Ttipi-ttapa programa urrian abiatuko dute
Irungo Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak zaharrei zuzendutako Ttipi-ttapa programa datorren hilabetearen hasieran abiatuko dute. Ekimenak helduenen osasun fisikoa zein psikikoa lantzeko xedearekin martxan jarri dute. Ildo horretatik, zaharren elkarteak Osakidetzako Osasun Zentroetako Lehen Arreta zerbitzuekin elkarlanean, sei ibilbide diseinatu dituzte Katean, Soroxartan, Plaiaundin, Ibarlan, Santiagon eta Behobian barrena. Hala, ibilbiderik luzeenak 3,9 km ditu, eta laburrenak, 1,8km eta koordinatzaile batek lagunduta egingo dituzte bideak helduenenak. Horiek horrela, ibilbideak norberak bere kabuz edota taldean egin ditzake. Taldeka parte hartu nahi duten lagunek urritik aurrera egin beharko dute, www.irun.org webgunean edo 010 eta 943 50 54 07 telefono zenbakietan.
Irungo Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak zaharrei zuzendutako Ttipi-ttapa programa datorren hilabetearen hasieran abiatuko dute. Ekimenak helduenen osasun fisikoa zein psikikoa lantzeko xedearekin martxan jarri dute.
Ildo horretatik, zaharren elkarteak Osakidetzako Osasun Zentroetako Lehen Arreta zerbitzuekin elkarlanean, sei ibilbide diseinatu dituzte Katean, Soroxartan, Plaiaundin, Ibarlan, Santiagon eta Behobian barrena. Hala, ibilbiderik luzeenak 3,9 km ditu, eta laburrenak, 1,8km eta koordinatzaile batek lagunduta egingo dituzte bideak helduenenak.
Horiek horrela, ibilbideak norberak bere kabuz edota taldean egin ditzake. Taldeka parte hartu nahi duten lagunek urritik aurrera egin beharko dute, www.irun.org webgunean edo 010 eta 943 50 54 07 telefono zenbakietan.