneko, udalak zehaztu duenez, «bidaiarien gehiengoak txartel bakarrarekin ordaintzen du herri barruko autobus zerbitzua».
Erabiltzaile asko ditu zerbitzuak urtean zehar ere. Horietako askori, gustatuko litzaieke asteburuetan eta uda osoan ere zerbitzua erabiltzeko aukera izatea.

