Propeller Cluba estreinakoz bildu da Pasaiako portuan
Propeller Clubek estreinako bilera egin zuen atzo eguerdian Pasaian. Elkarte hori portuetako eta itsas arloan aritzen diren enpresetako ordezkariek osatzen dute. Orain arte, Euskal Herrian daramaten urtebetean, egin dituzten bilera guztiak —bi hilean behin dira— Bilbon egin dituzte. Gonbidatu batek hartzen du beti hitza, eta atzokoan Lucio Hernando Pasaiako Portu Agintaritzako presidentea izan zen. Harekin batera Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Obra Publiko eta Garrraio sailburua eta Gerardo Tiedemann euskal Propellerreko burua egon ziren. Hernandok esan zuen Pasaiako zein Bilboko portuak “bateragarriak eta beharrezkoak” direla. Gainera, gogorarazi zuen Gipuzkoan lanpostu gehien dituen enpresa dela portua, 4.500ekin. Horrez gain, portu berri baten alde egin zuen Hernandok, “Pasaiako badia birgaitzea ahalbidetuko duena, alde batetik, eta Gipuzkoari portu azpiegietura moderno bat emango duena, bestetik”.
Propeller Clubek estreinako bilera egin zuen atzo eguerdian Pasaian. Elkarte hori portuetako eta itsas arloan aritzen diren enpresetako ordezkariek osatzen dute. Orain arte, Euskal Herrian daramaten urtebetean, egin dituzten bilera guztiak —bi hilean behin dira— Bilbon egin dituzte. Gonbidatu batek hartzen du beti hitza, eta atzokoan Lucio Hernando Pasaiako Portu Agintaritzako presidentea izan zen. Harekin batera Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Obra Publiko eta Garrraio sailburua eta Gerardo Tiedemann euskal Propellerreko burua egon ziren.
Hernandok esan zuen Pasaiako zein Bilboko portuak “bateragarriak eta beharrezkoak” direla. Gainera, gogorarazi zuen Gipuzkoan lanpostu gehien dituen enpresa dela portua, 4.500ekin. Horrez gain, portu berri baten alde egin zuen Hernandok, “Pasaiako badia birgaitzea ahalbidetuko duena, alde batetik, eta Gipuzkoari portu azpiegietura moderno bat emango duena, bestetik”.