Polemika sortu du aparteko lansariaren gainean udalak egindako adierazpenak
Udaletxeko langileei aparteko ordainsaria ordaintzeko formulak aztertzen ari dela jakinarazi zuen atzo Irungo Udalak. Prentsaoharraren arabera, Raxoiren gobernuak Lege Dekretuz ukatutako lansaria nola ordaindu dezakeen galdegin zuen tokiko gobernuak eta horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harremanetan jarri dela adierazi du. Izan ere, Diputazioko langileek aparteko lansaria jasoko dutela baieztatu baitzuen orain gutxi Aldundiak. Hortaz, “legea hautsi gabe aparteko lansaria ordaintzeko formula legalen bat” aurkitu duela dio tokiko gobernuak. Bestalde, udaletxeko langileek 2013ko uztaileko aparteko lansaria pixkanaka jasotzeko formula ere aztertzen ari dela azaldu du udalak. Aurrerapen hori, urtarrilaren 1etik aurrera eskatu ahal izatea da tokiko gobernuaren helburua. Erantzun sorta Irungo Udalak atzo igorritako prentsaoharrak bizkor jaso zuen lehen erantzuna. Irungo Udaleko Bilduko zinegotzien arabera, “udal gobernuak Gipuzkoako Foru Aldundiari abenduko ordainsaria emateko errezeta eskaera dela eta, gure ustean errezeta horrek osagai asko ditu baina ezinbesteko osagaia, borondatea da”. Irungo Bilduz gain, Ezker Batua alderdiko Manuel Millan zinegotziak adierazitakoaren arabera, “udalak ez luke Aldundiaren aholkuen zain egon beharko, dekretua ez betetzeko formula ezberdinak daudela badakielako. Eta edozein modutan, Irungo udalak intsumisiorekin bat egiteko aukera du”. Oarso Bidasoko ELA sindikatuak ere desadostasuna agertu du Irungo Udalak egindako adierazpenekin. “Murrizketei ezetz esatea” eskatu du sindikatuak; “erabaki justuagoak hartzeko borondate politikoa dagoen heinean, formula ezberdinak [...]
Udaletxeko langileei aparteko ordainsaria ordaintzeko formulak aztertzen ari dela jakinarazi zuen atzo Irungo Udalak. Prentsaoharraren arabera, Raxoiren gobernuak Lege Dekretuz ukatutako lansaria nola ordaindu dezakeen galdegin zuen tokiko gobernuak eta horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harremanetan jarri dela adierazi du.
Izan ere, Diputazioko langileek aparteko lansaria jasoko dutela baieztatu baitzuen orain gutxi Aldundiak. Hortaz, “legea hautsi gabe aparteko lansaria ordaintzeko formula legalen bat” aurkitu duela dio tokiko gobernuak.
Bestalde, udaletxeko langileek 2013ko uztaileko aparteko lansaria pixkanaka jasotzeko formula ere aztertzen ari dela azaldu du udalak. Aurrerapen hori, urtarrilaren 1etik aurrera eskatu ahal izatea da tokiko gobernuaren helburua.
Erantzun sorta
Irungo Udalak atzo igorritako prentsaoharrak bizkor jaso zuen lehen erantzuna. Irungo Udaleko Bilduko zinegotzien arabera, “udal gobernuak Gipuzkoako Foru Aldundiari abenduko ordainsaria emateko errezeta eskaera dela eta, gure ustean errezeta horrek osagai asko ditu baina ezinbesteko osagaia, borondatea da”.
Irungo Bilduz gain, Ezker Batua alderdiko Manuel Millan zinegotziak adierazitakoaren arabera, “udalak ez luke Aldundiaren aholkuen zain egon beharko, dekretua ez betetzeko formula ezberdinak daudela badakielako. Eta edozein modutan, Irungo udalak intsumisiorekin bat egiteko aukera du”.
Oarso Bidasoko ELA sindikatuak ere desadostasuna agertu du Irungo Udalak egindako adierazpenekin. “Murrizketei ezetz esatea” eskatu du sindikatuak; “erabaki justuagoak hartzeko borondate politikoa dagoen heinean, formula ezberdinak existitzen dira”.
Bukatzeko, ELA sindikatuak Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Donostiako Udaleko PSEko ordezkariek hartutako neurriak gogora ekarri ditu. Lehenak “aparteko lansaria kentzearen aurkako osoko zuzenketa aurkeztu zuen” eta bigarrenak aldiz, “murrizketen aurkako adierazpen instituzionalaren aldeko botoa eman zuen”.